Gripea
2018/03/28 - 15:09
Gripeak 86 hildako utzi ditu aurten Euskadin, eta dagoeneko ez da epidemiatzat jotzen
Denboraldiaren hasieratik, gripearen ondorioz 2.003 ospitaleratze izan dira, horietatik 409, kasu larriak. Baliteke kasu isolaturen bat oraindik ere agertzea.
2018/02/15 - 09:35
Espainiar gripearen, munduko azken izurrite handiaren, mendeurrena
1918ko udaberrian agertu zen gizateria astindu zuen azken izurrite handia. Munduan 40-50 miloi pertsona artean hil zituen; Euskal Herrian soilik, 15 mila pertsona hil zituela uste da.
2018/02/01 - 11:39
Gripearen eragina leuntzen hasi da Euskadin
44 lagun hil dira dagoeneko EAEn gripeak jota. Osakidetzaren arabera, oraindik goiz da epidemia behera egiten hasi den ala ez zehazteko.
2018/01/17 - 15:10
Gripea leuntzen doa baina 28 heriotza eragin ditu dagoeneko
Ehun mila biztanleko 321k zuen gripea joan den astean Euskadin
2018/01/10 - 13:58
14 lagun hil dira jada Euskadin gripeak jota
Gripe kasuen kopuruak goraka jarraitzen du, epidemia honekin urteko garai honetan gertatu ohi den bezala.
2018/01/07 - 20:37
Farmazietako eskariak gora egin du, gripe epidemia dela eta
100.000 biztanleko 280k izango dute gripea. Larrialdietara joan aurretik, ohiko senagaiak erabiltzea gomendatzen dute.
2017/10/23 - 15:04
Iribarrek gripearen aurkako txertoaren kanpaina babestu du
Gaur hasi da gripearen aurkako kanpaina eta Jose Angel Iribarrek Bilboko osasun zentro batean txertoa hartu du. Adineko jendeari txertoa hartzeko gomendioa eman dio.
2017/10/19 - 14:01
Gripearen aurkako txertaketa kanpaina urriaren 23an hasiko da
Aurtengo kanpaina adinekoei zuzenduko zaie bereziki, iaz hamarretik lauk ez baitzuten txertorik hartu.
2017/02/24 - 19:31
Hegazti gripea zabalduta, 7.000 ahate gehiago hilko dituzte Katalunian
Birusa Gironako eta Bartzelonako beste sei etxaldetara hedatu da. Orain arte 17.000 hegazti hil dituzte.
2017/02/21 - 21:49
Hegazti gripeak gogor astindu du Frantzia
Landetan milioi bat ahate hil zituzten urtarrilean H5N8 gaitzarengatik, eta gelditzen diren hegaztien erdiak hilko dituztela adierazi du Frantziako Nekazaritza ministroak.
2017/02/01 - 12:29
Gripe kasuek behera egin dute Euskadin urteko laugarren astean
Urteko laugarren astean, 100.000 biztanleko 253,5 gripe kasu izan dira.
2017/01/20 - 11:33
Gripearen inguruan aparteko alertarik ez dagoela adierazi du Darponek
Osasun sailburuaren arabera, tasa epidemiologikoa ez da aurreko urteetakoa baino askoz handiagoa (jatorrizkoa gazteleraz).
2017/01/19 - 12:11
Hamaika pertsona hil dira Euskadin gripearen epidemia hasi denetik
Urteko bigarren astean 100.000 biztanleko 390,5 kasu izan dira. Gripeak gorakada txikia izan du aurreko astearekin alderatuta.
2017/01/13 - 11:50
Sei pertsona hil dira EAEn gripearen epidemia hasi zenetik
Hildakoen batez besteko adina 77 urtekoa zen, guztiek arrisku faktoreak zituzten, eta horietako bik ez zuten txertoa hartu.
2017/01/11 - 18:33
Nola bereizi gripea eta katarroa?
Mukiak, sukarra, eztula, giharretako mina… dira gripearen ohiko eta ezohiko sintomak.
2017/01/10 - 22:04
Gripe kasuak hirukoiztu egin dira astebetean
Urtarrilaren 3tik 9ra, 47.011 pertsona artatu dituzte EAEko ospitaletako larrialdi zerbitzuetan.
2017/01/10 - 21:10
Osakidetzak ezohiko neurriak hartu ditu, gripe epidemiaren aurka
Astebetean 47.011 pertsona artatu dituzte EAEko ospitaletako larrialdi zerbitzuetan.
2017/01/05 - 11:17
Frantziak 800.000 animalia hilko ditu hegazti-gripeagatik
Prebentzio kanpainak 800.000 animaliari eragin diezaieke, baina ez du zertan zifra horretara iritsi behar hegazti-gripearen hedapenak aurrera egiteari utzi diola egiaztatuz gero.
2017/01/04 - 13:41
Pertsona bat hil da eta 18 kasu larri izan dira gripeagatik, Euskadin
Gripe kasuak gero eta gehiago dira Euskadin, eta batik bat 0tik 14 urte arteko umeei eragiten diete.
2016/12/27 - 19:30
Gripe kasuek gora egin dute Nafarroan, epidemia mailara iritsita
Azken astean 487 kasu antzeman dituztela eta datorren astetik aurrera kopuruak gora egingo duela ohartarazi dute.