Hauteskunde inkestak
2020/07/13 - 00:42
Equo-Berdeakeko Jose Ramon Becerraren balorazioa, ordezkaririk lortu ez ostean
Bere alderdiak ez du ordezkaritzarik lortu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
2020/07/12 - 23:38
EAJ gailendu da, EH Bilduk igoera handia izan du eta Vox Legebiltzarrean sartu da
EAJk 31 ordezkari lortu ditu eta EH Bilduk 22. PSEk hirugarren tokia kendu dio Elkarrekin Podemosi. PP-Cs koalizioak porrot egin du. Vox Parlamentuan sartu da. Parte-hartzea inoizko txikiena izan da.
2020/07/12 - 23:31
Hauteskunde gaua, iruditan
EAEko 1.790.243 herritar izan dira botoa ematera deituak, Eusko Legebiltzarraren XII. legealdia osatuko duten 75 legebiltzarkideak aukeratzeko.
2020/07/12 - 23:19
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bizkaian, 12 aulki lortuta
2016an baino bat aulki bat gehiago izan du. EH Bilduk zazpi ditu, bi gehiago. PSE-EEk 2016ko hirurak ditu, Elkarrekin Podemos-IU lautik bira pasatu da, eta PP+Cs koalizioa bitik batera jaitsi da.
2020/07/12 - 23:15
Hauteskunde egun berezia izan dugu EAEn
EAEko biztanleok maskarak jantzita eta segurtasun neurriak mantenduz joan behar izan dugu botoa ematera.
2020/07/12 - 22:20
EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 30-32 ordezkarirekin, botoen % 40 eskuratuta
EH Bilduk bigarren postuari eutsiko lioke 2 legebiltzarkide irabazita, 20rekin. PSE-EE hirugarren izango litzakete 1-3ko gorakadarekin, eta Elkarrekin Podemos-IU laugarren, 3-4 galduta.
2020/07/12 - 21:31
U12ko hauteskundeetako emaitzak: informazioa zuzenean eitb.eus atarian
EiTBk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitza guztiak eskainiko ditu une oro.
2020/07/12 - 16:57
Hauteskunde-egunaren bitxikeriak
Esaterako, nortasun agiria ez hartzeko trimikailurik asmatu duenik ere ikusi dugu, eta postariek ohi baino boto gehiago eraman dituztela ere bai.
2020/07/12 - 16:28
Parte-hartzerik handiena 12:00ak arte Gipuzkoan izan da: % 15,48koa
Gipuzkoan 6 hautesgune berri jarri dituzte koronabirusa dela-eta.
2020/07/12 - 16:23
Bizkaian, herritarren % 13,9k eman du botoa, 2016an baino % 1,02 gutxiago
Beldurrik gabe eta segurtasun neurri guztiekin ari dira bozkatzen herritarrak.
2020/07/12 - 16:18
Arabako parte-hartzea % 13,51era heldu da
Segurtasun neurri zorrotzen artean bozkatu dute arabarrek, normaltasun lagun.
2020/07/12 - 15:10
Maria Jesusek 106 urte ditu, eta bozkatzera joan da gaur Bilbon
COVID-19agatik baldintzatutako hauteskunde egun hau nola bizi duen kontatu digu. Bilboko Epalza Alarguna ikastetxean izan da, boza ematen.
2020/07/12 - 14:37
Jendearen osasuna lehenesten duen gobernu baten alde bozkatzeko eskatu du Iriartek
"Arduragatik eta jendearen osasuna beste edozein interesen gainetik jarriko duen gobernu bat osatzeko" bozkatzera joan daitezen eskatu die EH Bilduko lehendakarigaiak herritarrei.
2020/07/12 - 14:19
''Egia esango duen Gobernu baten alde bozkatzera'' deitu du Maddalen Iriartek
11:00ak aldera boza ematera joan da EH Bilduko lehendakarigaia, Durangoko hautesleku batean.
2020/07/12 - 14:10
Miren Gorrotxategi: ''Gauzak aldatzeko eguna da gaur''
Durangoko hautesleku batean bozkatu du Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak.
2020/07/12 - 14:03
Becerrak herritarrei botoa emateko eskatu die, "segurua" dela aldarrikatuz
"Gela eta segurtasun neurriak badaude, eta garrantzitsua da norberak krisi honetatik ateratzeko nahi duen aukera hautatzea" adierazi du Equo Berdeakeko lehendakarigaiak.
2020/07/12 - 13:29
Mendiak bozkatzera joateko eskatu du, "beste batzuek guregatik erabaki ez dezaten"
PSE-EEko idazkari nagusiak bozkatzera joateko deia egin die herritarrei, "etorkizuneko Euskadi nolakoa izatea nahi duten erabaki dezaten; euren seme-alabek eta bilobek gozatuko duten lurraldea".
2020/07/12 - 13:18
Idoia Mendia: ''Berme guztiekin bozkatu dezakegu gaur''
PSE-EEko lehendakarigaiak 10:30ak aldera bozkatu du, Bilboko hautesleku batean.
2020/07/12 - 13:14
Gorrotxategik botoa ematera joateko eskatu du, Euskadin "gauzak alda daitezen"
Elkarrekin Podemoseko ordezkariak berretsi du demokrazian, "Gobernuaren ibilbidea aldatzeko aukera" direla hauteskunde egunak.
2020/07/12 - 13:03
Iturgaizek "beldurrik gabe eta masiboki" bozkatzeko deia egin du
Igande honetako hauteskundeak "belaunaldi honentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat oso garrantzitsuak" direla nabarmendu du PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak.