SU-ETENA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamasek errefusatu egin du su-etenaren lehenengo fasea luzatzeko proposamena

Mugimendu islamistak baieztatu du ez dutela negoziaziorik martxan bigarren faseari begira.
Soldadu israeldarrak, gazan. Argazkia: EFE
Soldadu israeldarrak, gazan. Argazkia: EFE

Hamas mugimendu islamista palestinarrak errefusatu egin du Israelekin duen su-etenaren akordioko lehenengo fasea luzatzea, eta baieztatu du gaur egun ez dagoela negoziaziorik su-etenaren bigarren faseari ekiteko.

Hazim Qasem Hamasen bozeramaileak esan du lehenengo fasearen luzapena onartezina izango litzatekeela, "berriro zerotik hasteko" Israel egiten ari den ahalegina besterik ez delakoan.

Qasemek Al Arabiyan adierazi duenez, Israelek prozesua atzeratzeko duen estrategia da hori, ez dituelako Gazako Zerrendan dituen indarrak erretiratu nahi.

Israelen ordezkaritzak proposamen hori egin zien ostiralean bitartekariei (Egipto, Qatar eta AEB) Kairon egindako batzar batean; lehen fasea 42 egun luzatzea Gazan dauden 63 bahituak askatzeko, hain zuzen ere.

Su-etenaren lehenengo fasea, urtarrilaren 19an indarrean sartu zena, gaur amaituko da, eta ez dago argi ondoren zer gertatuko den.

Israelek proposamen hori egin zuen Gazako Zerrendaren etorkizunari buruzko akordioa atzeratzen duen bitartean. Donald Trump AEBko presidenteak palestinarrak bertatik kanporatzea eta "Ekialde Hurbileko Riviera" eraikitzea nahi du, eta hori erakusten duen bideo bat argitaratu du aste honetan bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X