EAJ gailendu da, EH Bilduk igoera handia izan du eta Vox Legebiltzarrean sartu da
EGUNERAKETA 2020/07/17: PPk Bizkaiko azken eserlekua kendu dio EH Bilduri
JATORRIZKO ALBISTEA 2020/07/12:
EAJ nabarmen gailendu da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 31 eserleku eskuratuta, 2016an baino 3 gehiago; EH Bilduk inoizko emaitzarik onena izan du: 22 ordezkari izango ditu, lau gehiago gehiago. Gainera, Voxek Gasteizko Ganberan sartzea lortu du.
PSE-EEk 10 eserleku eskuratu ditu (+1) eta hirugarren lekua kendu dio Elkarrekin Podemos-IUri. Koalizio moreak sei parlamentari izango ditu, aurreko agintaldian baino bost gutxiago.
PP+Cs koalizioak ere beherakada nabarmena izan du: bost ordezkari lortu ditu. Aipatzekoa da Alderdi Popularrak 9 ordezkari lortu zituela 2016ko hauteskundeetan bakarrik aurkeztuta.
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak gogoratu du oraindik zenbatu gabe daudela atzerritik igorritako botoak. Behin-betiko emaitzak datorren ostiralean ezagutaraziko dituztela espero da.
Koronabirusaren pandemiak azkenean eragina izan du eta, 2016 hauteskundeekin alderatuta, parte-hartzea 7,2 puntu jaitsi da. Boto-emaileen % 52k soilik bozkatu du, EAEko hauteskundeetan inoiz izan den daturik baxuena.
EAJ 28 eserlekutik 31ra igaro da, baina 50.000 boto inguru galdu ditu. EH Bilduk, ostera, gorako joerari eusten dio eta inoizko emaitzarik onena eskuratu du. Halaber, abstentzioa handia izan arren, boto kopuruan ere hazi egin da: 22.000 gehiago jaso ditu.
Euskadiko Alderdi Sozialistak parlamentari bat irabazi badu ere, duela lau urteko hauteskundeetan baino 5.000 boto gutxiago batu ditu.
Elkarrekin Podemosek kolpe handia jaso du eta 157.000 herritarren babesa izatetik 72.000ra pasatu da.
PP+Cs koalizioak 60.200 boto soilik eskuratu ditu. 2016an, bakarka aurkeztuta, Alderdi Popularrak 107.000 lortu zituen eta Ciudadanosek 21.000. Beraz, Carlos Iturgaiz lehendakarigai izendatzeko Pablo Casadok egin zuen apustuak porrot egin du.
Voxek bere helburua bete du Araban eta 17.000 botorekin eskuin muturrak parlamentari bat izango du Legebiltzarrean.
Parlamentu inoiz baino abertzaleagoa da orain. EAJk eta EH Bildu 54 eserleku batzen dituzte eta herritarren % 67ren babesa dute. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua lortu dute, duela lau urte ez bezala, eta, zantzu guztien arabera, koalizio-gobernua osatzeko ituna egingo dute berriro.
Emaitzak kontuan hartuta, ezkerreko hiruko gobernua osatzea ere posible izango litzateke, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk 38 ordezkarirekin gehiengo absolutua izango luketelako. Alabaina, Idoia Mendiak sarritan baztertu du aukera hori kanpainan egindako agerraldietan.

Pandemia eta Zaldibarko luizia
Hauteskundeak koronabirusaren pandemia gainditu barik eta uztailean deitu izanak parte-hartzean eragina izango zuela espero zen eta hala izan da. Abstentzioa inoizko handiena izan da: % 47koa.
Kanpainako azken egunetan Ordizian antzemandako agerraldiak zeresan handia eman du. Adur Ezenarro alkateak hauteskundeak segurtasunez egiteko berme nahikorik ez zegoela ohartarazi zuen hainbat aldiz. Eusko Jaurlaritzak, berriz, erabaki polemikoa hartu zuen ostiralean: COVID-19aren proban positibo eman zuten herritarrei bozkatzea debekatu zien. Agindu horren oinarri juridikoa zalantzan jarri dute hainbat legelarik.
Testuinguru horretan, EH Bilduk garaipen handia lortu du Ordizian: botoen % 45,30 eskuratu du, duela lau urte baino 11,64 puntu gehiago. Orduan 1.517 boto jaso zituen eta orain 1.747.
Bestalde, Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren harira –bost hilabete eta gero, bi langile hondakin artean lurperatuta daude- Eusko Jaurlaritzak egindako kudeaketak ere eragina izan du EAJrengan.
Hala, jeltzaleek 1.000 boto inguru galdu dituzte Zaldibarren eta inguruko herrietan: Ermuan, Elgetan eta Eibarren. Aldiz, EH Bildu hazi egin da udalerri horietan.
BIDEOA | Iñigo Urkulluren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Maddalen Iriarteren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Idoia Mendiaren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Miren Gorrotxategiren agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Carlos Iturgaizen agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Voxen agerraldia emaitzen balorazioa egiteko
BIDEOA | Hauteskunde egun berezia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.