Hautagaiak
2023/05/08 - 22:49
Alderdi politikoak prest dira hauteskunde kanpainarako
Euskadiko alderdi politikoek prest dute hauteskunde kanpaina. Hala, hautagai guztiek agerraldiak egin dituzte aurrekanpaina garaian.

2023/05/08 - 16:33
Kanpaina hasteko lau egun falta direnean, kanpainaurrean murgilduta jarraitzen dute alderdiek
Eider Mendozak zaintza ereduari buruz aritu da. Gasteizerako dituzten egitasmoen berri eman dute, berriz, EH Biduren hautagaiek. PSEk Hector Gomez Industria ministroaren babesa jaso du. Bestalde, Elkarrekin koalizioak hiriburuetatik urrun dauden herrien egoera salatu du. AHT izan du hizpide PPk.

2023/04/20 - 21:00
200etik gora eragilek eta kolektibo sozialek eskatu dute euskararen ofizialtasuna Nafarroan
Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute ofizialtasunaren aldeko agiria jakinarazteko. 206 sinatzailek bat egin dute dokumentu horrekin, eta laster alderdi politikoekin bilduko direla aurreratu dute, euren eskaria helarazteko.
2023/04/18 - 14:51
Ayusok itxiko du PPren Bilboko Udalerako zerrenda maiatzeko hauteskundeetan
"Keinu sinboliko horrekin bere alderdiari babesa eman nahi dio EAEn, baita Konstituzioari eta Espainiaren batasunari ere", esan dute PPren Madrilgo iturriek.
2023/04/07 - 16:24
Emakumeak politikan: zinegotzien % 7 1979an, % 46 gaur
Maiatzeko hauteskundeen ondoren, emakumea izango da Gasteizko alkatea. Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere hala izan daitezke.
2023/04/02 - 16:39
Presidentegai izateko prest dagoela iragarri du Yolanda Diazek
Sumar Plataformako lidertza hartu du gaur, Madrilen egindako ekitaldi handi batean. Hutsune handi bat egon da: Podemoseko zuzendaritzako ordezkaririk ez da bertan izan.

2023/04/01 - 22:59
Yolanda Diazek igande honetan aurkeztuko du bere hautagaitza hauteskundeetarako, Sumar plataformaren babespean
11:30ean hasiko den ekitaldian PSOEren ezkerrean dauden alderdi guztiak izango dira, Podemos izan ezik. Alderdi moreko hainbat kide izango dira, dena dela.
2023/03/28 - 12:33
Abete: ''Ez dut uste Aburtok gehiengoa lortuko duenik''
EITB Focusi buruz galdetuta, Nora Abete Bilboko alkatetzarako PSE-EEren hautagaiak esan du inkestek "une jakin bateko argazkia" eskaintzen dutela. Ez du uste EAJk gehiengo osorik lortuko duenik, eta sozialistak erakunde guztietan erabakigarriak izaten jarraituko dutela ziur agertu da.
2023/03/28 - 12:31
Viterok, EITB Focusi buruz: ''Gasteizen EH Bilduren eta EAJren arteko lehiaz harago doa borroka''
Rocio Vitero EH Bilduren Gasteizko alkategaiaren iritzian, hiru aukera izango dira maiatzaren 28an: "PPren inboluzioa, EAJ-PSEren botere banaketa edo EH Bilduk proposatzen duen aurrerapena". Alkatetza lortzekoa aukerak dituela uste du.

2023/03/28 - 11:36
Juan Mari Aburto: ''Itunak egin eta norekin egin alderdiaren eskumena da''
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan, Bilboko alkate eta berrauketarako hautagaiak adierazi du bere asmoa dela besteekin lan egitea eta kolaborazioa izango dela bere oinarria. EITB Focus inkestaren inguruan galdetuta, benetako inkesta bi hilabete barru izango dela esan du.

2023/03/27 - 12:46
Mendoza: ''Argi dago Gipuzkoan herritarrek egin beharreko aukera EAJren edo EH Bilduren artekoa izango dela''
Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusirako hautagai eta egungo foru bozeramaileak bi ondorio atera ditu EITB Focus inkestatik. Batetik, parte hartzearen igoera, eta bestetik, bi indar nagusien gorakada.
2023/03/27 - 12:04
Mikel Lezama (PP): ''Bipartidismoaren aurrean, gure proiektuak aire freskoa ekartzen du''
EITB Focus inkestaren arabera, PPk azken hauteskundeetako beheranzko joerari eutsiko lioke. Dena den, Mikel Lezama PPren Gipuzkoako ahaldun nagusigaia itxaropentsu mintzatu da: "Oraindik kanpaina asko dago aurretik eta ikusiko dugu zer gertatzen den".
2023/03/27 - 11:44
EH Bilduk badu Gipuzkoan lehen indar izateko aukera, Iriarteren hitzetan
Horrek lanerako grina eragiten diola nabarmendu du: "Gipuzkoan beste errealitate instituzional bat osatzeko aukera dago. Gure esku dago hori aldatzea, eta horretan jardungo dugu. Arlo sozioekonomikoan eta ongizatean jauzi bat eman nahi dugu".

2023/02/18 - 14:49
Asensiok dio PSE-EEk "aurrerapauso handiak" bermatzen dituela Gipuzkoa "jasangarritasunean lider" izateko
Gipuzkoako ahaldun nagusi gaiak gaineratu du bere alderdiak konpondu duela "hondakinen krisia", eta EH Bilduri egotzi dio horren erantzukizuna.

2023/02/18 - 14:00
De Madariaga Bizkaian barrena ibiliko da, "arazo larrienei aurpegia jartzeko"
Elkarrekin Podemos-IUren Bizkaiko ahaldun nagusi gaiak "Bizkaia Martxan" ekimena aurkeztu du, "datozen hauteskundeei begira gizarte zibilarekin fronte komun bat ezartzea" helburu duena.
2023/02/05 - 15:34
Oihana Briones Irungo alkategaia aurkeztu du EH Bilduk
Ekitaldian Maddalen Iriarte ahaldungaiak esan du, bizitza garestitu den honetan, koalizioa dela zerbitzu publikoak indartuko dituen bakarra.
2023/01/20 - 15:52
Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia
UPNtik kanporatutako diputatuak afiliatu izateari utzi dio eta PPrekin akordioa lortu du udal eta foru hauteskundeetarako.
2023/01/20 - 15:24
Carlos Garcia Adanero izango da PPren Iruñeko alkategaia
Popularrek, adierazi dutenez, Garcia Adanerok duen "esperientzia politikoa, hiriarekin duen esanahi sakona eta Nafarroako balio konstituzionalen defentsa" baloratu dituzte.
2023/01/09 - 13:19
Cristina Ibarrola izango da UPNren Iruñeko alkategaia
Mayak udal politikaren lehen lerroa utziko du. Bi alditan izan da Nafarroako hiriburuko alkate: 2011 eta 2015 artean aurrenekoz, eta 2019 eta 2023 artean bigarrenez.
2022/12/17 - 14:44
Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioak hautagaitza berritua eta gaztea aurkeztu du
Podemos, IU, Batzarre, Nafarroako Independenteak eta Aliantza Berdea alderdiak Zurekin Nafarroa koalizioan batu dira. Hauteskunde-zerrendaren lehenengo postuetan doazen hautagaiek 44 urte baino gutxiago dute.