GAZA, ERASOPEAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek Indonesiako Ospitalea du orain jomugan, Zerrendaren iparraldean

Hamasek ospitaleetan azpiegitura militarra ezkutatzen duela argudiatzen du Israelek. Artilleriako erasoen ondoren, tankeekin ari dira hurbiltzen Indonesiako Ospitalera, inguratu asmoz.
Erasoen kea Gazako Zerrendaren iparraldean, urrundik ikusita. Argazkia: EFE
Erasoen kea Gazako Zerrendaren iparraldean, urrundik ikusita. Argazkia: EFE

Gazako Zerrendako agintariek salatu dutenez, Israelgo indar armatuak Indonesiako Ospitalea setiatzen ari dira, Zerrendaren iparraldean, eta gaixoak ebakuatzeko "korridore seguruen bermerik ez" dagoela salatu dute.

Gutxienez hamabi pertsona hil dira Indonesiako Ospitaleko instalazioen aurkako erasoetan, eta guneko hainbat eraikin suntsituta geratu dira. "Israelen okupazioak Gaza iparraldea osasun zerbitzurik gabe uzteko helburua du", salatu dute.

Ashraf al Qidra Gazako Osasun Ministerioko bozeramaileak adierazi duenez, Israelek "Al Shifa Ospitalean egindako krimenen ostean, Indonesiako Ospitalea base militar bihurtu nahi du". Halaber, "zaurituak giza ezkutu gisa" erabili nahi dituztela adierazi du, "Al Shifa Ospitalean egin zuten bezala".

Une honetan, 700 pertsona daude instalazioetan, 260 "zauritu eta gaixo" barne.

Indonesiako Atzerri ministro Retno Marsudik gogortasun osoz gaitzetsi ditu erasoak, eta "Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketa argia" direla azpimarratu du. "Herrialde guztiek, Israelekin gertuko harremanak dituztenek bereziki, euren ahalmen guztia erabili beharra daukate Israeli eskatzeko bere ankerkeriei amaiera emateko", gaineratu du.

Maan Palestinako albiste agentziak emandako informazioaren arabera, Israelgo Armadak artilleriarekin eraso die instalazioei, eta tankeekin ospitalera jo dute, inguratzeko asmoz.

Israelgo Armadak argudiatu du Indonesiako Ospitalea helburu militarrekin erabiltzen zuela Hamasek, eta instalazioen azpian tunel sare bat dagoela. Asiako herrialdeko agintariek ukatu egin dute hori horrela denik, baita ospitalea finantzatzen duen Larrialdietako Erreskaterako Mediku Batzordeak (MER-C) ere.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X