2023ko foru hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zurekin Nafarroa ezkerreko koalizioak hautagaitza berritua eta gaztea aurkeztu du

Podemos, IU, Batzarre, Nafarroako Independenteak eta Aliantza Berdea alderdiak Zurekin Nafarroa koalizioan batu dira. Hauteskunde-zerrendaren lehenengo postuetan doazen hautagaiek 44 urte baino gutxiago dute.
Begoña Alfaro ezkerreko koalizio berriaren burua. Argazkia: EFE
Begoña Alfaro ezkerreko koalizio berriaren burua. Argazkia: EFE

2023ko foru hauteskundeetarako, Podemos, IU, Batzarre, Nafarroako Independenteak eta Aliantza Berdea alderdiak koalizioan batu dira eta Zurekin Nafarroa izenekoa sortu, eta berritzailea eta gaztea den hautagaitza hori larunbat honetan aurkeztu dute. Izan ere, hauteskunde-zerrendaren lehenengo postuetan doazen hautagaiek 44 urte baino gutxiago dute.

Gainera, aniztasun geografikoa ere islatu dute, pertsona migratzaileak ere daudelako. Horrekin batera, aktibismo sozialetik eta elkarte-sareetatik datozen pertsonak ere daude koalizio horretan, eta hezkuntza eta ogibide anitzekoak dira.

Koalizioaren buru Begoña Alfaro Podemoseko kidea izango da, eta hautagaitzarekiko "harrotasuna" erakutsi du, " denbora luze lan egiten ibili ostean, batasunean oinarritutako proiektua gauzatu dugulako".  "2019ko emaitzak irakurtzen jakin dugu, baina bereziki 2022ko Nafarroako jendea, zatiketa ulertuko ez zuelakoan", adierazi du Alfarok. "Erantzukizun sozialari eutsita, datorren hamarkadako Nafarroa eraiki behar dugu guztion artean, eta horretan funtsezko parte-hartzea izatea espero dugu", gaineratu du.

Bestalde, Carlos Guzman Nafarroako Ezker Batuko koordinatzaile nagusiak nafarrei dei egin die, "langileei, gazteei, emakumeei, migratzaileei…, inor soberan ez dagoen batasun proiektuarekin bat egitera".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X