Herritarren % 30ek bozkatu dute galdeketetan, eta % 95 alde agertu da
Gure Esku Dago ekimenak antolatuta, euskal estatuari buruzko galdera egin dute igande honetan Euskal Herriko hainbat udalerritan: Debagoiena eta Goierri Gipuzkoako eskualdeetako 31 herritan, Azpeitian (Gipuzkoa), Aramaion (Araba) eta Ispasterren (Bizkaia). Oro har, 16 urte gorako biztanleen % 29,36k (36.884 herritar) bozkatu dute, eta gehienak, % 95,3, alde agertu dira.
Galdetutakoari dagokionez, Goierrin eta Ispasterren galdera honi erantzun behar izan diote botoa ematera joan direnek: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? Debagoienan, Aramaion eta Azpeitian, berriz, hauxe izan da galdera: Nahi duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan?
Jasotako bozen arabera, boto-emaileen % 95,3k baiezkoarekin erantzun diote galdetutakoari; gainerako % 3,76, berriz, kontra agertu dira.
Herriz herriko parte hartze datuei erreparatuta, Goierriko Zerain, Gaintza eta Mutiloa herrietan izan da handiena: % 70 pasatxokoa. Zumarragan piztu du interes gutxien galdeketak: % 13,43 joan dira bozkatzera. Gainerakoetan, % 20 eta % 40 artekoa izan da parte hartzea. Horren adibide batzuk ematearren, Azpeitian herritarren % 39,38k bozkatu dute; eta % 29,46k, Bergaran. Araban eta Bizkaian egindako galdeketek parte hartze handiagoa izan dute: % 51,24 eta % 63,79koa izan da Aramaion eta Isparsterren, hurrenez hurren.
2017an, galdeketan 100 herritan
Gure Esku Dago ekimeneko kideek "oso positibotzat" jo dute igandeko esperientzia. Zelai Nicolas Gure Esku Dago ekimeneko bozeramaileak Euskadi Irratiari gaur egindako adierazpenetan nabarmendu duenez, "125.000 herritarrek aukera izan zuten atzo gaiaren inguruan iritzia emateko", eta orain arte "giltzapetuta" egon den afera izan denez, garrantzi handia eman dio hitzorduari.
Zelai Nicolasen hitzetan, euren helburua da "herri honetan eztabaida hau modu naturalean, normaltasun osoz, egin ahal izatea eta jakitea erabakitzeko eskubideak zer nolako aukerak zabaltzen dizkigun herri bezala". Haren ustez, muga bakarra "gure artean lortu ahal dugun adostasun maila da".
Gure Esku Dago ekimeneko eledunak azpimarratu duenez, "herri honek badu amets egiteko gaitasuna", baina horretarako baliabideak ipini behar dira. Hain justu, 2017rako beste 100 bat herritan galdeketa egiteko moduan izango direla iragarri du.
Alderdi politikoak ere, eztabaidan
Galdeketen antolatzaileen iritziak ez ezik, alderdi eta buruzagi politikoen erreakzioa ere izan da kontsulten inguruan. Hauteslekuak itxi eta gutxira, Twitterren bere balorazioa egin zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakari izandakoak. Ondoren, Arnaldo Otegi Sortuko presidenteak eman zion erantzuna.
Biharamunean, alderdi guztietako bozeramaileak mintzatu dira. EAJk "errespetua" agertu dio galdeketari; EH Bilduren esanetan, "oso garrantzitsua" da herritarrek euren iritzia emateko aukera izatea. Sozialistek nabarmen dutenez, berriz, mota honetako galdeketek "banaketa eta liskarra" baino ez dakarte. PPren aburuz, "akelarre nazionalistatzat" jo ditu kontsultak.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.