Hamas
2023/11/25 - 18:30
Sanchezen eta Belgikako lehen ministroaren "jarrera argia eta ausarta" eskertu du Hamasek
Espainiako eta Belgikako gobernuburuek gogor kritikatu dute Israelen bonbardaketek Gazako Zerrendan eragin duten biktima zibilen kopuru handia. Israelgo Gobernuak gaitzetsi egin ditu adierazpen horiek, eta krisi diplomatikoa ireki da.
2023/11/25 - 10:58
Espainiak ateak ireki dizkio Palestinaren aitortzari, eta Israelek "terrorismoa babestea" leporatu dio
Espainiako Gobernuko presidenteak Israelera, Palestinara eta Egiptora eraman duen bidaia amaitu du. Israelgo Atzerri ministroak agindua eman du Espainiako enbaxadoreari eta Belgikako ordezkariari "errieta" egiteko.
2023/11/24 - 19:42
Hamasek 24 bahitu askatu ditu, horietatik 13 israeldarrak
Hamas talde islamistak gaur askatu dituen 13 bahituak Israelek Egipton dituen segurtasun zerbitzuen esku daude jada, Gurutze Gorriak Gazako Zerrendatik Rafahko pasagunetik ateratzen lagundu ostean. Horiez gain, 10 thailandiar eta filipinar bat askatu ditu.
2023/11/24 - 18:03
Hamasek 24 bahituko lehen taldea askatu du, eta Israelek 39 preso
Rafahko mugako pasagunetik atera dira, 10 gatibu thailandiarrekin eta filipinar batekin batera, akordioaren parte gisa. Bestalde, Israelek 39 preso palestinar askatu ditu trukean.
2023/11/23 - 20:02
Israelgo bahituak askatzeko zain daude senideak, Gazan bonbardaketek jarraitzen duten bitartean
Israelen eta Hamasen arteko lehenengo su-etena ostiralean hastea aurreikusten dute. Israelek 150 preso palestinar askatuko ditu, eta Hamasek, bahituta dituen 50 israeldar.
2023/11/23 - 14:25
Bi Estaturen konponbidea defendatu du Sanchezek Netanyahuren, Herzogen eta Abbasen aurrean
Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak elkartasuna adierazi die Israelgo bahituen senideei. Jerusalemen, Palestinan eta Egipton egiten ari den biraren lehen eguna Tel Aviveko Ben Gurion aireportuan egin duen bilera honekin itxi du Sanchezek.
2023/11/23 - 10:01
Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du, su-etenaren hasieraren inguruko ziurgabetasunaren erdian
Gaur goizerako zegoen iragarrita bi aldeen arteko su-etena, baina Tzachi Hanegbi Israelgo Segurtasun Nazionalerako aholkulariak egun bat atzeratuko dela ziurtatu du. Bestalde, bitartekari lanak egin ditu Qatarrek adierazi du su-etena "datozen orduetan" sartuko dela indarrean.
2023/11/23 - 09:13
Albiste izango dira: Eduki pornografikodun txatak, Garoñako zentral nuklearraren eraistea eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/23 - 08:35
Israelek esan du bihar arte ez dituztela Hamasen bahitutakoak askatuko
Gaur goizerako zegoen iragarrita bi aldeen arteko su-etena, baina Tzachi Hanegbi Israelgo Segurtasun Nazionalerako aholkulariak egun bat atzeratuko dela ziurtatu du. Bestalde, bitartekari lanak egin ditu Qatarrek adierazi du menia "datozen orduetan" sartuko dela indarrean.
2023/11/22 - 10:08
Israelek eta Hamasek ''etenaldi humanitarioa'' adostu dute
Akordioak Israelgo Armadaren ekintza militarrak etetea jasotzen du, eta lau egun iraungo du. Gainera, milizia palestinarrak 50 bahitu askatuko ditu, eta Israelek 150 preso aske jarriko ditu, trukean.
2023/11/22 - 09:37
Hamasek eta Israelek bahitu talde bat preso palestinarren truke askatzea eta su-etena ezartzea adostu dute
Hain zuzen, Hamasek bahituta dituen 50 lagun askatuko dituzte, Israelen dauden 150 preso palestinarren truke. Gainera, Gurutze Gorriak bahituak bisitatuko ditu. Hamasek zehaztu du ezingo dutela ekintza militarrik burutu, eta laguntza humanitarioa jasoko dutela, baita sendagaiak eta erregaiak ere.
2023/11/22 - 09:10
Albiste izango dira: Israelen eta Hamasen su-etena, lehen ministro bilera eta Durangoko Azokako egitaraua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/21 - 10:48
Israelek eta Hamasek akordioa ixtear dute aldi baterako su-eten bat egiteko eta bahituak askatzeko
Bost eguneko su-etena negoziatu omen dute, eta gerra piztu zenetik hilabete eta erdi igaro denean iritsiko litzateke. Guztira, 14.500 pertsona hil dira, gehienak adingabeak eta emakumeak.
2023/11/20 - 22:21
Israelek Indonesiako Ospitalea du orain jomugan, Zerrendaren iparraldean
Hamasek ospitaleetan azpiegitura militarra ezkutatzen duela argudiatzen du Israelek. Artilleriako erasoen ondoren, tankeekin ari dira hurbiltzen Indonesiako Ospitalera, inguratu asmoz.
2023/11/19 - 11:08
Hamasek bahitutako israeldarren senideek bost eguneko ibilaldia egin dute Tel Avivetik Jerusalemera
Benjamin Netanyahu lehen ministroaren egoitzaren aurrean amaitu dute ibilaldia, eta bertan, milaka manifestarirekin batera, protesta egin dute senideen berririk ez dutelako.
2023/11/17 - 22:25
Senideek eta ordezkari instituzional eta politikoek Iban Illarramendiri azken agurra eman diote Zarautzen
Dozenaka pertsona izan dira Andre Maria Erreginaren parrokian, Illarramendiren eta haren emazte Loren Gargovich txiletarraren aldeko hileta-elizkizunean. Azken hori ere eraila izan zen, eta haren errautsak bere senarraren errautsekin batera zeuden gaur elizan.
2023/11/17 - 17:45
Israelek gutxienez 80 palestinar hil ditu, tartean zenbait haur, Nuseirateko errefuxiatu-eremuan
Israelen aire erasoek gutxienez 150 hildako utzi dituzte Zerrenda osoan gaurko egunez. Testuinguru horretan, Josep Borrell Europar Batasuneko Kanpo Politikarako goi-ordezkariak Palestinar Aginte Nazionala Gazara itzultzearen alde egin du.
2023/11/16 - 23:26
Israelek dio Gaza hiriaren mendebaldea kontrolatzen duela, eta erasoaldiaren "fase berri" bat iragarri du
Bestalde, Gazako Zerrendako telekomunikazio konpainia nagusiek ostegun honetan iragarri dute guztiz eten egin direla zerbitzuak, Palestinako enklabeak duen erregai-gabezia larriaren ondorioz hornidura elektrikorik ez dagoelako.
2023/11/15 - 11:10
Israelgo Armada Al Shifa ospitalean sartu da, Hamasen aurkako ''operazio zehaztzat'' aurkeztutako ekinaldian
Israelgo Armada Al Shifa ospitalean sartu da bart, Gazako Zerrendako handienean. Hamasen aurkako "operazio zehatz eta selektibo" gisa deskribatu du Israelek erasoa. Ospitaleko instalazioak helburu militarretarako erabiltzea egozten dio Israelek Hamasi.
2023/11/14 - 21:54
Israelek ziurtatu du dagoeneko Gazako Zerrendaren kontrola galdu duela Hamasek
Gazako sarraskiaren erdian, Israelgo Armadako zenbait soldadu bertako Parlamentuan eta beste hainbat egoitza publikotan sartu dira. Hori horrela, Israelgo Defentsa ministroak ziurtatu du Hamasek Zerrendaren kontrola galdu duela dagoeneko. Horrek ez du esan nahi, baina, Israelek gerra irabazi duenik.