Espainiako Hauteskunde Autonomikoen albisteak
2023/03/27 - 22:43
PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen asteburuan
Gaur oraindik ere zeresana ematen ari da Alderdi Popularrak asteburuan antolatutako ekitaldia. Latinoen boto bila edo, PPren mitinean protagonismo guztia eliza ebanjelistako predikatzaile batek bereganatu zuen.
2021/05/02 - 16:41
Madrilgo Erkidegoko Eguneko zezenketarekin kanpaina egitea leporatu diote Ayusori
Madrilgo Erkidegoaren Egunak bat egin du hauteskunde kanpainako azken egunarekin. Alderdi guztiek bozka eskatu dute eta Ayusori leporatu diote zezenketa kanpaina politikoa egiteko erabiltzea.
2020/05/14 - 13:37
Euskal alderdiak uztailean hauteskundeak egongo diren ala ez erabakitzeko bildu dira
Hauteskundeak bozketa-eguna baino 54 egun lehenago deitu behar dira. Beraz, datorren astean deirik egin ezean, uztailaren 12an ezingo dira egin.
2019/05/27 - 10:46
Eskuinak Madrilgo Alkatetza berreskuratu du, eta ERCk Colau garaitu du Bartzelonan
PSOE alderdirik bozkatuena izan da Espainiako estatuko udal eta erkidego hauteskundeetan, baina ez du gobernua ziurtaturik autonomia erkidegoetan.
2019/05/16 - 16:13
Gazteekin batera egin nahi du bidea Elkarrekin Podemosek
Azken hamarkadan %66 hazi da atzerrira, bizimodu hobe baten bila, irten diren gipuzkoarren kopurua. Gazteen Foru Plana proposatu du koalizioak etxebizitzan, lan arloan, hezkuntzan.
2019/05/16 - 15:51
Gipuzkoako ekonomia sustatzeko 200 milioi euro inbertitzeko asmoa dauka EAJk
Krisia gainditu ondoren enpresak indartu, kalitatezko enplegua bultzatu eta sektore ekonomiko industrialari bultzada emateko ordua dela dio Olanok.
2019/05/10 - 16:31
Madrilen, aldaketa jokoan
Ezkerrak jokoan du udal aldaketari eustea. PPko Pablo Casadok, aldiz, bere etorkizuna jokoan du maiatzaren 26ko hauteskudeetan.
2019/05/09 - 18:06
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde autonomikoak erkidego guztietan, Nafarroan ezik
Europako hauteskundeei dagokionez, Orain Errepublikak (ERC, EH Bildu eta BNG) koalizioak hiru eserleku eskuratuko lituzke; EAJren Europa Solidarioa koalizioak, berriz, ordezkari bat izango luke.
2019/03/28 - 14:25
Urkulluk EAEko hauteskundeak aurreratzea baztertu du
2020ko irailera arte Eusko Jaurlaritzaren "programa betetzen jarraitzeko" asmoa duela esan lehendakariak.
2019/02/15 - 16:58
Fabrak, Rudik eta Bauzak PPko lidergoa utziko dute M24ko emaitzengatik
Alderdi bozkatuena izan den arren, popularrek 513 gehiengo oso galdu dituzte. Valentziako Alberto Fabra edo Balear Uharteetako Jose Ramon Bauza baroiek aldaketa eskatu dute.
2019/02/15 - 16:38
Rajoyk eta Sanchezek lehen harremana izan dute Riverarekin
Itunak lurralde bakoitzean negoziatu behar direla adierazi die Riverak bi buruzagiei. Ciudadanos funtsezkoa izango da Madril, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Errioxan gobernua osatzeko.
2019/02/15 - 16:37
Sanchezek Iglesiasekin hitz egin du Rajoyrekin bildu eta gero
Rajoy eta Sanchez ez omen dira itunei buruz mintzatu, eta Podemosek iragarri du buruzagi sozialistarekin egin beharreko batzarrean ez dutela akordio zehatzik adostuko.
2019/02/15 - 16:26
PPk eta Ciudadanosek aurreakordioa lortu dute Madrilen
Cristina Cifuentes (PP) eta Ignacio Aguado (Ciudadanos) bat etorri dira akordioa ixteko aukera handia dela esatean, baina xehetasun batzuk argitzeko negoziatzen jarraituko dutela erantsi dute.
2019/02/15 - 15:44
Cifuentesek Presidentetza lortu du Madrilen, Ciudadanosen babesarekin
“Azkenean, ituna hitzartu dugu”, esan du PPko presidentegaiak, Ignacio Aguado Ciudadanoseko bozeramailearekin batera egin duen agerraldian.
2019/02/15 - 15:34
Cifuentes, Madrilgo presidente berria Ciudadanosen babesari esker
76 puntuko programa adostu du Ciudadanosekin, ustelkeriaren kontrako borrokaren, osasunaren, hezkuntzaren, zerbitzu sozialen eta hedabide publikoen inguruan.
2017/11/04 - 15:00
EAEko parte-hartzea % 50,31koa da, eta % 55,54koa Nafarroan
Normaltasuna izaten ari da eguneko protagonista, eta ez da aparteko ezer gertatu. Alderdi politikoek bozkatzeko deia egin dute.
2016/08/01 - 20:44
Galiziako hauteskundeak ere izango dira irailaren 25ean
Alberto Nuñez Feijoo presidenteak astelehen arratsaldean eman du erabakiaren berri gobernukideei, prentsaurrekoan zabaldu aurretik.
2016/08/01 - 20:27
Feijook ere irailaren 25erako deitu ditu Galiziako hauteskundeak
Nuñez Feijook arratsalde honetan bildu du Gobernua, eta erabakiaren berri eman die kontseilariei.
2015/12/28 - 22:22
Llanos: 'PPren lehendakarigaia ez dago erabakita'
2016ko hauteskunde autonomikoetan Euskadiko PPren zerrendaburu izango den hautagaiaren izena baliteke urrian jakitera ematea, alderdiak kongresu nazionala, eskualdekoa eta probintzialak egin ostean.
2015/11/15 - 14:27
'Terrorismoaren aurka herriak batzeko' deia egin du Urkulluk
Durangon EAJk egindako ekitaldi politiko batean lehendakariak azpimarratu duenez, "printzipioak, baloreak, miresmena eta duintasuna aldarrikatzeko eguna da gaurkoa".