Greziako hauteskunde-hitzorduaren nondik norakoak
Hauteskunde aurreratuak egingo ditu Greziak igande honetan. Horren harira, aurten hirugarrenez, greziarrak hautetsontzietara itzuliko dira. Herrialdeak 11.032.328 biztanle ditu, eta horietatik 9.836.997 greziar boza ematera deituta daude.
eitb.eus-ek hauteskunde-egunaren jarraipen berezia eskainiko du goizeko lehen orduetatik.
Gauzak horrela, Greziako hauteslekuak 07:00etan irekiko dituzte (06:00etan tokiko orduan), eta 19:00etan itxi (18:00etan), 56 barrutitan, hain zuzen ere. Guztira, 19.161 hautesleku izango dira. 5.000 sakeleko telefonoetatik datuak igorriko dituzte hauteskunde-egoitza nagusira.
Lehian izango diren alderdi politiko nagusiak honako hauek dira: Syriza, Demokrazia Berria, Urrezko Egunsentia, Herri Batasuna (Syrizatik banandutako alderdia), To Potami, Greziako Alderdi Komunista, Greziar Independenteak eta PASOK Mugimendu Sozialista Panhelenikoa.
Alexis Tsipras Syrizako buruzagiak Atenasen bozkatuko du, 10:00ak aldera. Ordubete beranduago egingo du Vangelos Meimarakis Demokrazia Berriko hautagaiak, baita Atenasen ere.
Eguneko giltzarriak
Abstentzioa eta ezbaian dauden boto-emaileak dira biharko hauteskundeetako giltzak. Izan ere, inkesta gehienen arabera, boto-emaileen % 10-15ek oraindik ez dakite nori emango dioten botoa. Abstentzioari dagokionez, ez da ia daturik eman.
Grezian botoa ematea derrigorrezkoa da, baina normalean ez da isunik jartzen legea urratzen bada. Aurreikuspenen arabera, urtarrileko hauteskundeetan eta erreskatearen inguruko erreferendumean baino jende gehiago geratuko da etxean.
Inkesten arabera, Syrizak urtarrilean bere alde egin zuten herritarren % 64ren babesa izango du; Demokrazia Berriak, berriz, % 84. Urrezko Egunsentia alderdi neonazia, berriz, hirugarren indarra izango da, ia seguru, botoen % 6,2-6,7 artean eskuratuko baitu.
PASOKeko sozialdemokratek, KKEko komunistek eta To Potamiko zentristek ordezkaritza lortuko dute Parlamentuan; eserlekuen % 5 eta % 7 artean lortuko dituzte. Hortik aurrera, lausoagoak dira emaitzak. Syrizatik banatu direnek sortutako Herri Batasunak, baina, ordezkaritza lortuko omen du.
Syrizaren zatitzea
Urtarrileko hauteskundeek piztu zuten itxaropenarekin ez du batere zerikusirik kaleko giroak. Orduan Syriza faboritoa zen eta azkenean Tsipras lehen ministro izendatu zuten botoen % 36,34rekin, murrizketekin bukatu behar zuela eta ekonomiaren susperraldia pixkanaka-pixkanaka helduko zela agindu ondoren.
Orduan 'ezker erradikalari' botoa sekula eman ez zion jendeak Syriza hautatu zuen herrialdearen egoerarekin etsita. Zortzi hilabete geroago, egoera ekonomikoa apenas aldatu da, baina herritarren aldartea guztiz aldatu da.
Gainera, Yanis Varoufakis Finantza ministro ohiak babestutako Herri Batasuna alderdi berriak botoen % 3 inguru lortuko luke.
Meimarakis, Demokrazia Berriaren itxaropena
Erreferendumean Demokrazia Berriak jasotako porrotak ('baietza'ren aldekoa) buruzagi aldaketa ekarri zuen: Antonis Samarasek dimisioa eman zuen, eta Vangelos Meimarakis lider berria izendatu zuten. Ministro ohiak gora egin du inkestetan, eta ezustekoa eman dezake biharko hauteskundeetan.
Koalizio handia
Inkestek diotenez, Syrizak irabazi dezake, baina oso alde estuarekin, hori dela eta, koalizio handia egitera behartuko dute Tsipras.
Syrizak eta Demokrazia Berriak osatutako balizko koalizioa hori da, hain justu, nazioarteko herrialdeei gehien gustatzen zaiena, baina, momentuz, nahiko urrun dago. Bigarren aukera honako hau izan daiteke: hauteskundeak irabazten dituen alderdiak alderdi txikiekin negoziatzea, esaterako, To Potamirekin edo PASOK sozialistekin.
Urrezko Egunsentia
Igande honetako beste gako bat Urrezko Egunsentia alderdia izango da. Litekeena da hirugarren indar bihurtzea, botoen % 7 inguru eskuratuta. 2013ko irailean Urrezko Egunsentiko jarraitzaile batek Pavlos Fyssas abeslari ezkertiarra hil zuen. Horren ondorioz, alderdi horretako hainbat kide espetxeratu zituzten. Dena dela, agertoki politikoan jarraitzea lortu du alderdi horrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.