Gure Esku Dago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibarretxek eta Otegik galdeketen inguruan solas egin dute, Twitterren

'Izugarria gaurkoa... eta ez ahaztu: el apetito viene comiendo', idatzi zuen lehendakari ohiak. Otegik, erantzun: 'Lehendakari jarrai dezagun apetitua handitzen. Egin behar horretan goazen batera'.
otegi ibarretxe twitter gure esku dago
otegi ibarretxe twitter gure esku dago

Juan Jose Ibarretxe lehendakari izandakoak Gure Esku Dago herri ekimenak erabakitzeko eskubidearen inguruan antolatutako kontsultak goratu zituen atzo, Twitterreko bere kontuan zabaldutako txio baten bidez: "Izugarria gaurkoa... eta ez ahaztu: 'el apetito viene comiendo'", txiokatu zuen Ibarretxek, egunaren amaieran.

Berehala etorri zen Arnaldo Otegi Sortuko buruzagiaren eta EH Bilduren lehendakarigaiaren erantzuna, sare sozial berean. Euskal Herriaren etorkizunaren eraikuntzaren bidea elkarrekin egitera gonbidatu zuen ezker abertzaleko buruzagiak lehendakari izandakoa: "Lehendakari jarrai dezagun apetitua handitzen. Egin behar horretan goazen batera", esan zion.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X