Hauteskunde inkestak
2020/07/13 - 16:20
EAJ indartuta atera da, azken 36 urteotako emaitzarik onena lortuta
Boto emaileek 31 legebiltzarkide eman dizkiote Eusko Alderdi Jeltzaleari, aurreko hauteskundeetan baino hiru gehiago.
2020/07/13 - 14:07
"Espainiaren batasuna nahi ez dutenek ahots gutxiago izan beharko lukete"
VOX entra en el parlamento vasco gracias al escaño obtenido en Álava. "Queremos acabar con el nacionalismo totalitario y la imposición del euskera", ha manifestado Amaia Martínez.
2020/07/13 - 11:57
'Abstentzioaren kontra aritzea oso zaila da. Posible zen emaitza izan da'
Gobernuan gehiengoa duen alderdiak boto gehiago hartu ohi duela eta Podemosen estrategia txarrak EHBildu "handiago" egin duela iritzi dio PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiak
2020/07/13 - 03:34
XII. legegintzaldiko Eusko Legebiltzarra abuztuan has daiteke lanean
Aurreko legegintzaldian, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak hauteskundeak egin eta hilabete baino lehen jarri zuen osatzeko data.
2020/07/13 - 03:23
Miren Gorrotxategik U-12ko emaitzak baloratu ditu
Eskerrak eman ditu parte-hartzeagatik eta hurrengo lau urteetan gogor lan egiteko prest daudela esan du.
2020/07/13 - 03:03
Carlos Iturgaizek U-12ko emaitzak baloratu ditu
Abstentzio maila altuaren erantzule jo ditu EAJ eta PSE-EE alderdiak.
2020/07/13 - 03:00
Iturgaiz: "Ez dugu huts egingo; nazionalismoaren aurrean, alternatiba izango gara"
Legebiltzarkidean, "Konstituzioaren, askatasunaren, Estatutuaren eta Espainiaren batasunaren alde egingo dugu", esan du PP+Cs koalizioko hautagaiak.
2020/07/13 - 02:51
Elkarrekin Podemosek aitortu du batasun faltak "kalte" egin diola
"Oraindik herri eta hirietan sendo, egonkor, batuta eta errotuta dagoen erakunde bat lortu ez izanak kalte egin ahal izan digu boto-emaileen aurrean", aitortu dute.
2020/07/13 - 02:50
Parte-hartzea % 52,8koa izan da, hauteskunde autonomikoetako inoizko txikiena
Parte-hartzeak 7,2 puntu egin du behera, 2016ko hauteskundeetakoarekin alderatuta.
2020/07/13 - 02:45
Krisia 3 urtetan gainditzeko laguntza eskaini die EAJk gainerako alderdiei
Iñigo Urkulluk esan du berehala jarriko dela lanean krisia gainditzeko, "ziurtasunak" eskaintzeko eta akordioak lortzeko.
2020/07/13 - 02:44
"Autonomismo erradikalaren" aurkako jarrera planteatuko duela esan du Abascalek
Vox Eusko Legebiltzarrean sartu izana azpimarratu du Santiago Abascalek, Amaya Martinez Arabako zerrendaburuak eserlekua lortu baitu.
2020/07/13 - 02:43
'Gogoa non dugu' abesten amaitu du bere balorazioa Iñigo Urkulluk
Uztailaren 12ko hauteskundeak irabazi ostean, 'Gogoa non dugu' abestu du alderdikide eta jarraitzaileen aurrean.
2020/07/13 - 02:18
EAJk eta PSEk gehiengo osoa dute eta elkarrekin gobernatu ahalko dute berriz
Hiruko gobernu ezkertiarrak ere gehiengo osoa izango luke, baina gobernu alternatiba honek aukera gutxi du aurrera egiteko, sozialistek guztiz errefusatu dutelako.
2020/07/13 - 02:10
"Oso garrantzitsua izango den aldaketa baten hasiera" dela adierazi du Iriartek
"Oso pozik" agertu da, eta azpimarratu du "oso emaitza ona" dela EH Bilduk hauteskunde hauetan lortutakoa, eta, gainera, parte-hartze txikia nabarmendu du.
2020/07/13 - 02:00
Iñigo Urkulluren balorazioa, U-12ko hauteskundeak irabazi ondoren
Eskerrak eman dizkie alderdikideei, jarraitzaileei eta gizarte osoari. Balorazioa abesten amaitu du.
2020/07/13 - 01:39
Maddalen Iriartek U-12ko emaitzak baloratu ditu
Oso pozik azaldu da EH Bilduren hautagaia izandako emaitzekin.
2020/07/13 - 01:28
EAJk 10 eserleku lortu ditu Gipuzkoan, eta EH Bilduk 9
EAJk eta EH Bilduk 2016an baino eserleku bat gehiago lortu dute. PSE-EE hirugarren indarra da. Jarraian, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+Cs daude. Voxek ez du ordezkaririk lortu.
2020/07/13 - 01:26
EAJk irabazi du Araban, 9 eserlekurekin, eta Vox ordezkari batekin sartuko da
EH Bildu bigarren postuan geratu da 7 ordezkarirekin, eta oso atzetik PSE-EE (4), Elkarrekin Podemos-IU (2) eta PP+Cs (3) koalizioa, parte-hartzea % 51era jaitsi den lurraldean.
2020/07/13 - 01:23
"PSE-EE indartsuago bat ateratzen da hauteskundeetatik", Mendiaren hitzetan
"Hauteskunde hauetatik PSE-EE indartsuagoa eta lehen indarra ateratzen da ezkertiar ez-nazionalisten artean", aldarrikatu du.
2020/07/13 - 01:16
Idoia Mendiak PSE-EEk hauteskundeetan izandako emaitzak baloratu ditu
Eskerrak eman dizkie jarraitzaileei eta gizarteari eta EAJri eskatu dio Legebiltzarra martxan jartzeko pausuak eman ditzala ahal bezain laster.