Mendia: "PSE-EErako botoak berreraikitze sozial eta ekonomikorako baliatuko ditugu"
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai Idoia Mendiak ostiral honetan adierazi duenez, igande honetan bere alderdiak jasotako "boto guztiak" Euskadiko "berreraikitze sozial eta ekonomikorako" baliatuko dituzte; "liskarrerako", aldiz, "bat ere ez dugu erabiliko", nabarmendu du.
PSE-EEk hauteskunde-kanpainari amaiera emateko egindako mitinean eman du mezu hori Mendiak, Donostian, Altza auzoan, Harrobieta plazan. Bertan, Mendiarekin batera, Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramailea, PSE-EEren Arabako zerrendaburu Gloria Sanchez eta Gipuzkoako zerrendaburu eta lurralde historiko horretako sozialisten idazkari nagusi Eneko Andueza ere izan dira.
"Ezkerreko lidergoa, politika fidagarriak eta zorrotzak eta konponbideak, ez arazo gehiago" nahi dituzten euskal herritarrei eskatu die botoa Idoia Mendiak, "bizikidetzan, akordioan eta lankidetzan sinesten dutenei". Gainera, zehaztu du PSE-EEk eskaini eta bermatzen duela Eusko Jaurlaritza "liskarretik urrun eta Pedro Sanchezen Gobernuarekin bat eginda" egotea.
"Sozialistok ez dugu denbora galduko, eta argi dugu: boto guztiak, boto-paper guztiak, aulki guztiak, Euskadiko berreraikitze sozial eta ekonomikorako baliatuko ditugu. Liskarrerako edo zatikatzeko, aldiz, bat ere ez dugu erabiliko", esan du.
"Euskadi aurrera ateratzea"
Haren iritziz, hauteskunde hauek balio behar dute "Euskadi aurrera ateratzeko": "Hauteskunde hauetan, ez dago jokoan independentziarik, kontsultarik, euskal errepublikarik edo Gobernu akordiorik. Hauteskunde hauetan, erabaki behar dugu zein osasungintza, zein hezkuntza eta zein enplegu behar ditugun", amaitu du.
Ekitaldi berean, Maria Jesus Montero Ogasun ministro eta Espainiako Gobernuko bozeramaileak herrialdeari "traizio handia" egitea leporatu dio PPri, koronabirusaren "gaixotasuna aprobetxatuz Gobernu bat etzaten saiatzeagatik", eta "hautestontzietan ordainduko" dutela ohartarazi dio.
Monterok "batasuna" eskatu du COVID-19aren pandemiak eragindako krisitik ateratzeko, eta "itxaropen handiak" agertu ditu: "Espainiako zientziak mila milioi euroko talka-plana izango du, eta hemendik aterako gaitu".
Eneko Anduezak, bestalde, "hautestontziak ukabilez eta arrosaz, ilusioz eta itxaropenez" betetzeko deia egin du. "Ez dira alferkeria edo beldurra sartzen; astelehenean hasiko da bidea, eta horretarako botoak behar ditugu igandean”; ildo horretan, “ Gobernu indartsu bat eta egonkortasuna" aldeztu ditu.
"Sozialistok guztiontzako herri proiektua gara, bazterketarik gabe, inor atzean utzi gabe". Horrez gain, "egonkortasuna" eta baliabideen kudeaketa ere badirela gaineratu du, "inolako zerbitzurik murriztu gabe".
Bien bitartean, Gloria Sanchezek esan du igandean "asko" izango dugula jokoan, eta hauteskundeak "bereziki garrantzitsuak" izango direla, "akordioak lortu behar direlako". Testuinguru horretan, sozialistek "irtenbideak" eskaintzen dituztela eta "EEAko erakundeek funtzionatzeko bermea" dela esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.