Hamas
2024/05/13 - 16:12
Israelek Jabalia erasotzen jarraitzen du eta Rafako gune gehiago ebakuatzeko agindu du
Israelgo armada etxebizitzak erasotzen ari da, bai Yabaliako errefuxiatu-eremuan, bai Gaza hirian.
2024/05/11 - 22:08
Israelek Rafahko beste hamar eremu ebakuatzeko agindua eman du
"Eremu horietan geratzen direnek arriskuan jartzen dituzte euren familiak eta euren burua", ohartarazi dute militarrek. NBEko agentziek jakinarazi dute bihar, igandea, elikagairik gabe geratuko direla.
2024/05/10 - 22:02
Israelek NBEn duen enbaxadoreak Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du
Israelgo enbaxadore Gilad Erdanek Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du esanez Palestinari estatu izaera ematea "Hamasen etorkizuneko estatu terroristari pribilegio guztiak ematea" litzatekeela.
2024/05/08 - 17:25
Bahituak bizirik askatzeko azken aukera izan daitekeela ohartarazi dio Hamasek Israeli
Rafaheko operazioa aurrera doan bitartean, balizko su-eten bat lortzeko lehen kontaktuak hasi dira Egiptoko Kairo hirian. Israelen ordezkaritza bat bertan da eta bitartekariekin ari dira hitz egiten.
2024/05/07 - 22:28
Hamasek esan du ez dela "su-eten akordiorik" egongo "Israelek Rafahen erasoarekin jarraitzen badu"
Gazako Zerrendan su-eten integrala lortzeko elkarrizketa sorta berria abiatu da Kairon, Egipto, Qatar, AEB, Hamas eta Israelgo ordezkaritzen parte-hartzearekin.
2024/05/07 - 15:46
Israel: "Rafahren aurkako erasoak ez dira amaituko Hamas suntsitu arte edo bahituak askatu arte"
Netanyahuk esan duenez, bart Hamasek Gazan su-eten proposamen bat onartzearekin tropak "Rafahn sartzea eragoztea bilatzen ari zen", baina hori ez dela "gertatu" gaineratu du. NBEk salatu du Israelek Rafahko eta Kerem Shalomgo pasaguneak itxi dituela, laguntza humanitarioa ezerezean utzita.
2024/05/07 - 10:06
Albiste izango dira: Legebiltzarra osatzeko data, Israelen bonbardaketa Rafahn eta QUANTUMatter
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 23:56
Egiptok eta Qatarrek proposatutako su-etena onartu du Hamasek, baina ez Israelek
Israelgo hainbat iturrik aurreratu dutenez, ez dute proposamena ontzat ematen, gai "onartezinak" jasotzen dituelako. Bahituen senideek akordioa onartzeko eskatu diote Netanyahuri, eta Abbasek zein Erdoganek "Israeli presioa egiteko" eskatu diote nazioarteko komunitateari.
2024/05/05 - 20:27
Kairo utzita, Qatarren kontsultatuko du Hamaseko negoziazio ordezkaritzak jasotako azken proposamena
Israelgo Defentsa ministroaren esanetan, Hamasek bahituak askatzeko akordiorik ez duela nahi dirudi, eta, hortaz, "etorkizun hurbilean" has liteke Rafahren kontrako erasoaldia.
2024/05/05 - 16:19
Netanyahu: "Israelek ezin du onartu" baldintza gisa Gazan gerra amaitzea
Kairon esan ditu hitzok, Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioa lortzeko negoziazioen bultzada betean. Netanyahuk horrela erantzun die Hamasek balizko akordio baterako ezinbesteko baldintza gisa liskarrak behin betiko amaitzea jarri duela dioten informazioei erantzunez.
2024/05/05 - 11:05
Israelen eta Hamasen arteko su-eten baterako itxaropena zabaldu da nazioartean
Palestinako iturri anonimo baten esanetan, aurrerapausoak egon dira Hamasen eta Israelen arteko negoziazioetan, eta Egiptoko ordezkaritzak desadostasun puntuak nolabait "arintzea" lortu duela erantsi du.
2024/05/04 - 00:46
Turkiak merkataritza harreman guztiak eten ditu Israelekin, eta Kolonbiak harreman diplomatikoak
Hamasek eskerrak eman dizkio Turkiari hartutako erabakiagatik, eta ekimen horrekin bat egiteko eskatu die herrialde arabiar eta islamiarrei, Israelgo Estatua "isolatzeko". Kolonbiak ofizial egin du Israelekiko harreman diplomatikoen haustura, Gobernu eta "presidente genozida" izateagatik.
2024/05/04 - 00:14
Akordio proposamenari Hamasek emango dion erantzunaren zain, tentsioa eta presioa gora doa Israelen ingruan
Asteburuan jarraitzekoak dira negoziazioak Kairon. Netanyahurengako nazioarteko presio politiko, sozial eta ekonomikoari, Gobernuaren barruko desadostasunak gehitzen zaizkio orain, akordio baten kontrakoen mehatxuekin.
2024/05/03 - 11:24
Guterresek Hamasi eta Israeli akordioa lortzeko eskatu die Gazako herritarren onerako
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak gogorarazi du behin eta berriz eskatu duela su-etena, bahitu guztiak askatzea eta laguntza humanitarioa "modu masiboan" areagotzea, eta deitoratu du oraindik ez dela halakorik gertatu.
2024/05/02 - 13:55
Hamasek negoziazioak etengo ditu Israelek Rafah erasotzen badu
Su-eten baterako negoziazioak hoztu egin dira, Netanyahuk Gazako gerraren amaiera dakarren akordiorik onartuko ez duela ziurtatu ostean.
2024/05/02 - 10:10
Albiste izango dira: Eskola Jazarpenaren aurkako Mundu Eguna, EHUren Ikerketa Plana eta balizko su-etena Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/01 - 15:37
"Giro positiboa" Israelen eta Hamasen arteko balizko su-eten bat lortzeko harremanetan
Gaur goizean, Blinken Netanyahurekin bildu da Israelen eta Hamasen arteko su-etena bultzatzeko. Bi politikariek bilera pribatua egin dute Jerusalemgo lehen ministroaren bulegoan.
2024/04/27 - 23:24
Urriaren 7an bahitutako bi gizaseme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek
64 eta 46 urteko bi gizon dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta; beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehenbailehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.
2024/04/27 - 11:24
Hamasek jaso du Israelen azken su-eten proposamena, eta aztertu egingo duela hitzeman du
Egiptoko iturrietatik baieztatu dutenez, Israelgo eta Egiptoko ordezkaritzek "urrats nabarmenak" egin dituzte "Gazako Zerrendan su-etena lortzeko negoziazioetan".
2024/04/22 - 12:53
Israelgo Inteligentzia buruak dimisioa eman du urriaren 7an Hamasen erasoetan izandako "erantzukizunagatik"
Aharon Haliva Israelgo lehen goi-kargudun politiko edo militarra da dimisioa aurkezten, egun hartan Hamasek eta Jihad Islamiarrak egindako erasoen inguruko segurtasun-akatsengatik.