Gure Esku
2017/03/19 - 20:17
Gure Esku Dagoren galdeketek 'herritarren aktibazioa' ekarri dute
Erabakitzeko eskubidearen aldeko galdeketetan parte hartu dutenek, tartean Kike Amonarrizek, azpimarratu dute garrantzitsuena dela "gizartearen iritzia jasotzea, emaitzak gorabehera".
2017/03/19 - 15:10
Bozketak 'normaltasunez' egiten ari dira, antolatzaileen hitzetan
Egunak aurrera egin ahala parte hartzeak gora egin du eta eguerdi partean botoa emateko ilarak ere izan dira, esaterako, Tolosan.
2017/03/19 - 13:51
Hitzordu 'garrantzitsua' dela azpimarratu dute tolosarrek
16 urtetik gorako herritarrak deituta daude Gure Esku Dagok sustatutako herri-galdeketetan parte hartzera.
2017/03/19 - 13:33
Herri-galdeketak Euskal Herriko 35 udalerritan
124.062 herritar daude deituta Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketetan parte hartzera.
2017/03/19 - 13:32
Hernaniko errugbi taldekoek boza eman dute goizean goiz
Hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira zabalik. Hernanin 17.168 lagun daude deituta herri-galdeketetan parte hartzera.
2017/03/19 - 13:15
1.500 lagun baino gehiago deituta daude galdeketetan parte hartzera
16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete botoa Gure Esku Dago plataformak sustatutako herri-galdeketetan. Eguna normaltasun osoz hasi da Larrabetzun.
2017/03/19 - 09:14
Gure Esku Dagoren herri-galdeketetan parte hartuko duten 35 herriak
Gipuzkoako 34 herritan, eta Larrabetzun (Bizkaia) egingo dituzte galderak, 09:00etan hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera. 124.062 daude bozkatzera deituta.
2017/03/18 - 20:20
Euskal Herriko 35 udalerri, erabakitzeko prest
124.062 herritar daude deituta Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketetan parte hartzera. Eitb.eus-ek jarraipen zabala eskainiko du.
2017/03/16 - 11:35
Erabakitzeko eskubideaz galdeketak egingo dira 35 udalerritan
122.291 herritar daude parte hartzera deituta erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak bultzatutako ekimenean, Oarsoaldean, Tolosaldean, Buruntzaldean eta Larrabetzun.
2017/03/13 - 17:48
Gure Esku Dagok igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin du
Euskal Herriko 35 udalerritan egingo dira erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketak. Gure Esku Dago ekimenak esan duenez, berme osoarekin egingo dira kontsulta horiek.
2017/03/11 - 15:45
Tolosaldeko hautetsiek babesa eman diote martxoaren 19ko galdeketari
Hurrengo igandeko galdeketan parte hartzera deitu dute, 'herri guztiak ekintza demokratiko horretan parte aktiboa izan dezan.'
2017/03/11 - 15:21
Datorren igandeko galdeketetan parte hartzeko deia egin dute Bidanian
Tolosaldeko herrietan ez ezik, Oarsoaldean, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun ere izango dira galdeketak, 35 udalerritan guztira.
2017/03/07 - 14:25
Gure Esku Dagoren galdeketetan parte hartzeko deia, EAJk eta EH Bilduk
Bi alderdiek ebazpena sinatu dute erabakitzeko eskubidearen alde. Asteazken honetan eztabaidatu eta bozkatuko dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
2017/03/04 - 19:07
Urola Kostak 8.691 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde
Modu horretan, datorren maiatzaren 7an Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak 'euren etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango dute'.
2017/03/04 - 18:09
Urola Kostan herri-galdeketa egiteko 8.700 sinadura lortu dituzte
Maiatzaren 7an egingo da Urola Kosta eskualdean erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketa. Antolatzaileek botoa ematera deitu dituzte herritarrak.
2017/02/22 - 22:38
Kataluniako prozesu soberanista azkeneraino eramatea babestu du Masek
Erabakitzeko eskubidea hizpide, hitzaldia eskaini dute Artur Masek eta Juan Jose Ibarretxek Donostiako Kursaal jauregian.
2017/02/22 - 07:57
Mas eta Ibarretxe erabakitzeko eskubideaz gaur, Donostian
Agirre Lehendakaria Center-ek eta Gure Esku Dagok antolatuta dago eta hitzaldia entzuteko sarrera guztiak agortu dira Kursaalen. 'Erabakitzeko eskubidea. Prozesua Katalunian' du izena topaketak.
2017/02/05 - 15:06
Kataluniako prozesua babestu du Euskal Herritik Gure Esku Dagok
Hori dela eta, hainbat elkarretaratze egin dituzte Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan.
2017/02/05 - 10:21
Kataluniari elkartasuna agertzeko bilkurak egin ditu Gure Esku Dagok
Gaur eguerdian, 12:00etan, egin dira elkarretaratzeak, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Besteak beste, Andoni Ortuzar eta Arnaldo Otegi buruzagiek hartu dute parte.
2017/01/21 - 13:51
Herri-galdeketaren galdera erabakitzeko prozesua abiatu dute Tolosan
Martxoaren 19an Tolosaldean egingo duten galdera zehatza erabaki dute. Gainera, 6.200 sinaduratik gora jaso dituztela ere jakinarazi dute.