Gure Esku Dagok 'oso positibotzat' jo du izandako parte-hartzea
Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailearen iritzian, "oso positiboa" izan da eguna nola joan den eta izandako parte hartzea.
Kazetarien mikrofonoen aurrean adierazi duenez, bozkatu ahal zuten guztien ia % 30ek parte hartu dute jardunaldian zehar, eta zoriondu egin ditu: "Bihotzez zoriontzen ditugu parte hartu duten herritar guztiak, gaurkoa egun handia baita".
Gure Esku Dago ekimenarentzat "egun oso-oso garrantzitsua da gaurkoa", azpimarratu du, eta gauzarik behinena "guzti honek uzten duen arrastoa" dela erantsi du.
Eguneko zenbait datu
Gure Esku Dago dinamikak deituta, erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketak egin dira gaur Euskal Herriko 34 herritan: Goierriko 23 herrietan, Debagoienako zortzitan, Azpeitian, Ispasterren eta Aramaion. Guztira, 16 urtetik gorako 125.332 herritar deitu dituzte galdeketetan parte hartzera.
Hauteslekuak zabalik egon dira 09:00etatik 20:00etara. 113 mahai jarri dituzte eta programa informatikoa erabiliko dute herritar bakoitzak bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko. Botoa emateko eskubidea izango dute herri galdeketa antolatu duten herrietako biztanle eta 2016ko ekainaren 5ean 16 urte edo gehiago dituzten pertsona guztiek, beti ere, euren nortasuna, adina eta bizilekua egiaztatzen badituzte.
Behin arratsaldeko 20:00etan boza emateko epea bukatuta, guztizko parte-hartzea % 29,36koa izan dela eman dute jakitera antolatzaileek (uste baino beranduago izan bada ere). Horrenbestez, bozkatzeko aukera zuten 125.333 pertsonetatik 36.884 lagunek eman dute botoa
Galderei dagokionez, Goierri eta Ispasterren honako izan da galdera: Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?. Debagoienan, Aramaion eta Azpeitian, berriz, beste hau: Nahi duzu euskal estatu independente bateko herritarra izan?
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.