Mas eta Ibarretxe erabakitzeko eskubideaz gaur, Donostian
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak 'erabakitzeko eskubidea" Kataluniako eta Euskadiko etorkizuna eraikitzeko "printzipio demokratiko gisa" defendatuko dute gaur, asteazkena, Donostian, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Gure Esku Dago ekimenak antolatutako hitzaldi batean.
1.800 pertsona izango dira Kursaalen egiteko den ekitaldian, besteak beste, Joseba Egibar, Itxaso Atutxa eta Joseba Aurrekoetxea jeltzaleak, eta Arnaldo Otegi EH Bilduko kidea, antolatzaileek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez.
Era berean, Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaleak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkideak ere bat egingo dute.
Hitzordua 19:00etan da, gainezka egongo den Kursaaleko areto batean, Agirre Lehendakaria Center Ibarretxek zuzentzen duen ikasketa zentroak eta Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenak antolatuta.
'Erabakitzeko eskubidea. Prozesua Katalunian' du izena topaketak eta, Ibarretxek eta Masek ez ezik, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Zelai Nikolas Gure Esku Dago plataformako bozeramaleak ere hartuko dute hitza.
Antolatzaileen esanetan, ekitaldian erabakitzeko eskubidearen gaineko gogoeta eta eztabaida egingo da, eta Artur Masek Kataluniako prozesuaren egoera eta "gizarte katalanaren aldarrikapenen etorkizuna" azalduko ditu.
Juan Jose Ibarretxe, bere aldetik, krisialdi ekonomikoaren eta globalizazioaren inguruan arituko da, eta "kulturak duen garrantzia, esaterako, euskal herriak, munduan duen lekua topatzeko" azpimarratuko du. Era berean, Euskadiren etorkizuna eraikitzeko "printzipio demokratikoa erabakitzeko eskubidea" dela defendatuko du.
defendatuko du.Zure interesekoa izan daiteke
Hezkuntza Sailak irakurmenaren lanketa indartuko du bereziki, ikasleen maila hobetzeko
PISA txostenak utzitako emaitzen ondoren, ikasleen emaitzak hobetzeko lan-ildo berriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ondorio nagusienetako bat da irakumenean jarri behar dela indarra.
Hauteskunde orokorretan ezkerreko indarrak lideratzeko hautagaitza aurkeztuko du Irene Monterok larunbatean
Podemoseko iturrien arabera, "ezkerreko hautagaitza argi eta garbi bat" antolatzea du helburu, baina ez dute zehaztu zein alderdi edo figura politikorekin egin nahi duen.
Euskal Herriko eta Kataluniako "herriak" aldarrikatu dituzte euskal alderdiek Diada egunean
Bartzelonan, Diada ospatzeko ekitaldietan, Aitor Esteban EAJko presidenteak ohartarazi duenez, "oker dabil Euskadi eta Katalunia beste edozein autonomia-erkidego bezala tratatu nahi dituena". Bestalde, "gure herrien eta nazioen eskubide nazional eta sozialak" aldarrikatu ditu Mertxe Aizpurua EH Bilduk Kongresuan duen bozeramaileak.
EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai izateko
EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Del Rio proposatu du 2027ko udal hauteskundeetarako, "bilbotarrak erdigunean jarriko dituen eta guztiei bizi-proiektu duinak garatzea bermatuko dien ziklo berri baten buru izateko".
Sahararrei espainiar nazionalitatea emateko legea onartu du Kongresuak
Saharar kolektiboen arabera, 80.000-120.000 pertsonak jaso dezakete nazionalitate hori.
EH Bilduk Nerea Kortajarena aukeratu du Donostiako alkategai
Kortajarena EH Bilduren Programa idazkaria da gaur egun, eta legebiltzarkidea Eusko Legebiltzarrean 2016tik. Azken hauteskunde autonomikoetan EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen, eta "emaitza historikoa" lortu zuen, botoen % 40 gainditzea ahalbidetuz.
Eusko Legebiltzarrak segurtasun publikoari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo du, EAJk eta PSEk eskatuta
Eztabaida Basque Segurtasun Foroaren ondorioetatik abiatuko da, eta etorkizuneko 2026-2030 Segurtasun Plan Integralerako oinarria izango da.
Belateko lanak ia geldituta daude, gainkostuetan 8,5 milioi euro ordaintzeko irtenbidearen zain
Nafarroako Gobernua legezko bide bat bilatzen ari da aldi baterako enpresa-elkarte esleipendunari gainkostua ordaintzeko, eta hainbat alderdi politiko kezkatuta daude egoerarekin.
Andueza, Bizkaiko zerga-erreformaren legeaz: "Gu koherenteak izango gara eta gure jarrerari eutsiko diogu"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian aurreratu du sozialistek bidea irekiko diotela gaur onartuko den Bizkaiko zerga-erreformaren legeari, gobernu-kidetasuna errespetatze aldera. Nolanahi ere, Anduezak argi utzi du bere alderdiaren jarrera ez dela aldatu. Ohartarazi duenez, erreformak Batzar Nagusien argi berdea jaso dezan, edukia sakon negoziatu beharko dute EAJrekin.
40 urte 'Yoyes' hil zutela, talde armatuari erronka bota zion ETAko lehen emakume buruzagia
Lau hamarkada bete dira Dolores Gonzalez Katarain 'Yoyes' hil zutela Ordizian, bere jaioterrian, haren hiru urteko semea aurrean zela. Hilketa hori mugarri bihurtu zen ETAren aurkako mobilizazioan.