Prebentzio-kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziak 800.000 animalia hilko ditu hegazti-gripeagatik

Prebentzio kanpainak 800.000 animaliari eragin diezaieke, baina ez du zertan zifra horretara iritsi behar hegazti-gripearen hedapenak aurrera egiteari utzi diola egiaztatuz gero.

Frantziak baserri-animaliak hiltzeko prebentzio-kanpaina hasi du ostegun honetan, herrialdearen hego-mendebaldean, hegazti-gripea berriro hedatzea ekiditeko. 800.000 hegaztiri eragin diezaieke.

Hasiera batean egindako programaren arabera, hilketak hilaren 20ra arte luzatuko dira, eta Gerseko, Landetako eta Goi Pirinioetako departamentuetan gauzatuko dira, gaixotasuna bertan zabaltzen ari zela egiaztatu dutelako, Nekazaritza Misterioko bozeramaile batek azaldu duenez.

Prebentzio kanpainak 800.000 animaliari eragin diezaieke, baina ez du zertan zifra horretara iritsi behar hegazti-gripearen hedapenak aurrera egiteari utzi diola egiaztatuz gero.

Kanpoan hazten diren palmipedo osasuntsu guztiak hiltokira eramango dituzte, Nekazaritza departamentuak ezarritako gune batera.

Abeltegi batzuek ez diote obligazio horri jarraitu beharrik izango, biosegurtasuneko eta animalia bizien eta itxitako eraikinetan hazitako palmipedoen merkataritzako baldintza jakin batzuk betez gero.

Operazioak Estatuak finantzatuko ditu, eta produkzioa gelditzeak eragindako galerengatik kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte, erabakia egonkortzen denean ezarriko dituzten baldintzetan.

Asteazken honetara arte, 89 gune kontatuta zeuden Frantziako hego-mendebaldeko zortzi departamentutan, eta bost fauna basatitan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X