Hamas
2023/11/06 - 15:35
Mikel Ayestaran: ''Litekeena da datozen orduetan kalez kaleko borroka hastea Gaza hirian''
Gaza bitan zatitzea lortu ostean, Israelgo Armadaren lehentasuna Gaza iparraldea kontrolatzea da. Azken orduetan erasoak gogorrak izan dira, bertan milaka zibil harrapatuta jarraitzen duten bitartean.
2023/11/06 - 10:21
Hamasen 450 postu militar suntsitu dituela eta Gazako Zerrenda bitan zatitu duela ohartarazi du Israelek
"Erasoan Hamaseko hainbat terrorista hil dira", esan du Israelgo Armadak. Erasoaldia hasi zenetik, Gaza komunikazio gabe utzi duten hirugarren aldia da.
2023/11/06 - 10:16
Israelek Hamasen 450 posturi eraso die eta Gazako Zerrenda bitan zatitu du
Israelgo Armadak ziurtatu du Hamasen 450 postu bonbardatu, eta komandante bat hil duela Gazako Zerrendan. Israelgo tropak posizioak hartzen ari dira bertan, Gaza bitan zatitzeko eta komunikazioak oztopatzeko.
2023/11/06 - 09:17
Albiste izango dira: Sanchezen inbestidura, Data Center Euskadi eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/05 - 23:15
Palestinako Aginte Nazionalak Gazako Zerrendaren etorkizunean giltzarri izan beharko lukeela dio Blinkenek
Mahmud Abbas Palestinako presidenteak Gazaren gaineko bonbardaketak "berehala amaitzeko" eskatu dio, eta Gaza Palestinako Estatuaren "zati integrala" dela gogorarazi dio. Horregatik, APk Gazako gobernuan edozein zeregin izatea akordio zabalago baten parte izan beharko litzatekeela esan dio.
2023/11/05 - 21:47
Israelek Gazako komunikazioak eten ditu berriro, eta lurrez, itsasoz eta airez erasotzen jarraitzen du
Israelek 33 lagun hil ditu Maghaziko errefuxiatuen kanpamentuari eraso eginda, gehienak emakumeak eta haurrak. Igandean zehar laguntza humanitarioz betetako 24 kamioi pasatu ahal izan dira Rafahko igarobidetik Gazara.
2023/11/04 - 16:21
Antony Blinken AEBko Estatu idazkaria arabiar herrialdeen buruzagiekin batu da
Presioa egiten jarraitzeko eskatu dio Beirutek Blinkeni, Israelen erasoak geldiarazteko. Bitartean, Israelek, entzungor eginez, erasoak areagotu ditu azken orduetan.
2023/11/03 - 21:41
Netanyahuk uko egin dio etenaldi humanitario bati, Hamasek bahituak askatu arte
Israelgo lehen ministroak esan du Gazako operazioak ez direla amaituko Hamasek bahitu guztiak bizirik askatu arte.
2023/11/03 - 17:53
Israelek ospitale bati eraso dio berriro Gazako iparraldean, eta 13 pertsona hil ditu
Israelek Gazan lan egiteko baimena zuten ehunka langile palestinar kanporatu dituen egun berean gertatu da bonbardaketa.
2023/11/03 - 10:09
Duela astebete hasi zuen lurreko erasoaldian jarraitzen du Israelgo Armadak Gazako Zerrendan
Israelen lurreko erasoaldiak astebete betetzen du gaur, baina bonbardaketek ez dute etenik izan Gazan. Azken hilabetean, 10.000 pertsona inguru hil dira erasoetan, gehienak palestinarak.
2023/11/02 - 21:21
Israelgo Armadak 9.000 palestinar baino gehiago hil ditu dagoeneko urriaren 7tik
NBEko hainbat adituk erasoak gelditzeko deia egin dute, "genozidioa eta hondamendi humanitarioa saihesteko".
2023/11/02 - 15:51
''Rafahko pasabide irekita dago bigarren egunez, baina, gerran egonik, egoera egunez egun aztertzen dute''
Atzerriko pasaportea duten 50-70 palestinarrez betetako lau autobusek eta beste herrialde batzuetako herritar batzuek Gazako Zerrenda utzi dute gaur goizean.
2023/11/01 - 21:21
Ehunka atzerritar eta dozenaka zauritu irten dira Gazatik, Rafahko igarobidetik
Larri zauritutako palestinarrak eta atzerriko pasaporte edo nazionalitatea dutenak Egiptora igarotzen hasi dira. Asmoa da ate hori irekita mantentzea, eta iragarri dute bihar AEBko herritarrak irtengo direla.
2023/11/01 - 15:24
Mikel Ayestaran: ''Qatarren bitartekaritza ezinbestekoa izan da Rafahko pasabidea irekitzeko''
Gerra hasi zenetik lehen aldiz ireki da Rafahko pasabidea Gazatik irteteko. Rafah da une honetan Gazan geratzen den muga bakarra, beste guztiak guztiz itxita baitaude.
2023/11/01 - 15:00
Gutxienez 145 pertsona hil dira Israelek Jabaliako errefuxiatu-guneari egindako bi bonbardaketen ondorioz
Hamasek iragarri du bahituta zituen zazpi pertsona hil direla errefuxiatuen kanpaleku horretan izandako bonbardaketetan. Gaur, beste bonbardaketa bat salatu du.
2023/11/01 - 10:07
Gutxienez 145 pertsona hil dira Gaza iparraldeko errefuxiatu-eremu batean, Israelen aire-eraso baten ondorioz
Israelen eta Hamasen arteko gerraren hogeita bosgarren eguna da gaur. Hildakoak 10.000 baino gehiago dira, eta zaurituak, 30.000tik gora. Gainera, 240 pertsonak bahituta jarraitzen dute Gazan.
2023/11/01 - 10:04
Gutxienez 145 pertsona hil dira Israelek Gaza iparraldeko errefuxiatu gune batean egindako bonbardaketa batean
Israelgo aire-eraso batek gutxienez 145 pertsona hil eta beste hainbeste zauritu ditu Jabalian (Gazako Zerrendaren iparraldea), errefuxiatuentzako kanpamentu batean. Israelek baieztatu egin du bonbardaketa, eta Hamaseko ehun bat miliziano hil dituela esan du.
2023/10/31 - 23:09
Litekeena da datozen orduetan Rafah pasabidea irekitzea Gazatik zaurituak ebakuatzeko
Orain arte soilik giza laguntza sartu da pasabide horretatik, tantaka, baina beti itxita egon da Palestinatik Egiptora irteteko. Gainera, Hamasek iragarri du atzerriko gatibuak aske utziko dituela, baina ez dago konfirmatuta noiz eta nola egingo lukeen.
2023/10/31 - 15:30
Israelen eta Hamasen arteko aurrez aurreko borroka bortitzak inkomunikatuta dauka Gaza
Israelgo Armada Gaza hiriaren iparraldetik eta ekialdetik mugitu da gaurkoan. Litekeena da helburua hiria inguratzea eta horrela sarrera-irteerak kontrolatzea izatea.
2023/10/31 - 13:33
Israelgo Armada ''astiro eta zorrotz'' ari da aurrera egiten Gazan
"Gure tropak lekuan bertan ari dira borrokan", esan du Jonathan Conricus Israelgo Armadako bozeramaileak, eta baieztatu du Israelgo indarrak "euren jarduerak hedatzen" ari direla eta "Hamasen aurka lurretik eta airetik bilatzen eta borrokatzen" ari direla.