Nola eskatu hitzordua gripearen eta covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko?
Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina astelehenean, irailaren 26an, hasiko da EAEn adinekoen egoitzetan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakinarazi duenez.
Egoitzetako pertsonen ostean, txertoa jasotzen lehenak arrisku handiena duten pertsonak izango dira; 65 urtetik gorakoak, patologiaren bat duten pertsonak, haurdun dauden emakumeak eta osasun langileak, gizarte zerbitzuetako langileak edo pertsona kalteberen zaintzaileak.
Hitzordua eskuratzeko bide bi prestatu dira: Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun zentrora deituz. Biak urriaren 3tik aurrera egin ahal izango dira. Txertoa hartu nahi duten gainerako herritarrek azaroaren 1etik aurrera hartu ahal izango dute. Aldi berean, kolektibo sanitario eta soziosanitarioaren txertaketa antolatuta dago.
Txertaketa Osakidetzako osasun zentroetan egingo da, ohi bezala. Hasiera batean, arrisku-kolektiboetako pertsonei emango zaie lehentasuna. Horregatik:
Arrisku-kolektiboko kide bazara: eskatu hitzordua Osakidetzaren webgunearen bidez edo zure osasun zentrora deituz. Datorren astelehenetik, 26tik, aurrera egin ahal izango duzu.
Arrisku-kolektibokoa EZ bazara: itxaron azaroaren 1era arte. Hitzordua eskatu ahal izango duzu web orriaren bidez edo zure osasun zentrora deituta. Urriaren 17tik aurrera hartzeko aukera egongo da.
Halaber, Osakidetzak aukera ematen die enpresei, prebentzio zerbitzuen bitartez, gripearen txertoak erosi, eta langileei txertoak beraiek jartzeko.
Txertoen kopurua eta ezaugarriak
Gripeari dagokionez, Euskadik 651.500 dosi ditu guztira, eta 781.800era arte hazteko aukera dauka.
Alde batetik, txerto tetrabalenteak (Fluarix Tetra ®) B gripearen mota baten eta gripearen 3 aldaera arruntenen aurkako babesa eskaintzen du. Horrela, gripe kasuak gutxitzen lagunduko luke, baita gripearekin lotutako ospitaleratze eta heriotza tasak ere.
Bestalde, zatitutako birusen (Efluelda ®) karga antigeniko handiko gripearen aurkako txerto tetrabalentea erosi du Osasun Sailak 65 urte edo gehiagoko egoitzetako pertsonentzat.
Osasun arloko arduradunen arabera, covid-19aren aurkako txertoak ere bilakaera izan du, eta omikron aldaeraren aurkako babesa eskaintzen du. Oraingoz, iturri berdinen arabera, Euskadik 129.600 dosi ditu covid-19aren aurkako indartzeari dagokionez, eta datozen asteetan, kopurua handitzen joango dira, entrega berriekin. Eskuragarri dagoen informazioaren arabera, Euskadirako hitzemanda daude, hasiera batean, 370.000 txerto inguru.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.