Haiti
31/10/2025 - 17:16
'Melissa' urakanak 50 hildako baino gehiago utzi ditu jada Karibeko hainbat herrialdetan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute zikloiak gehien kaltetutako eremuetan, hala nola Haitin, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Kuban. Lehorretik iristea bereziki zaila izaten ari da gehien kaltetutako landa eta kostalde eremuetan.
2024/10/30 - 13:41
Springfieldeko haitiarrak kanpainaren erdigunean egon dira, Trumpek botatako gezur baten ondorioz
Immigrazioa gai nagusienetako bat izan da berriro hauteskunde hauetan. Bi hautagaiek azken urteotako migrazio politika zorrotzenak agindu dituzte. Migrazio tentsioa ez da soilik mugako estatuetan igartzen; erdi mendebaldeko hiri txikietara ere iritsi da, Springfieldera, kasurako.
2024/03/12 - 12:34
Ariel Henryk dimisioa eman du Haitiko lehen ministro gisa
Lehen ministroak dimisioa eman du Karibeko herrialdea indarkeria boladan dagoen unean: hilketak, erasoak, arpilatzeak eta eraikinak suntsituta.
2024/03/12 - 11:53
Haitiko lehen ministroak dimisioa eman du, Karibeko herrialdea indarkeria oldean dagoela
Henryren Gobernuak bere horretan jarraituko du "egungo gaiei" amaiera emateko, Trantsizio Kontseilu Presidentzial berria ezarri eta lehen ministro berria izendatu arte.
2024/03/04 - 13:03
Larrialdi egoera eta etxeratze agindua ezarri dute Haitin, hiriburuan izaten ari den indarkeria oldeagatik
Espetxeetan erasoak izaten ari dira, eta milaka presok ihes egin dute. Haitiko Gobernuak larrialdi egoera eta etxeratze agindua ezarri ditu 18:00etatik 05:00etara asteazkenera arte Port-au-Prince hiriburuan.
2024/03/04 - 12:57
Haitiko Gobernuak larrialdi egoera eta etxeratze-agindua ezarri ditu, indarkeria oldea dela eta
Joan den ostegunetik, aurrekaririk gabeko enfrentamenduak ari dira izaten Haitiko Poliziaren eta armatutako gaizkile-taldeen artean. Hainbat pertsona hil dira.
2021/12/15 - 10:06
Zisterna-kamioi baten eztandak 61 hildako eta 100 zauritu inguru eragin ditu Haitin
Sugarrek kamioia arpilatzen saiatu diren pertsona ugari harrapatu dituzte. Isitripua izan duen kamioia kale batean iraulita geratu da, eta kalte handiak eragin ditu gutxienez 20 etxebizitzatan.
2021/10/27 - 11:42
Sistemak
Munduko estatu askotako herritarrek nahiago dute diktadura, aginte falta eta ziurgabetasuna baino.
2021/10/18 - 09:47
16 estatubatuar eta kanadar bat bahitu dituzte Haitin, tartean bost adin txikiko
Ohioko misiolari talde bateko kideak eta beren senideak dira bahitutakoak. Hedabide estatubatuarrek 400 Mawozo taldeari egotzi diote bahiketa.
2021/10/09 - 19:28
Milaka haitiarrek AEBra iritsi nahian jarraitzen dute, bizimodu hobe baten bila
Migrazioaren dramak irudi izugarriak uzten dizkigu egunero; esate baterako, duela gutxi Texasko zubiaren azpian. Hara iristeko bidea oso luzea, oso gogorra eta oso arriskutsua da, baina bizirik atera atera diren haitiar askorentzat migratzea ez da aukera bat, irtenbide bakarra baizik.
2021/09/23 - 14:17
Estatu Batuetara sartu nahi duten milaka haitiarren etorriak ez du etenik
Kalkuluen arabera, 13.000 migratzaile inguru iritsi dira azken egunotan, gehienak Haititik, Mexiko eta AEBren arteko mugara. Del Rio (Texas) eta Akuña Hiria lotzen dituen nazioarteko zubiaren azpian pilatzen ari dira.
2021/09/17 - 10:38
8.000 haitiar inguruk Texasen kanpatu dute, muga gurutzatu ostean
Hauetako askok Brasilera eta Txilera emigratu zuten Haititik 2010eko lurrikararen ostean, baina pandemiak sortutako krisiak Estatu Batuetara bultzatu ditu orain.
2021/08/22 - 22:30
Dagoeneko 2.207 pertsona hil dira Haitin, joan den asteko lurrikaragatik
Gainera, 344 desagertu eta 12.268 zauritu daude, azken balantzearen arabera. Kalte materialei dagokienez, 52.923 etxe erabat suntsituta daude.
2021/08/21 - 18:35
Hauek dira Haitiren garapen prozesua baldintzatu duten arrazoiak
Mikel Aramendi kazetariak azaldu digunez, diruz ondo ordaindutako independentzia eskuratu zuten. Mailegu bat eskatu behar izan zuten, eta orain 70 bat urte amaitu zuten ordaintzen.
2021/08/20 - 23:14
Hainbat euskaldun ari dira Haitin lanean, lurrikararen ondorioz eraikinek jasandako kalteak neurtzen
2.100 lagunetik gora hil dira, eta 12.000 bat dira zauritutakoak lurrikararen ondorioz. Eraikinek jasan dituzten kalteak neurtzen, hiru euskaldun ari dira We Architechs enpresarako lanean.
2021/08/20 - 02:15
Gutxienez 2.189 lagun hil dira eta 12.268 zauritu Haitin, aurreko asteburuko lurrikaragatik
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren esanetan, lurrikarak 1,2 milioi pertsonari eragin die, tartean 540.000 umeri.
2021/08/20 - 00:40
Grace ekaitzak zailago egiten du laguntza humanitarioa hondamendi eremura iristea Haitin
Larunbateko lurrikarak orain dela bederatzi urteko egoera ekarri du gogora, eta, orduan bezala, nazioarteko elkartasunaren zain daude Karibe aldean. Gutxienez 2.000 hildako eta 12.000 zauritu utzi ditu lurrikarak.
2021/08/19 - 15:58
Janaria eta ura lortzeko zailtasunak dituzte haitiarrek
Dagoeneko 2.000 hildako eta 12.000 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Haitin. Ospitaleak gainezka daude eta lagun asko etsi-etsian dabiltza ura eta elikagaiak lortzen.
2021/08/19 - 12:33
Haitiko presidentea hil zutela onartu dute Kolonbiako mertzenarioek
Poliziaren azken datuen arabera, 44 pertsona daude atxilotuta, horien artean 12 polizia, 18 kolonbiar (gehienak militarrak) eta sei haitiar (horietako hiru estatubatuarrak).
2021/08/18 - 22:47
Haitiko lurrikarak 1.941 pertsona hil ditu dagoeneko
Aurreko asteburuan Haiti astindu zuen lurrikarak 1.941 hildako eta 9.900 zauritu eragin zituen, uharteko agintariek jakinarazi dutenez. Azken orduetan, hondakinen azpian harrapatuta zeuden 16 pertsona bizirik erreskatatu dituzte.