Gurutzetako Ospitalea
2022/06/10 - 22:27
Basurtuko langileen mobilizazioa, bihotzeko kirurgia Gurutzetara eramatearen aurka
Basurto Bizirik langileen plataformak eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Enpresa Batzordeak manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilboko ospitalean, bihotzeko kirurgia Gurutzetara eramango dutela salatzeko.
2022/06/09 - 12:19
Osakidetzan egingo duten aldaketa epe luzerako, "hamarkada bat baino gehiagokoa", dela zehaztu du Sagarduik
Osasun sailburuak azpimarratu duenez, uda honetan ez dute "osasun etxerik itxiko", eta herritarrek "kalitatezko osasun arreta" jasotzen jarraituko dute.
2022/06/03 - 22:28
Bihotzeko kirurgia zerbitzua Gurutzetako Ospitalera ez eramatea eskatu dute Basurtuko Ospitaleko langileek
Basurtuko ospitaleko ehunka langile kalera atera dira beste behin bihotzeko kirurgia zerbitzua bertan mantentzea eskatzeko, Gurutzetako ospitalera eraman gabe. Langile hauen ustez, Osakidetzak erabaki honekin aurrera jarraituz gero, zerbitzuaren kalitateak nabarmen egingo du behera.
2022/05/27 - 14:40
Larrialdietako eta Emergentzietako espezialitatea sortzea eskatu dute osasun langileek
Gaur, Larrialdietako eta Emergentzietako Medikuntzaren Nazioarteko Egunean, espezialitate horietako profesionalak hainbat ospitaleren atarietan bildu dira euren espezialitate propioa eskatzeko.
2022/05/10 - 18:11
Osakidetzak 318 milioi euro bideratuko ditu 27.000 langileren plusak ordaintzeko
Gobernu Kontseiluak akordioari oniritzia eman dio, eta dirua urtea bukatu baino lehen ordainduko dela zehaztu du.
2022/04/27 - 15:14
"Zuhurtzia" eskatu du Osasun Sailak: "Bakoitzak ikusi beharko du hartu beharreko neurriak zeintzuk diren"
Gotzone Sagardui sailburuak gogorarazi duenez, Lurraldearteko Kontseiluko Osasun Publikorako Batzordearen gaurko bileran ez dago aurreikusita adinekoei eman beharreko laugarren dosiaren gaia, baina ez du baztertu "Ministerioak mahai gainean jartzea".
2022/04/12 - 16:09
Gurutzetako Ospitaleko psikiatria unitatean bertan behera geratu dira ospitaleratze berriak covid-19agatik
Agerraldi bat identifikatu dute Barakaldoko ospitalean. Lau gaixo kutsatu dira, eta ospitaleratze berrientzat itxita egongo da arloan, gutxienez ostiralera arte.
2022/04/12 - 13:26
Quintas: "Ez dago ezer olatu berri baten aurrean gaudela pentsatzera garamatzanik"
Osasuneko sailburuordeak adierazi du intzidentzia altua dela omikron "begiradarekin ere" kutsatzen delako, baina erietxeetan eragina handiagorik ez den bitartean, ez dago, bere ustez, alarmarako arrazoirik.
2022/03/31 - 10:54
Bikote bat atxilotu dute hiru hilabeteko semeari tratu txarrak ematea leporatuta
Haurtxoak humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela erietxeratu zuten igandean. Gurasoek 22 eta 18 urte dituzte.
2022/03/28 - 17:54
Zer egin behar dut sintomak baldin baditut?
Indarrean sartu da covid-19aren aurrean zaintza eta kontrol estrategia berria. Berritasun nagusiak dira zaintza eta jarraipena are gehiago zentratuko dela kolektibo ahuleko pertsonengan eta horiekin harreman zuzena duten pertsonengan.
2022/03/25 - 13:58
Basurto Bizirik plataforma kalera irten da bihotzeko kirurgia Gurutzetara eramateko erabakiaren aurka
Basurtu Bizkirik plataformako langilea eta Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko enpresa batzordeko kideak kalera irten dira, bihotzeko kirurgia Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eramateko erabakiaren aurka protesta egiteko.
2022/03/22 - 20:14
Asintomatikoek eta koronabirus kasu arinek ez dute berrogeialdirik egin beharko
Astelehenetik, arrisku handiko pertsonek eta kasu larriek baino ez dute egin beharko koarentena.
2022/03/19 - 01:06
Basurtuko osasun-langileek ez dute "hirugarren mailako" ospitale bilakatu nahi
Kardiologia zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute bihotzeko kirurgia Gurutzetako Ospitalera lekualdatzearen aurka.
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/16 - 14:12
Osasun arloko sindikatuek tinko eusten diete greba egunei
Sindikatuetako ordezkariak EAEko ospitaleen aurrean protesta egin dute, Osakidetzan deituta dauden bi greba egunen atarian. Ez dute deialdia bertan behera uzteko arrazoirik ikusten.
2022/02/14 - 21:52
Gotzone Sagarduik defendatu du Basurtuko Kardiologia Kirurgikoa Gurutzetako ospitalera eramateko asmoa
Basurtuko 30 bat zerbitzu buru Kardiologia Kirurgikoa Gurutzetako ospitalera eramatearen aurka agertu dira. Jada 24.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte erabaki horren kontra. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak defendatu egin du asmoa eta argudiatu du Osakidetza sare bateratua dela.
2022/02/08 - 14:12
Nafarroako Gobernuak altxatu egingo ditu covid-19aren aurka indarrean dituen neurri murriztaileak
Bihar argituko du Foru Gobernuak neurri gehienak ala guztiak ezabatuko dituen .Une honetan 192 covid gaixo daude ospitaleratuta Nafarroan, Seigarren olatuak goia jo zuenenean baino 100 gutxiago.
2022/01/28 - 19:48
Sagarduik defendatu egin du covid pasaportea luzatzea, transmisioa "muturrekoa" delako
Osasun sailburuak gogorarazi du txertaketa "sustatzeko" neurria dela ziurtagiria.
2022/01/27 - 15:24
Covid iraunkorra duten gaixoen kopurua behera egiten ari da txertoei eta aldaera ahulagoei esker
Covid iraunkorra, gaixotasuna eduki eta hurrengo 5 hilabeteetan sintomak edukitzea izango litzateke. Ondorioak, neke kronikoa eta 10-etik 9-ik kontzentrazio arazoak izaten dituzte. Lehenengo olatuan % 11ak izan zuen covid kronikoa; seigarren olatu honetan % 4k.
2022/01/27 - 11:59
Covid iraunkorrari buruzko azken datuak, gaur EITB Mediako albistegietan
Pandemiaren misterio handienetako bat, covid iraunkorra, argi pixka bat ematen hasi da, Biocrucesek egiten dituen ikerketei esker. EiTB Mediako albistegi zerbitzuek gaixotasuna duten pertsonekin eta ikertzaileekin hitz egin dute.