Gripea
2019/03/04 - 15:37
Gripeak 72 hildako utzi ditu aurten EAEn, iaz baino % 25 gutxiago
Hildako guztiak arrisku taldeetakoak ziren eta gripeak eragindako ondorioengatik zendu dira.
2019/02/07 - 17:38
Astebetean 11 lagun hil dira gripeak jota EAEn
Gripearen denboraldia hasi zenetik, 63 pertsona zendu dira gaixotasun honen ondorioz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
2019/01/31 - 13:32
Gripe kasuek behera egin dute EAEn azken astean
Iragan astean, urtarrilaren 21etik 27ra, zortzi pertsona hil ziren gripeak eragindako konplikazioengatik.
2019/01/24 - 12:23
44 lagun hil dira gripeak jota EAEn; horietatik 25, azken astean
Urtarrilaren 14tik 20ra doan astean, gripe kasuek nabarmen egin dute gora EAEn. 100.000 biztanleko 532,5 kasu egon dira epe horretan, azken txostenak erakutsi duenez.
2019/01/18 - 10:10
'Gripeak gaina jo du aste honetan'
Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko zuzendariak jakinarazi duenez, epidemiaren okerrena ganditzear dugu gurean.
2019/01/10 - 12:06
Hamar dira dagoeneko gripearen ondorioz hildakoak
Urtarrileko lehen astea bereziki latza izan da, eta 100.000 biztanleko 188,15 kasuko tasara iritsi da.
2018/10/24 - 16:05
Hasi da gripearen aurkako txertaketa kanpaina Euskadin
Ilara luzeak gaur osasun zentroetan, gripearen aurkako txertoa jartzeko. Aurtengo gripea ez da iazkoa bezain gogorra izango. Hala espero dute medikuek, behintzat.
2018/10/15 - 16:36
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina abian da Nafarroan
Foru Gobernuak 123.000 dosi erosi ditu, arrisku altuena duten herritarrentzat. Hala, 60 urtetik gorakoek, haurdun diren emakumeek, gaixo kronikoek edota osasun arloko profesionalek lehentasuna dute.
2018/03/28 - 15:09
Gripeak 86 hildako utzi ditu aurten Euskadin, eta dagoeneko ez da epidemiatzat jotzen
Denboraldiaren hasieratik, gripearen ondorioz 2.003 ospitaleratze izan dira, horietatik 409, kasu larriak. Baliteke kasu isolaturen bat oraindik ere agertzea.
2018/02/15 - 09:35
Espainiar gripearen, munduko azken izurrite handiaren, mendeurrena
1918ko udaberrian agertu zen gizateria astindu zuen azken izurrite handia. Munduan 40-50 miloi pertsona artean hil zituen; Euskal Herrian soilik, 15 mila pertsona hil zituela uste da.
2018/02/01 - 11:39
Gripearen eragina leuntzen hasi da Euskadin
44 lagun hil dira dagoeneko EAEn gripeak jota. Osakidetzaren arabera, oraindik goiz da epidemia behera egiten hasi den ala ez zehazteko.
2018/01/17 - 15:10
Gripea leuntzen doa baina 28 heriotza eragin ditu dagoeneko
Ehun mila biztanleko 321k zuen gripea joan den astean Euskadin
2018/01/10 - 13:58
14 lagun hil dira jada Euskadin gripeak jota
Gripe kasuen kopuruak goraka jarraitzen du, epidemia honekin urteko garai honetan gertatu ohi den bezala.
2018/01/07 - 20:37
Farmazietako eskariak gora egin du, gripe epidemia dela eta
100.000 biztanleko 280k izango dute gripea. Larrialdietara joan aurretik, ohiko senagaiak erabiltzea gomendatzen dute.
2017/10/23 - 15:04
Iribarrek gripearen aurkako txertoaren kanpaina babestu du
Gaur hasi da gripearen aurkako kanpaina eta Jose Angel Iribarrek Bilboko osasun zentro batean txertoa hartu du. Adineko jendeari txertoa hartzeko gomendioa eman dio.
2017/10/19 - 14:01
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da
Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuten txertorik hartu.
2017/02/24 - 19:31
Hegazti gripea zabalduta, 7.000 ahate gehiago hilko dituzte Katalunian
Birusa Gironako eta Bartzelonako beste sei etxaldetara hedatu da. Orain arte 17.000 hegazti hil dituzte.
2017/02/21 - 21:49
Hegazti gripeak gogor astindu du Frantzia
Landetan milioi bat ahate hil zituzten urtarrilean H5N8 gaitzarengatik, eta gelditzen diren hegaztien erdiak hilko dituztela adierazi du Frantziako Nekazaritza ministroak.
2017/02/01 - 12:29
Gripe kasuek behera egin dute Euskadin urteko laugarren astean
Urteko laugarren astean, 100.000 biztanleko 253,5 gripe kasu izan dira.
2017/01/20 - 11:33
Gripearen inguruan aparteko alertarik ez dagoela adierazi du Darponek
Osasun sailburuaren arabera, tasa epidemiologikoa ez da aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa (jatorrizkoa gazteleraz).