Gurutzetako Ospitalea
2022/10/15 - 14:29
Ertzaintzak Durangoko labankadaren ustezko egilea atxilotu du
Abadiñon atxilotu dute. Durangoko diskoteka baten kanpoaldean izandako eztabaida batean zehar beste gizon bat larri zauritzea leporatzen diote.
2022/10/13 - 16:34
Gazte bat larri ospitaleratu dute Gurutzetan, Bilbon hainbat pertsonaren erasoa pairatuta
Asteazken goizaldean jazo da, 04:30ak aldera, Casilda Iturrizar parkean.
2022/10/13 - 11:41
''Emakumeen % 12k dute endometriosia, diabetesak edo migrainak besteko eragina, baina apenas ezagutzen da''
Gurutzetako Ospitaleko Endometriosi Unitatean izan gara, eta Santiago Diez bertako buruak gaixotasunaren inguruko nondik norakoak azaldu dizkigu. Unitateak 15 urte daramatza eritasunak jotako emakumeak artatzen.
2022/10/10 - 20:43
Sindikatuek berriro utzi dute Osasuneko mahai sektoriala
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek Osakidetzaren jarrera "inposatzailea eta negoziatzeko jarrera eza" salatu dute. Osasun Sailak eta Osakidetzako zuzendaritzak sindikatuen erabakia deitoratu dute.
2022/09/26 - 16:46
Martxan da gripearen eta covid-19aren txertaketa kanpaina EAEn
Txertoa jasotzen lehenak egoitzetako egoiliarrak izango dira, gaurtik hasita. Ondoren, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna urriaren 3tik aurrera. Gainerako biztanleek azaroaren 1etik aurrera egin ahal izango dute.
2022/09/23 - 23:53
Nola eskatu hitzordua gripearen eta covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko?
Hitzordua eskuratzeko bide bi prestatu dira: Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz. Biak urriaren 3tik aurrera egin ahal izango dira. Txertoa hartu nahi duten gainerako herritarrek azaroaren 1etik aurrera hartu ahal izango dute.
2022/09/21 - 14:24
Urkullu lehendakariak pandemiaren harira "itxaropena" izateko deia egin du, biktimak ahaztu gabe
Korononabirusak utzitako biktimak omentzeko urteroko ekitaldian, lehendakariak nabarmendu du oraindik pandemian gaudela, mundu osoko osasun arduradunek krisiaren "tunel luzeko" amaiera gertuago dagoela esan badute ere.
2022/09/19 - 14:52
Zortzi lagun hil dira EAEn azken astean covid-19aren ondorioz
Aurreko astean baino hiru gehiago dira. Halaber, 105 lagun daude ospitaleratuta koronabirusarekin eta 7 lagun daude ZIU oheetan, aurreko astean baino bat gehiago. R0 indizeak ere maila onargarria gainditu du berriro.
2022/09/16 - 14:31
Euskadi irailaren amaieratik aurrera hasiko da covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosia jartzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak baieztatu du txertaketa baterakoa izango dela, iaz bezala: "Prozedura prestatzen ari gara, eta ondorengo egunetan esango dugu noiz eta nora joan beharko garen".
2022/09/12 - 15:16
Pandemiako adierazleak gutxienekoetan dituela abiatuko du EAEk udazkena
Ospitaleratzeen eta ZIUetan dauden gaixoen kopuruak nabarmen egin du behera azken bi hilabeteetan, eta pasaden astearekin alderatuta, egonkor daude. Bost pertsona zendu dira covid-19ak jota, iazko azarotik izandako kopuru txikiena.
2022/09/07 - 10:11
64 urteko emakume bat hil da Erandion auto batek harrapatu ostean
Emakumezkoa Gurutzetako Ospitalean zendu da gauerdian. Larri eraman zuten erietxera auto batek harrapatu ondoren. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
2022/09/05 - 18:22
Darias: "Zuhurtzia osoarekin, Espainia tximino-baztangaren transmisioko beherakada-fasean dago"
Espainiako Gobernuko Osasun ministroak, halaber, iragarri du irailean, aste honetatik aurrera, covid-19aren aurkako txerto berrietako 10 milioi dosi helduko direla, Omikronen kontra egokituta.
2022/08/11 - 17:38
Bi gazte atxilotu dituzte Getxon, beste bat buruan larri zauritzea egotzita
Biktima burutik odoletan eta konortea erdi galduta aurkitu zuten. Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten, larri.
2022/07/25 - 14:59
Pandemiaren datu guztiek egin dute hobera, heriotzenak izan ezik: 47 hildako, azken astean
Aurreko astean baino hamar lagun gehiago zendu dira EAEn covid-19agatik. 550 lagun daude ospitaleratuta koronabirusa tarteko, duela zazpi egun baino 111 gutxiago, eta 26, ZIUan, zortzi gutxiago. Intzidentzia ere jaitsi da, eta 469,99an kokatu. Hilaren 18tik, 4.072 positibo zenbatu dituzte.
2022/07/19 - 22:45
Osakidetzak irailaren 15ean lekualdatuko du Gurutzetara Basurtuko Bihotz Kirurgia Unitatea
Langileek jakinarazpena jaso dute, eta gogor kritikatu dute iragarpena orain izatea, hain zuzen, mediku asko oporretan daudela.
2022/07/15 - 17:53
Barakaldoko parke batean larri zaurituta agertu zen gizonaren homizidioaren harira atxilotutako bat, espetxera
20 urteko homizidioaren ustezko egilea Basauriko kartzelara eraman dute. 29 urteko bigarren atxilotuari delitua estaltzea egotzi diote, baina Ertzaintzak aske utzi du arratsaldean.
2022/07/11 - 13:36
Ospitalean hil da Barakaldoko parke batean zauri larriekin topatutako gizona
49 urteko gizasemea Serralta parkean (Lutxana auzoa) aurkitu zuten ostegunean lesio larriekin. Ertzaintza heriotza ikertzen ari da.
2022/07/03 - 16:16
Egun dauden covid kasuen % 90 kutsakorragoak diren azpialdaera berrienak dira
Txertoak ez dira aldaera horretarako hain eraginkorrak. Immunodeprimituak eta adinekoak bereziki zaintzea, eta leku itxietan eta pilaketa uneetan musukoa erabiltzea aholkatzen dute.
2022/07/02 - 11:49
Osakidetzaren 2018-2019ko LEParen lehen fasearen amaierari ekingo diote asteburu honetan Barakaldoko BECen
Administrarientzat, fisioterapeutentzat, gizarte langileentzat eta laborategiko teknikarientzat izango dira gaurko probak. Igandean, berriz, erizainen eta radiodignostiko teknikarien txanda izango da.
2022/06/24 - 14:50
Bere buruaz beste egiten ahalegindu diren pertsonak "hobeto artatzeko prozedura" ezarri du Osakidetzak
Halaber, Osasun Eskola zerbitzuaren bidez, suizidioa prebenitzeko online ikastaroak eskainiko dituzte. Hiru orduko saioak izango dira, eta informazio teorikoa partekatzeaz gain, kasu praktikoak aztertuko dira bere buruaz beste egiteko arriskuan daudenen inguruko pertsonekin.