Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da
Txertoa hartzea pertsonen, erakundeen eta osasun langileen erantzukizuna dela esan du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak kanpaina aurkezteko ekitaldian, eta iaz 65 urte gorako pertsonen artean, hamarretik lauk txertorik hartu ez zutela kontuan hartuta, aurtengo kanpaina eta mezua adinekoei zuzentzen zaiela jakinarazi du: "Gripearen aurrean, ez indartsu plantarik egin. Hartu txertoa".
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23tik abenduaren 23ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Darponekin batera, Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari Andoni Arcelay doktorea eta Adikzio eta Osasun Publikoko zuzendari Miren Dorronsoro doktorea izan dira Gasteizen egindako aurkezpenean.
Aurtengo kanpainarako 400.000 txerto daudela jakinarazi du Osasun sailburuak, eta kopurua handitu daitekeela, beharrezkoa izanez gero. Ildo horretan, 1.200.000 euro inbertitu dira txertoak erosteko. Txertoa osasun zentro guztietan egongo da eskuragarri datorren astelehenetik, 65 urtetik gorakoentzat, gaixotasun kronikoak dituztenentzat (diabetesa, biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoak, kardiopatiak, giltzurruneko gaixotasuna eta abar) eta haurdun dauden emakumeentzat, hala nahi badute.
Osasun sailburuak gogoratu duenez, txertoak arazoak eta konplikazioak saihesten ditu, eta jakinarazi du aurreko denboraldian ospitaleratu behar izan zituzten 229 gripe kasu larri erregistratu zirela. Horrela, 31 pertsona hil ziren, eta hildakoen % 47k ez zuten txertoa jarrita, gripearen aurkako txertaketa kanpainan jaso diren arrisku taldeetan egon arren.
Gripearen txertoa "segurua eta eraginkorra" dela adierazi du sailburuak, eta ia ez dagoela kontrako eraginik. Halaber, Darponek esan du txertoaren konposizioa urtero Munduko Osasun Erakundeak ipar hemisferiorako aurreikusitako anduietara egokitzen dela.
Horrela, txertoa hartzeko, 65 urteko edo 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoren bat dutenek eta haurdun dauden emakumeek osasun zentrora osasun txartelarekin joan besterik ez dute egin behar. Hala ere, komeni da aurretik telefonoz deitzea, txertaketa ordutegien berri izateko, eta malguak eta kanpainara egokituak izango diren jakiteko.
Osakidetzak kontingentzia plana abiatu du jada, eta, horren bidez, behar diren baliabideekin eta antolaketarekin aurre egin ahalko die gripearen epidemiari, batetik, eta neguan zentroetan izaten den maiztasunari, bestetik. Helburua paziente guztiak ahalik eta normaltasun handienarekin hartzea da. Aurreko urteetan bezala, gripearen eta eskuragarri dauden laguntza-baliabideen zaintza epidemiologiko zorrotza egingo da.
Segurtasun juridikoa erizain zein medikuentzat
Jon Darpon sailburuak lasaitasun mezua eman die euskal gizarte osoari eta mediku eta erizainei, aurtengo txertaketa-kanpainaren inguruan. "Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina beste urteetan egin den moduan egitea da gure asmoa. Pazienteak osasun-zentrora bertaratuko dira txertoa jartzera. Jaurlaritzak segurtasun juridikoa bermatuko die erizain zein medikuei, beren eginkizun eta betebeharrak egin bitartean, eta lege-esparrua errespetatuko du".
Ildo horretatik, Osasun sailburuak agindu bat onartu du, Osakidetzako langileei beren lanarekin jarraitzeko aukera emateko. Hala, Darponek adierazi duenez, "osasun-agintaritzaren erabaki horrek bermea eta estaldura juridiko eta sanitarioa emango die erizainei, haien ardura baita txertoen dosiak jartzea".
Agindu horren bitartez, osasun publikoaren alorrean osasun-agintaritzak hartutako erabaki baten arabera egingo da txertaketa, gripearen birusaren ondoriozko infekzioak direla-eta pertsonek konplikazio larriak garatu edo hiltzeko arrisku epidemiologikoaren aurrean.
Kanpainaren irudia eta estrategia
Gainera, aurten, lehenengoz, euskal gizarte osora heltzen saiatuko da, eta ez bakarrik arrisku taldeetara. Horrela, kalean milaka liburuxka banatuko dira, gripearen aurrean babesteko eta pertsona ororentzat (arrisku talde batekoak izan zein izan ez) interesekoak diren neurri higienikoei buruzko informazio erraza eta oinarrizkoa emateko. Mezu horiek irrati, egunkari, osasun zentro eta anbulatorioetan, Osakidetzaren eta Osasun Sailaren web orrietan eta beste hainbat tokitan ere errepikatuko dira.
Halaber, eta prebentzio neurri gisa, betiko aholkuak gogoratuko dizkiote herritarrei: erabili eta botatzeko paperezko zapiak erabili; eztul edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra estali; eta eskuak sarri garbitu urarekin eta xaboiarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbolarekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaporteak kendu dizkiete eta hamabost egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak Iranekin bat plataformako kideak dira; talde horrek "inperialismo genozida salatzearen" aurkako kanpaina bat salatu du.
Emakume bat hil da Tuteran, auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, gaur arratsaldean. Hildako emakumeak gidatzen zuen autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.
Iganderako aurreikusitako hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte, bero handia dela eta
Bilbon, hiribilduaren sorreraren 726. urteurrenaren desfile ofiziala ez dute egingo. Bestalde, Gogorak bertan behera utzi du Artxandan egin behar zuen gudari eta milizianoen omenaldia. Sopelan, Kosta Trail mendi lasterketa bertan behera geratu da, eta Barakaldon hainbat ekitaldi moldatu dituzte.
Osakidetza kontaktuak bilatzen ari da Trapagarango klub batean tuberkulosi kasu bat antzeman ondoren
Euskal Osasun Zerbitzua proba diagnostikoak zabaltzea eta establezimenduko langileak banan-banan deitzea aztertzen ari da, miaketa osatzeko eta kutsatze berriak baztertzeko.
Basauriko banketxe batean lapurreta egin zuen gizonaren bila ari da Ertzaintza
Lapurreta ostegunean gertatu zen, 14:45 aldera, eta gizonak dirua hartu eta ihes egitea lortu zuen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta oraingoz ez du lapurretaren inguruko datu gehiagorik zabaldu.
Landa eremuetako mugikortasuna aztertuta, EAEko herriguneetako 3 kotxeko 2 daude hiriguneetan
Saretzen txostenean aztertu dituzten Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren azken erregistro ofizialen arabera, Hego Euskal Herriko landa eremuetan metropolietan baino % 55 auto gehiago daude biztanleko, eta toki batzuetan bizilagunak baino gehiago dira kotxeak.
Gero eta emakume gidari gehiago dago Hego Euskal Herrian: gizonena halako bi baino gehiago hazi da kopurua azken hamarkadan
2014tik 2024ra, gidabaimena duten emakumeen kopurua % 14raino igo da Nafarroan, gizonen % 6,6ren aurretik; EAEn, aldea hirukoiztu ere egin da ia. Genero-arrakala estutzen ari da horretan, nahiz eta oraindik gizonak gehiago diren errepideetan.
Saretzen txostenaren bitxikeriak: bizilagun baino auto gehiago dituzten herriak eta emakumezko gidaririk gabeko udalerriak
Hegoaldeko mugikortasunaren berezitasunak azaleratu ditu Saretzen txostenak, besteak beste, Bizkaia motorren kopuruaren hazkundean nagusi dela, eta Nafarroak Hegoaldeko autorik zaharrenak dituela.