Grezia
2017/07/21 - 15:42
Bi turista hil dira Greziako Kos irlan
6,7 neurriko lurrikara izan da bart Egeo itxasoan Kos Greziako irla eta Turkiako zenbait kostaldeko herri ikuituz. Bi turista hil dira Kosen eta ehunka zauritu Grezian eta Turkian.
2017/07/21 - 10:06
Bi hildako 6,4ko indarra hartu duen sismo batek Kos uhartea astindu ostean
100 zauritu inguru daude, bost larri. Gainera, portuan kalte material handiak zenbatu dituzte. Ferry batzuek beste uharteetan porturatu behar izan dute.
2017/06/12 - 17:49
6,3 graduko lurrikara bat izan da Egeo itsasoko ekialdeko kostan
Turkiako eta Greziako hainbat tokitan sentitu dute astindua.
2017/05/25 - 20:23
Lucas Papademos Greziako lehen ministro ohia zauritu da leherketa batean
Lehergailua pakete batean zegoen ezkutatuta eta autoan zihoala hura ireki duenean gertatu da leherketa.
2017/03/30 - 21:42
Errefuxiatu batek bere buruari su eman dio Quios uhartean
Quios uhartean errefuxiatu batek bere buruari su eman dio agintariek asiloa tramitatzeko jartzen dituzten trabak salatzeko. Poliziak inguratu zaizkionean sua piztu du.
2017/03/19 - 15:25
Urtebete da errefuxiatuen inguruan Turkiako hitzarmena sinatu zenetik
Azken urte honetan, eta Turkiako atea itxita, erabat okerrera egin du areago errefuxiatuen egoerak.
2017/03/08 - 12:51
Liskarrak izan dira Atenasen nekazarien eta poliziaren artean
Zergen eta pentsioen erreformaren aurka protesta egin dute nekazariek Atenasen. Bilkuraren bukaeran liskarrak izan dira nekazari eta poliziaren artean.
2017/03/05 - 15:08
Zaporeak proiektuak azken bazkaria eman du gaur Kios uhartean
Elkarteak irla utziko du aurki, diru laguntzen jaitsiera dela eta, baina argi utzi du errefuxiatuei laguntzen jarraituko duela beste hainbat proiekturen bidez.
2017/03/04 - 14:48
Emakume eta haur errefuxiatuak egoera tamalgarrian bizi dira Grezian
Grezian 60.000 iheslaritik gora daude, ez atzera ez aurrera. Horien artean, emakume eta haur askok sexu indarkeria jasan izan dute.
2017/03/03 - 15:09
Greziako errefuxiatuak laguntzen jarraituko du Zaporeak elkarteak
Zaporeak elkarteak urte betez Kioseko irlan izan duen sukaldea utziko du baina Greziako beste kanpamenduetako errefuxiatuei janaria eta materialea bidaliko die. Baita bertako proeiktuetan parte hartu
2017/03/03 - 14:53
Zaporeak taldeak Kiosen duen sukaldea itxiko du igandean
Greziako Kiosen aritu dira janaria prestatzen errefuxiatuentzat. Igandetik aurrera beharrezko laguntza Euskal Herritik bertatik eramango dute.
2017/01/28 - 19:00
Terrorismoaren aurka aritzea, Europa hegoaldeko buruen xede nagusia
Frantzia, Italia, Portugal, Espainia, Grezia, Txipre eta Maltako agintariek bilera egin dute Lisboan.
2017/01/10 - 08:22
Milaka errefuxiatu harrapatuta kanpalekuetan, zero azpiko tenperaturan
Hainbat pertsona hil dira dagoeneko hipotermiak jota Serbia eta Bulgariako mugetan, Mugarik Gabeko Medikuek salatu dutenez. Zero azpiko 20 gradurainoko tenperaturak neurtu dituzte.
2017/01/07 - 14:13
Huarte eta Zuluaga: 'Gizatiarrago bihurtu gaitu jazotakoak'
Begoña Huarte eta Mikel Zuluaga euskal ekintzaileek prentsaurrekoa eskaini dute Loiuko aireportuan, Grezian izandako esperientzia azaltzeko.
2017/01/04 - 20:04
Mikel Zuluaga:'Basakeria honen aurrean derrigorrezkoa da desobeditzea'
Mikel Zuluaga eta Begoña Huartek berretsi egin dute berriro ahaleginduko direla errefuxiatuei desobedientzia zibilaren bidez laguntzen.
2016/12/31 - 20:55
Berriro saiatuko direla esan dute Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak
Legez kanpoko immigrazioari mesede egitea egotzita Grezian atxilotutako ekintzaileak aske utzi ditu epaileak, fidantzapean.
2016/12/30 - 17:55
Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, bermepean aske
Epaileak hamabi eguneko epea eman die 2.000 euroko bermea ordaindu eta libre gelditzeko.
2016/12/30 - 15:26
Mikelek eta Begoñak gaur deklaratu dute epailearen aurrean
Fiskalak legez kanpoko immigrazioa babestea eta errefuxiatuen segurtasuna arriskuan jartzea leporatzen die. Defentsarako, ekintza politikoa eta humanitarioa zela adierazi dute.
2016/12/30 - 10:15
Zuluagak eta Huartek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean
Bi ekintzaile euskal herritarrak 12:30ean igaroko dira epailearen aurretik, eta epaileak erabaki beharko du baldintzapean aske geratuko ote diren edo atxilotze-agindua luzatuko ote zaien.
2016/12/29 - 16:15
Mikel Zuluagak eta Begoña Huartek bihar deklaratuko dute
Mikel Zuluagak eta Begoña Uhartek bihar deklaratuko dute epailearen aurrean. Abokatuak denbora gehiago eskatu du defentsa prestatzeko. Fiskalak ez du uste haien asmoa pertsonekin trafikatzea zenik.