Berriro saiatuko direla esan dute Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak
Legez kanpoko immigrazioari mesede egitea egotzita Grezian atxilotutako Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileek baieztatu dutenez, berriro errefuxiatuak Euskal Herrira ekartzen saiatuko dira. Huarte eta Zuluaga aske geratu dira, fidantzapean.
Epaileak 2.000 euroko fidantza ezarri die bakoitzari, 12 eguneko epean ordaindu beharrekoa, eta hori ez egin bitartean Grezia uzteko debekua dute.
Pikara Magazine webguneari eskainitako elkarrizketan, bi ekintzaileak "harro" azaldu dira egindakoagatik, eta "berriro egiten saiatuko" direla iragarri dute. "Oraingoan ez da ondo atera, baina denetatik ikasten da, eta berriro itzuliko gara", esan du Zuluagak.
Gainera, giza eskubideak errespetatu ez izana leporatu diete Europako Gobernuei, eta haiekin errefuxiatuak eraman ez izateagatik "triste" daudela azaldu dute.
Dena dela, desobedientzia zibileko ekintzaren helburu politikoa bete izanagatik pozik daudela gaineratu dute, "mugek egiten duten ankerkeria apurtzea", hain zuzen ere. Huartek azaldu duenez, "xeheki" antolatu zuten ekintza, errefuxiatuak ez kaltetzeko.
Harrera
Bestalde, Atenaseko City Plaza hotelean harrera beroa egin diete ekintzaileei, bertan hainbat lagun bildu baitira, euskaldunek egindako ekintza txalotzeko asmoz. Hotel horretan hainbat familia errefuxiatu bizi dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko