Bikote bat atxilotu dute hiru hilabeteko semeari tratu txarrak ematea leporatuta
Ertzaintzak bikote bat atxilotu du hiru hilabeteko semea tratu txar zantzuak zituela Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo) erietxeratu eta gero, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Haurtxoa igandean ospitaleratu zuten humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela, eta han dute oraindik, Bizkaiko Foru Aldundiaren babespean, El Correo egunkariak zabaldutakoaren arabera.
Dirudienez, umetxoa artatu zuen medikuak susmo txarra hartu zien lesioei, eta tratu txarren biktima izan zitekeela eta, epaitegia eta gizarte zerbitzuak ohartarazi zituen. Zaurgarritasun egoeran egon daitezkeen adingabeak babesteko protokoloa aktibatu zuten.
Gurasoak (22 eta 18 urte dituzte) handik gutxira atxilotu zituzten, semeari ustez tratu txarrak ematea egotzita, eta epailearen aurrera eraman dituzte jada.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda