IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Junts-PSOE negoziazioak; Gaza, erasopean; eta Kontseiluaren balorazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Espainiako presidente Pedro Sanchez
Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 7, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Junts-PSOE negoziazioak: JxCatek eta PSOEk amnistiari buruzko proposamen gehiago trukatu dituzte akordioa ixteko ahaleginean. Bi dokumentu trukatu dituzte amnistiaren legeari buruzko akordioa ixteko, eta JxCatek proces auziarekin zuzenean lotuta ez dauden baina "disidenteei edo aurkari politikoei kalte egiteko legeen erabilera estrategikoa" dakarten lawfare kasuak amnistian sartzea eskatu du.

-Gaza, erasopean: Israelek Gazaren aurka egindako erasoetan hildako pertsonak 10.000 baino gehiago dira dagoeneko, hilabetean, Zerrendako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Biktima israeldarrak 1.430 dira, gehienak Hamasek eta beste milizia palestinar batzuek urriaren 7an egindako erasoetan hildakoak.

-Kontseiluaren balorazioa: Euskalgintzaren Kontseiluak larunbateko mobilizazioaren balorazioa egiteko prentsaurreko egingo du. Manifestazioaren emaitzaren gaineko iritzia emateaz gain, urte hasieran iragarritako eta azken hilabeteetan euskalgintzarekin batera landu den "Hizkuntza eskubideen aurkako erasoei erantzuteko protokoloa" aurkeztuko du, Kafe Antzokian.

Zure interesekoa izan daiteke

Ibone Bengoetxea Legebiltzarrean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"

Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X