Grezia
2015/09/21 - 22:56
Tsiprasek Greziako lehen ministro kargua hartu du
Dimisioa aurkeztu eta hilabetera , Alexis Tsipras berriro da Greziako lehen ministroa.
2015/09/21 - 14:56
Tsiprasek gaur bertan egingo du lehen ministro karguaren zina
Gobernu berria osatzeko akordioa lotu du jada aurreko kidearekin, Greziar Independenteekin.
2015/09/21 - 00:05
Syrizak irabazi ditu Greziako hauteskundeak, botoen % 35 eskuratuta
Alexis Tsiprasen alderdiak inkestek aurreikusitakoa baino alde handiagoa atera dio Demokrazia Berriari. Egunsenti Urrekara alderdiko neonaziak dira, berriz, parlamentuko hirugarren indarra.
2015/09/20 - 19:55
Varoufakis: 'Syriza jada ez da existitzen, eta hori oso tristea da'
Finantza ministro ohia hauteslekura joan da gaur, eta boza eman ostean esan duenez, hauteskundeen helburua da "greziarrek uztaileko erreferendumean agerian utzitako nahia" bertan behera uztea.
2015/09/20 - 15:59
19 alderdi izango dira lehian Greziako hauteskundeetan
Lehia nagusia, ordea, Syriza ezkertiarraren eta Demokrazia Berria kontserbadorearen artean dago. Berdinketa teknikoa aurreikusten dute inkestek.
2015/09/20 - 14:36
Vangelos Meimarakis Demokrazia Berriko buruak boza eman du
'Syrizaren gezurrei' aurre egin eta greziarrek Demokrazia Berriari gehiengoa emango diotela uste du Meimarakisek.
2015/09/20 - 09:41
ZUZENEAN: Hauteslekuak ireki dituzte Grezian
Inkesten arabera, Syrizak herritarren % 64ren babesa izango du; Demokrazia Berriak, % 84rena. Varoufakis ministro ohiak babestutako Herri Batasunak botoen % 3 lor ditzake.
2015/09/19 - 20:38
Greziako hauteskunde-hitzorduaren nondik norakoak
Greziarrak hautetsontzietara itzuliko dira bihar berriro ere, aurten hirugarrenez. eitb.eus-ek jarraipen berezia eskainiko du goizeko lehen orduetatik.
2015/09/19 - 16:02
Lehia handiko hauteskundeak izango dira bihar Grezian
Izan ere, inkesten arabera, Alexis Tsiprasek gidaturiko Syriza alderdia gehiengo osotik urrun geratuko da. Botoa ematea derrigorrezkoa da Grezian, baina abstentzio maila inoizko handiena izan liteke.
2015/09/19 - 15:06
Ume bat hil eta beste 13 lagun desagertu dira, ontzi bat hondoratuta
Beste 11 lagun uretatik erreskatatu dituzte. Europara heldu nahi duten errefuxiatuentzat Grezia da atea nagusia.
2015/09/18 - 14:41
Ezbaian daudenak eta abstentzioa, giltzarri Greziako hauteskundeetan
Azken 15 urteotako hauteskunde lehia handiena izango da igandekoa. Inkesten arabera, berdinketa egongo da kontserbadore eta ezkerzaleen artean.
2015/09/17 - 12:48
Errefuxiatuak birkokatzeko prozedura onartu du Europako Parlamentuak
Talde handien babesa izan du ekimenak eta gehiengo zabalez onartu dute. Hala ere, Hungaria, Txekiar Errepublika, Eslovakia eta Errumania kontra daude
2015/09/17 - 12:29
Greziarrak etsita daude, baina hautestontziekin hitzordua dute
Hauteskundeetarako egun gutxi falta direnean herritar askok (% 10-15) botoa erabaki gabe dute oraindik. Urtarrileko hauteskundeek piztu zuten itxaropenarekin ez du batere zerikusirik kaleko giroak.
2015/09/15 - 13:34
26 errefuxiatu itota hil dira Egeo itsasoan, euren ontzia hondoratuta
Hildakoen artean lau ume eta 11 emakume daude. Zihoazen ontziko beste 211 lagunak onik erreskatatu dituzte.
2015/09/14 - 09:14
Errefuxiatuen banaketa onartu ala ez erabaki behar du gaur EBk
Poliziari laguntzeko Hungariako mugara Armada bidaltzea erabaki du Austriak. 2.200 soldadu mugako zonaldera bidaliko dituzte errefuxiatuak kontrolatzeko eta pertsonen sarrera “ordenatua" bermatzeko.
2015/09/13 - 14:35
Gutxienez 34 hildako, tartean 15 ume, Egeon izandako naufragio batean
120 etorkin baino gehiago zeramatzan egurrezko ontzi bat irauli egin da goizaldean Farmakonisi uhartearen parean, Turkiako kostaldetik 12 kilometrora.
2015/09/02 - 13:31
Greziara zihoazen hamaika errefuxiatu hil dira, itota
Azken orduotan, 4.200 errefuxiatu heldu dira Atenasko Pireo portura, Gobernuak Egeo itsasoko uharteetatik kontinentera burutzen ari den lekualdaketa operazioan.
2015/08/30 - 13:02
700 etorkin baino gehiago erreskatatu ditu Greziak azken 48 orduetan
Erreskate operazioak Lesbos, Kos, Samos eta Ikariako uharteetan bereziki egin dituzte, Turkiako kostaldetik gertu daudenez, Europara joateko biderik erabiliena baita.
2015/08/28 - 18:35
Parlamentua desegin eta irailaren 20rako bozak deitu dituzte Grezian
Hauteskundeak egin eta gobernu berria osatu bitartean, behin-behineko gobernuak premiazko gaiak kudeatu beharko ditu.
2015/08/23 - 20:39
Varoufakis: 'Greziako udaberria bankuek hondatu dute'
"Zertarako bidali tropak, hilabetero troika bidali ahal badute?", esan du ironiaz Greziako Finantza ministro ohiak.