Gure Esku
2017/01/08 - 09:20
Uribe Butroeko 170 hautetsik herri-galdeketa babestu dute
Gure Esku Dagok deituta, aurten, Euskal Herriko hainbat eskualdetan, egingo diren galdeketen olatura batuko da Uribe Butroe, eta gaur 170 hautetsik eta hautetsi ohik ekimena babestuko dute.
2016/12/17 - 16:13
'Prest', Gure Esku Dagoren urratsak gidatuko dituen bide-orria
Herri-galdeketen 'erronka' Euskal Herriko hiriburuetan ere eman dadila nahi dute.
2016/12/17 - 15:14
2019ra bitarteko bide-orria aurkeztu du Gure Esku Dagok
Antolatuko dituzten ekimenen artean, datorren urtean 100 herritan galdeketak bultzatuko dituzte Euskal Herrian. Urtea bukatzerako 600 mila herritarrengana iritsiko dira kontsultak.
2016/12/11 - 14:42
Maiatzaren 7an egingo da herri-galdeketa Lea-Artibain
Hiru fasetan bereizi dute maiatzera bitarteko prozesua: babesa bildu, galdera adostu eta herri-galdeketa gauzatu. 20.454 herritar egongo dira parte hartzera deituta.
2016/11/27 - 14:38
Bakaiku eta Dima, euskal estatu baten alde
16 urtetik gorako 1.500 lagun daude bozkatzera deituta (300 Bakaikun eta 1.200 Diman).
2016/11/19 - 12:33
Gure Esku Dagok Dima eta Bakaikuko herritarrak bozkatzera animatu ditu
Azaroaren 27an galdeketetan parte hartzeko deia egin die herritarrei erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak. Horrez gain, 2019ra arte egingo duten ibilbide-orria onartu dute.
2016/11/12 - 20:28
Hernanik eta Astigarragak herri-galdeketak egingo dituzte udaberrian
Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa. Egun berean, Oarsoaldean eta Tolosaldean ere izango dira.
2016/11/07 - 15:27
Alderdien agenda bideratzeko beharra azpimarratu du Gure Esku Dagok
Hamaika ekitaldi iragarri ditu han eta hemen erabakitzeko eskubidearen alde, hain zuzen ere, alderdi politikoak helburu horrekin lanean jartzera behartzeko.
2016/11/06 - 16:49
Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute 10.000 pertsonak Oarsoaldean
Giza-katearen ondoren, ekitaldi nagusia egin dute Errenteriako Zumardian. Han, 2017ko martxoaren 19an eskualdeko herrietan egingo duten galdeketa aurreko ibilbide-orria aurkeztu dute.
2016/10/23 - 17:57
Erabakitzeko eskubidearen alde, bat eginda
Demokrazia garaiko berrogei zinegotzi eta alkate inguruk bat egin dute gaur Diman, Gure Esku Dagok azaroaren 27rako deitu duen herri-galdeketari babesa adierazteko.
2016/10/19 - 23:59
Urola Kostako sei udalerrik galdeketak egingo dituzte 2017an
Zarautzek, Zumaiak, Getariak, Oriok, Zestoak eta Azkoitiak hautestontziak jaso dituzte, sinbolikoki, eta erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak egingo dituzte.
2016/10/08 - 16:18
Gure Esku Dagok bi egitasmo aurkeztu ditu Errenterian
Datorren urteko martxoan galdeketa egingo dute Oiartzualdean, eta hilabete barru giza-katea Pasaiako badia inguratuz.
2016/10/08 - 15:54
Giza-katea antolatu dute Pasaian, erabakitzeko eskubidearen alde
Azaroaren 6an izango da, eta 10.000 pertsonak parte hartzea espero dute antolatzaileek.
2016/10/01 - 14:51
Gure Esku Dago: 'Erabakia egikaritzeko aukera berriak sortu dira'
'Hauteskundeak igaro berri, aukera berriak sortzen dira erabakia egikaritzeko bidean, eta bide horretan herritarron ekarpena erabakigarria izango da', esan dute herri dinamikako kideek.
2016/06/11 - 16:24
Gure Esku Dagok galdeketak egingo ditu Nafarroako 16 herritan
Lea-Artibaiko sei udalerrik ere ekimen bera antolatuko dute datorren udaberrirako, eta inguruko herriei egitasmoarekin bat egiteko deia egin diete.
2016/06/06 - 15:49
Erabakiaren aroa hasi dela dio Gure Esku Dagok
Egun historikotzat jo dute atzokoa erabakitzeko eskubidea praktikara eraman dela eta normaltasunez egin delako. Emaitzei baino garrantzi handiago eman diote prozesuari. Erabakiaren aroa hasi da.
2016/06/06 - 12:43
Ibarretxek eta Otegik galdeketen inguruan solas egin dute, Twitterren
'Izugarria gaurkoa... eta ez ahaztu: el apetito viene comiendo', idatzi zuen lehendakari ohiak. Otegik, erantzun: 'Lehendakari jarrai dezagun apetitua handitzen. Egin behar horretan goazen batera'.
2016/06/06 - 11:15
Boz-emaileen % 96k independentziaren alde eman du botoa galdeketan
Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, herri galdeketak egin dituzte Euskal Herriko 34 herritan. Botoa ematera deituta zeudenen hiru herritarretatik batek hartu du parte kontsultan, alegia % 29,3k.
2016/06/06 - 11:00
Herritarren % 30ek bozkatu dute galdeketetan, eta % 95 alde agertu da
Euskal estatu bateko herritar izan nahi ote duten galdetu dute Debagoiena eta Goierri eskualdeetako hainbat herritan, Azpeitian, Aramaion eta Ispasterren.
2016/06/05 - 22:21
113 mahai jarri dituzte 16 urtetik gorako 125.000 herritarrentzat
Euskal Herriko 34 udalerritan egin dituzte gaur erabakitzeko eskubidearen inguruko galdeketak.