Hamas
2024/10/06 - 11:05
Israelek gogortu egin ditu erasoak Libano hegoaldean eta Gaza iparraldean
Bestalde, Netanyahuk Macronen aurka egin du, Frantziako presidenteak Israeli armarik ez saltzeko eskatu ostean, eta Israelek "bere babesarekin edo bere babesik gabe irabaziko du", erantsi du. Egiptok, Libanok eta Jordaniak, aldiz, babesa adierazi diote Frantziako presidenteari.
2024/09/28 - 23:10
Nasrallahren heriotzaren aurrean erreakzionatu du munduak
Bestea beste, Libano, Iran, Hamas, Israel, Errusia, AEB eta Turkia dira Libanon Hezbollah alderdi-miliziaren buruzagi gorena hil ondoren berehala erreakzionatu duten potentzietako batzuk.
2024/09/02 - 00:11
Greba orokorra deitu dute Israelen, bahituak askatzeko balioko lukeen akordioa behartzeko
Israelgo sindikatu garrantzitsuenak greba orokorra deitu du asteleheneko 06:00etan hasita, Israelgo Gobernua Hamasekin su-etena lortzea behartzeko. Oposizioko buruak, enpresariek eta hiri nagusietako alkateek ere bat egin dute deialdiarekin.
2024/09/01 - 22:33
Milaka lagun atera dira kalera Israelen, Netanyahuri bahituen aldeko akordioa eskatzeko
Sei bahitu israeldarren gorpuak aurkitu dituzte Gazan, eta horrek protesta oldea eragin du Israelen, Netanyahuren aurka. Bahituen senideak martxa jendetsu baten buru izan dira Tel Aviven, eta "Israel osoa kaleak hartzera eta historiaren alde zuzena aukeratzera" deitu dute.
2024/09/01 - 13:15
Israelek hilik aurkitu ditu sei bahitu Rafahn, Gaza hegoaldean
Senideak oso haserre agertu dira, eta manifestazioa egingo dute Gobernuak "bazterrean" utzi dituelako. Gobernuak "barkamena" eskatu die. Netanyahuk mugimendu islamista jo du negoziazioetarako oztopo nagusitzat: "Bahituak hiltzen dituenak ez du akordiorik nahi".
2024/08/27 - 09:58
Albiste izango dira: Migrazioaren kudeaketa, Ukrainako haurrak eta Ekialde Hurbila
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/26 - 10:07
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Macronen bilera sorta eta tren zerbitzua Gipuzkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/26 - 01:17
Hamaseko eta Israelgo ordezkaritzek akordiorik gabe utzi dute Kairo
Israeldarrak eta palestinarrak ados jartzetik urrun daude, Egiptok eta Qatarrek ahaleginak egin arren Israelek genozidioa gelditu dezan eta milizia palestinarrak bahituak askatu ditzan.
2024/08/24 - 15:46
Hamasek ordezkaritza bat bidali du Kairora, su-etenerako negoziazioen une garrantzitsu batean
Hamaseko bozeramaileak berretsi du taldea "bake akordio bat onartzeko prest" dagoela, uztailaren 2an iragarritako baldintzetan oinarrituta, ekainean Joe Biden AEBko presidenteak egindako proposamenarekin bat eginez gero.
2024/08/22 - 10:38
Albiste izango dira: Bi mendizale gipuzkoar hil dira Mont Blancen, Parekotasun Legea, eta Israel-Hamas
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/20 - 15:26
Israelek sei bahituren gorpuak berreskuratu ditu Gazatik
Erreskate honekin, Armadak Hamasek urriaren 7an bahitutako 30 lagunen gorpuak berreskuratu ditu. 116 bahitu bizirik atera dira Gazatik eta, kalkuluen arabera, beste 105 geratzen dira barruan, horietatik 34 hilda daude ofizialki.
2024/08/20 - 15:08
Blinken Egiptora joan da Gazan su etena lortzeko Hamasi presioa egiteko
AEBko Estatu idazkaria bitartekari lanak egiten ari diren Egipto eta Qatarreko ordezkariekin elkartuko da, Israelek AEBk egindako su etenerako proposamena onartu eta biharamunean.
2024/08/19 - 23:17
Blinkenek esan du bake proposamen berriari babesa ematen diola Israelek
Blinkenek esan berri du Israelek konpromisoa hartu duela bake elkarrizketetan aurrera egiteko, eta azaldu du Ameriketako Estatu Batuen proposamen berriari babesa ematen diola.
2024/08/19 - 13:13
Gazan su etena lortzeko "azken aukera" izan daitekeela ohartarazi du Blinkenek
Israelera egiten ari den bisitan AEBko diplomaziaburuak adierazi duenez, "une erabakigarria" izan daiteke Gazan "bake iraunkorra" lortzeko.
2024/08/18 - 00:23
NBEk su-etena eskatu du Gazan polioaren aurkako txertoa jartzeko, berragertu egin baita 25 urteren ostean
Anthony Blinken AEBko Estatu idazkaria Israelera iritsi da gaur gauean, Gazan su-etena lortze aldera "ahalegin diplomatikoak" egiten jarraitzeko. Bien bitartean, Israelek Libano ere bonbarbatu du.
2024/08/15 - 17:32
Israelek gutxienez 40.000 pertsona hil ditu Gazan, duela 10 hilabete erasoaldia hasi zuenetik
Gainera, hondakinen artean 10.000 hilotz inguru daudela uste da. Bien bitartean, Israelek Gaza erasotzen jarraitzen du eta Jan Yunis ebakuatzea agindu du. Bestalde, Mahmud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak iragarri du Gazara joango dela, beste buruzagi palestinar batzuekin batera.
2024/08/12 - 20:52
Hamas ez da hurrengo negoziaziotara joango, eta Israel uztailean adostutakoa betetzera behartzea eskatu du
Erakunde islamistaren esanetan, Israelek negoziazioetan egindako proposamen berriek Gazaren aurkako erasoaldia "estaltzen" dute, eta "denbora" ematen diote Estatu sionistari horrekin jarraitzeko. Zentzu horretan, larunbatean Al Tabain eskolan izandako sarraskia gogorarazi du.
2024/08/06 - 22:14
Israelek Gaza, Zisjordania eta Libano erasotzen jarraitzen du, Iranen erantzunaren zain
Azken 24 orduetan, Israelek gutxienez 30 pertsona hil eta beste 66 zauritu ditu Gazan, eta beste 12 palestinar hil ditu Zisjordanian. Gainera, gutxienez bost pertsona hil dira Israelek Libano hegoaldean egindako eraso batean.
2024/08/06 - 10:24
Albiste izango dira: Ekialde Hurbila, Kataluniako bilera sorta eta burtsen egoera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/03 - 13:45
Israelek Hamasen beso armatuko buruzagia hil du Tulkaremen, Zisjordanian
Israelek "alerta gorenean" jarraitzen du, Iranek eta Hezbollahk iragarritako errepresaliarako prest baitago. Bien bitartean, ordezkaritza bati Kairora joateko baimena eman dio, Gazan su-etena negoziatzeko.