Hauteskunde inkestak
2020/07/12 - 12:53
Hauteskunde eguna, iruditan
EAEko 1.790.243 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarraren XII. legealdia osatuko duten 75 legebiltzarkideak aukeratzeko.
2020/07/12 - 12:40
Iturgaiz: ''Jendea bozkatzera etor dadila, beldurrik gabe eta osasun berme osoarekin''
Carlos Iturgaiz PPko lehendakarigaiak Areetako hautesleku batean bozkatu du, Getxon.
2020/07/12 - 12:21
Jose Ramon Becerra: ''Herritarren portaera eredugarria ari da izaten''
Equo Berdeak alderdiko lehendakarigaiak Bizkaiko hiriburuko hautesleku batean bozkatu du, 09:30ak aldera.
2020/07/12 - 12:10
Urkullu: "Euskadi altxatzeko ordua da une kritiko honetan"
Durangoko hautesleku batean 09:30ak aldera bozkatu du EAJren lehendakarigaiak.
2020/07/12 - 12:03
Urkulluk bozkatzera joateko deia egin die herritarrei, "segurtasuna" dagoelako
EAJren lehendakarigaiak Durangon (Bizkaia) eman du botoa, 09:35 aldera. Hain zuzen ere, bera izan da botoa emateko eskubidea gauzatu duen lehen hautagaia.
2020/07/12 - 09:51
COVID-19ak baldintzatutako ezohiko hauteskundeak hartuko ditu gaur EAEk
Azken egunotako agerraldiek, Ordiziakoak bereziki, alarma guztiak piztu dituzte, lehenaz gain, eta hauteskundeak egiteko abagune egokia ote denaren eztabaida mahai gainera ekarri dute berriro.
2020/07/11 - 16:51
Bilera politikoak komunikabideen aurrean, gogoeta-egunean
Hautagai guztiek goizaren zati bat aprobetxatu dute kazetariekin hitzordu berri bat egiteko. Horretarako, ekitaldi politikoak edo kolaboratzaileekin batzarrak egin dituzte.
2020/07/11 - 16:40
Ohiko eginbeharretan dabiltza lehendakarigaiak hausnarketa egunean
Esaterako, EAJren hautagaia oinez atera da emaztearekin Ajuria Enetik Araba Buru Batzarraren egoitzara, bere kanpainako boluntarioei egin duten lana eskertzera.
2020/07/11 - 16:27
Udalerri handietan hautesleku gehiago jarri dituzte, pilaketak saihesteko
Bilbon, esate baterako, 12 gehiago jarri dituzte, eta erroldaren % 16k ohikoa ez den zentro batean bozkatu beharko du.
2020/07/11 - 11:03
COVID-19 positiboek ezin dutela botorik eman berretsi dute hauteskunde batzordeek
EH Bilduk helegitea aurkeztu zuen atzo, botoa emateko eskubidea bermatzeko "berehalako neurriak" eskatuz. Elkarrekin-Podemosek erabakia atzera botatzeko eskatu dio Hauteskunde Batzorde Nagusiari.
2020/07/11 - 02:18
Parte hartzera deituz eta berragertzeei begira amaitu dute kanpaina alderdiek
Hauteskunde-kanpainako hamabost egunak, aurreikusita zegoenez, pandemiak baldintzatu ditu.
2020/07/11 - 01:08
Mendia: "PSE-EErako botoak berreraikitze sozial eta ekonomikorako baliatuko ditugu"
"Liskarrerako", aldiz, "bat ere ez dugu erabiliko", nabarmendu du lehendakarigaiak, kanpaina-amaierako ekitaldian, Donostian.
2020/07/11 - 00:45
Bi atxilotu Gasteizen, Voxen mitinaren aurreko istiluetan
Santiago Abascalen ekitaldia hasi baino minutu batzuk lehenago, Voxen jarraitzaileek faxisten aurkako manifestariekin egin dute topo eta istiluak egon dira Gasteizen.
2020/07/11 - 00:08
Gorrotxategik hautetsontziak botoz betetzeko deitu du, ezkerreko Gobernua lortzeko
Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigaiaren hitzetan, soilik bere koalizioak egin dezake "EH Bildu eta PSE-EE konfort-zonatik irten daitezela".
2020/07/10 - 23:57
EAJk "beldurrik gabe" bozkatzeko eskatu du, "segurtasuna eta bermeak daudelako"
Hautagai jeltzaleak akordioak lortzeko, ekonomia suspertzeko eta "autogobernu gehiago eta hobea" lortzeko konpromisoa agertu du.
2020/07/10 - 23:28
EH Bildu: "Ez dakigu Administrazioak guztien boto-eskubidea bermatuko duen"
Maddalen Iriartek, kanpaina-amaierako ekitaldian, eskatu die herritarrei "euren interes partikularrak jendearen osasunaren aurretik" jarri dituztenei "mezu ozen eta argia helaraztea".
2020/07/10 - 22:58
Bozkatzeko irizpideak: maskara derrigorrezkoa izango da; NANa entregatzea, ez
Eusko Jaurlaritzak esan du COVID-19aren proban positibo eman dutenek ezingo dutela botorik eman, eta gainerakoek hainbat prebentzio neurri bete beharko dituzte hauteslekuan.
2020/07/10 - 20:47
Equo Berdeak: "Betiko blokeekin etsituta daudenentzako alternatiba gara"
Joserra Becerra lehendakarigaiaren esanetan, Equo Berdeak "igandeko ustekabea" izango da, "Frantziako hauteskundeetan gertatu den bezala".
2020/07/10 - 20:30
Zentro eskuineko botoa Iturgaizek "biltzea" eskatu du Casadok kanpaina itxieran
Alderdi Popularreko presidentearen hitzetan, Iturgaiz “askatasunaren erraldoi” bat da, eta Eusko Legebiltzarrean talde “eraginkor” bat zuzentzeko gaitasuna du.
2020/07/10 - 17:12
Equo Berdeakek betiko alderdiekin pozik ez daudenei euren babesa eskatu die
Aukera baliogarritzat jo dute euren burua, guztiekin adosteko prest daudelako.