Urola Kostak 8.691 sinadura bildu ditu erabakitzeko eskubidearen alde
Gure Esku Dago mugimenduak 8.961 sinadura batu ditu maiatzaren 7an Urola Kostan egitekoa den galdeketaren alde. Horrela, Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiak honako galdera honi erantzun ahal izango diote: 'Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritarra?'
Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak jakitera eman duenez, "maiatzaren 7a erabakiaren eguna izango da", Urola Kostak bere etorkizunari buruz iritzia emateko aukera izango duen eguna.
Gure Esku Dagok azaldu duenaren arabera, hasierako xedea gutxienez herritarren % 10aren sinadurak biltzea bazen ere (5.700 pertsona inguru), azkenerako 8.961 sinadura eskuratu dituzte. "Erraz gainditu dugu langa hori, eta erabakitzeko daukaten eskubidea aldarrikatu dute milaka herritarrek euren sinaduraren bitartez".
Era honetan banatura dira sinadurak, herriz herri:
Zarautz: 3.153 sinadura
Azkoitia: 1. 955
Zumaia: 1.440
Getaria: 629
Orio: 615
Zestoa: 610
Errezil: 169
Aizarnazabal: 120