Gurutzetako Ospitalea
2023/01/01 - 21:18
Emakume bat atxilotu dute Barakaldon, 10 urteko bi seme-alabak hiltzen saiatzea leporatuta
Seme-alabak pozoitu ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da, antza denez, emakumea, baina konorterik gabe geratu aurretik senar ohiari deitu dio zer gertatzen ari zen kontatuz. Ertzaintzak jakinarazi du telefono dei hori gakoa izan dela guztiak salbatzeko.
2022/12/19 - 17:06
Zer diote adierazleek EAEko osasun politiken inguruan?
EAEn ezartzen diren osasun politiken hainbat datu aztertu ditu Radio Euskadik argazki orokor batean. Besteak beste, Espainiako Estatuko ospitale onenen zerrendan euskal erietxerik ez dela ageri nabarmendu dute.
2022/11/17 - 15:05
Epaileak atzera bota ditu Basurtuko bihotz kirurgia sailaren lekualdaketaz Jaurlaritzak jarritako helegiteak
Bere aldetik, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurreratu du epai bidean aurrera egingo dutela, eta gaur kaleratutako ebazpenari helegitea jarriko diotela EAEko Auzitegi Nagusian.
2022/11/17 - 13:42
Osakidetzak EAEko Auzitegi Nagusira joko du Basurtuko bihotz-kirurgia sailaren lekualdatzearen auzian
Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, ez daude ados epaileak gaur kaleratutako ebazpenarekin, eta auzibidean aurrera egitea erababi du. Hala, helegitea jarriko dute EAEko Auzitegi Nagusian. Haren hitzetan, Herritarrei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzea dago lekualdaketaren atzean.
2022/11/15 - 13:22
Identifikazio txartel bat izatea beharrezkoa izango da ospitaleetako amatasun unitateetan sartzeko
Gainera, Gotzone Sagarduik azaldu duenez, sarbideen trazabilitatea hobetuko da, eta kamera bidezko zaintza sistemak indartuko dira eraikinen kanpoaldean.
2022/11/14 - 14:28
Ospitaleetako presioak eta hildakoen kopuruak behera egin dute EAEn
10 pertsona zendu dira covid-19ak jota azken astean, aurrekoan baino bat gutxiago. Erietxeetan, 171 gaixo daude gela arruntetan, eta 10 larri daude ZIUn. Horrenbestez, ospitaleetako egoerak hobera egin du nabarmen (30 pertsona gutxiago ingresatuta), betiere, aurreko astearekin alderatuta.
2022/11/11 - 16:03
Osakidetzak argudiatu du hobetzeko "ebidentzia zientifikoa" dagoela bihotzeko kirurgia Gurutzetara eramateko
Osasun Sailak uste du prozedura konplexuetan, hala nola bihotzeko kirurgian, artatutako pazienteen bolumen handiagoarekin emaitzak hobetu egiten direla, eta hala jakinarazi dio epaitegiari egindako alegazioetan.
2022/11/09 - 11:52
Gotzone Sagardui: ''Osakidetza alegazioak prestatzen ari da erabaki hau zergatik hartu den azaltzeko''
Osasun sailburuak berretsi du, bihotz kirurgia Basurtutik Gurutzetako ospitalera eramateko erabakiaren helburua herritarrei zerbitzu hobeago bat eskaintzea dela.
2022/11/08 - 14:22
Eusko Jaurlaritzak osasun-sistema antolatzeko duen eskumena defendatuko du
Jaurlaritzak ez du ulertzen Gasteizko epaileak hartuta erabakia. Basurtuko kirurgia kardiakoko zerbitzua Gurutzetara eramateko egitasmoa geldiaraztea ulergaitza egiten zaio.
2022/11/08 - 14:15
Jaurlaritzak alegazioak aurkeztuko ditu Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuaren inguruko erabakiaren kontra
Gasteizko epaitegi batek zerbitzua Basurtuko Ospitaletik Gurutzetara eramateko prozesua behin-behinean geldiarazi zuen. Horren aurrean, Zupiriak azpimarratu du "Osakidetzak osasun sistema antolatzeko duen eskumena" defendatuko dutela.
2022/11/07 - 21:16
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua ez dute Gurutzetako Ospitalera lekualdatuko
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako Ospitalera eramateko erabakia geldiarazi egin du epaile batek. Premiazko eta kautelazko etetea agindu du, auziaren inguruko erabakia hartu bitartean. Medikuek eskatu zuten fusioa geldiaraztea, Osasun Saila ospitalea desegiten ari dela argudiatuta.
2022/11/07 - 17:15
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek
Ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukerarik ez dago. Basurtu Birizik plataforma pozik agertu da epailearen erabakiarekin, baina "zuhurrak dira, eta ez dute oraingoz ospatuko". Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak "harriduraz" hartu dute ebazpena.
2022/10/28 - 23:23
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
2022/10/27 - 15:27
Hileko oinazeen kontrako borroka ozenduz
Endometriosiak emakumeen % 12ri eragiten die, diabetesak beste, baina ez da ia ezagutzen. Hileko oso mingarriak eragiten ditu, eta atzerapen handiarekin diagnostikatzen da. Bi gaixorekin eta EndoEuskadi elkartearekin izan gara, eta Gurutzetako Endometriosi Unitatea bertatik bertara ezagutu dugu.
2022/10/20 - 13:20
Nolakoa da jaioberriak zaintzeko erietxeetako protokoloa?
Helburua da ama, aita edo izendatutako pertsona haurtxoarengandik ez bereiztea, eta salbuespenen batengatik hala egin beharko balitzateke, familia jaioberriarekin batera joatea.
2022/10/15 - 14:29
Ertzaintzak Durangoko labankadaren ustezko egilea atxilotu du
Abadiñon atxilotu dute. Durangoko diskoteka baten kanpoaldean izandako eztabaida batean zehar beste gizon bat larri zauritzea leporatzen diote.
2022/10/13 - 16:34
Gazte bat larri ospitaleratu dute Gurutzetan, Bilbon hainbat pertsonaren erasoa pairatuta
Asteazken goizaldean jazo da, 04:30ak aldera, Casilda Iturrizar parkean.
2022/10/13 - 11:41
''Emakumeen % 12k dute endometriosia, diabetesak edo migrainak besteko eragina, baina apenas ezagutzen da''
Gurutzetako Ospitaleko Endometriosi Unitatean izan gara, eta Santiago Diez bertako buruak gaixotasunaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkigu. Unitateak 15 urte daramatza eritasunak jotako emakumeak artatzen.
2022/10/10 - 20:43
Sindikatuek berriro utzi dute Osasuneko mahai sektoriala
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek Osakidetzaren jarrera "inposatzailea eta negoziatzeko jarrera eza" salatu dute. Osasun Sailak eta Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuen erabakia deitoratu dute.
2022/09/26 - 16:46
Martxan da gripearen eta covid-19aren txertaketa kanpaina EAEn
Txertoa jasotzen lehenak egoitzetako egoiliarrak izango dira, gaurtik hasita. Ondoren, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna urriaren 3tik aurrera. Gainerako biztanleek azaroaren 1etik aurrera egin ahal izango dute.