INDARKERIA OLDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Haitiko Gobernuak larrialdi egoera eta etxeratze-agindua ezarri ditu, indarkeria oldea dela eta

Joan den ostegunetik, aurrekaririk gabeko enfrentamenduak ari dira izaten Haitiko Poliziaren eta armatutako gaizkile-taldeen artean. Hainbat pertsona hil dira.
Iragarkia
20240304120035_haiti_
18:00 - 20:00
Larrialdi egoera eta etxeratze agindua ezarri dute Haitin, hiriburuan izaten ari den indarkeria oldeagatik

Haitiko Gobernuak larrialdi egoera eta etxeratze-agindua ezarri ditu datozen 72 orduotarako Port-au-Prince hiriburuan eta mendebaldeko hainbat eskualdetan izaten ari den indarkeria oldea dela eta. Gaizkile-taldeek Gobernuaren kontra kalean egindako indarkeria ekintzei, azken egunotan bi espetxetan izandako erasoak gehitu zaizkie, eta horrek egoera are gehiago nahastu du. Ariel Henry lehen ministroaren dimisioa eta hauteskundeak berehala deitzea exijitzen dute taldeok. 

Agiri bat kaleratu du Haitiko Gobernuak, "segurtasuna eta kontrola berreskuratzeko" hartu dituzten erabakien berri emanez. Bertan zehazten denez, astelehenean, asteartean eta ostegunean 18:00etatik 05:00etara egongo da ezarrita etxeratzeko agindua.  Neurri hori ez zaie aplikatuko zerbitzua ematen ari diren poliziei, suhiltzaileei, anbulantzietako gidariei, osasun-langileei eta kazetariei.

Ariel Henry Haitiko lehen ministroaren ordezko lanak egiten ari den Patrick Michel Boivertek izenpetu du larrialdi egoera deitzeko agindua. Haren hitzetan,  emandako agindua betetzen ez duten herritarrak berehala atxilotzeko mandatua helarazi zaie polizia indarrei.

Bereziki, Port-au-Prince inguruan areagotu dira indarkeria ekintzak azken egunotan. Bahiketak, hilketak edota lapurretak egotzi dizkiete gaizkile-taldeei Haitiko agintariek.

Testuan, Capitale eta Croix des Bouquets espetxeetan izandako erasoak nabarmendu dituzte, funtzionarioak eta poliziak hil zituztela esanez. 3.000 presok baino gehiagok ihes egin zutela eta "herrialde osoaren segurtasuna arriskuan" dagoela gehitu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X