Hauteskunde inkestak
2020/07/17 - 22:43
PP+Cs koalizioak seigarren legebiltzarkidea lortu du
Azkenean, Ciudadanoseko Luis Gordillok aulkia lortu du, atzerriko botoa zenbatuta, eta, batez ere, inpugnatutako mahaiak berrikusita. EH Bilduk galdu du PP+Cs koalizioak eskuratutako ordezkaria.
2020/07/17 - 16:17
PP+Cs koalizioa jabetu da EH Bilduren Bizkaiko azken eserlekuaz
Horrek esan nahi du Luis Gordillo legebiltzarkide izango dela. Gordillo Ciudadanosek Euskadin duen buruzagia da.
2020/07/17 - 16:16
Eusko Legebiltzar berria 38 emakumek eta 37 gizonek osatuko dute
Uztailaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskundeen ostean osatuko den Eusko Legebiltzarra.
2020/07/17 - 15:00
Politikarekiko desengainuak COVID-19ak baino pisu handiagoa izan du abstentzioan
% 23k esan du politikariekin desengainatuta egoteagatik ez zuela bozkatu, pandemiagatik izan zela argudiatu zutenak baino 3 puntu gehiago. Hala ere, hauteskunde orokorretan desengainua % 44koa zen.
2020/07/17 - 13:08
“Ate guztiak irekita ditugu: koalizioko gobernu bat edo egonkortasuneko akordio bat”
PSE-EEko idazkari nagusiak ez du euskal gobernu berrirako formularik alde batera uzten, baina lehentasuna gobernu "indartsu eta egonkorra" izateari emango dio.
2020/07/17 - 12:26
Iglesiasek alderdiko zuzendaritza deitu du EAEko hauteskundeetako porrota aztertzeko
Zuzendaritzak "hausnarketa autokritikoa" egin du, eta oraingoz "barne arazoak" baino ez ditu aipatu arrazoi posible gisa.
2020/07/17 - 12:01
Bizkaiko azken eserlekua kendu dio PP+Csek EH Bilduri
Horrela, Carlos Iturgaiz lehendakarigaiaren koalizioak seigarren eserlekua lortu du. Luis Gordillo Euskadiko Ciudadanosen bozeramailea legebiltzarkidea izango da Diana Urrearen (EH Bildu) kaltetan.
2020/07/15 - 21:17
EAJk eta PSEk astelehenean hasiko dute koalizio-gobernua osatzeko negoziazioa
Bi alderdietako ordezkaritzak Sabin Etxean bilduko dira astelehen eguerdian, pandemiari eta krisi ekonomikoari aurre egiteko "Gobernu sendoa" osatzeko asmoz.
2020/07/15 - 12:45
Otegi: ''Botoak Podemosetik eta EAJtik etorri zaizkigu''
Arnaldo Otegi oso pozik agertu da EH Bilduk igandeko hauteskundeetan lortutako emaitzekin. "Apaltasun osoz" lanean jarraituko dutela azpimarratu du.
2020/07/15 - 11:08
Amaya Fernandez: "Voxen antipodetan gaude"
Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, ez doaz Eusko Legebiltzarrera euskal abertzaletasunaren euskarri izatera, euskal gizartearen lehentasunak defendatzera baizik.
2020/07/14 - 15:05
Herritarrek "azken lau urteetako lanari babesa" eman diotela esan du Jaurlaritzak
Erkorekak azpimarratu du "kanpaina eta hauteskunde eguna normaltasun osoz" egin zela, "gorabeherarik gabe", eta "arrakastatsua" izan zela Osasun eta Segurtasun sailen lana.
2020/07/14 - 13:19
Elkarrekin Podemosek hiruko gobernua osatu nahi du EH Bildurekin eta PSErekin batera
Podemos Euskadiko koordinatzailea "zintzotasunez eta diskrezioz" lan egiteko prest agertu da, "zenbakiek hiruko gobernua osatzea ahalbidetzen dutelako".
2020/07/14 - 12:54
PSErekin koalizio akordio batera iristearen alde agertu da Andoni Ortuzar
EAJren asmoa gobernua azkar osatzea dela ziurtatu du Andoni Ortuzarrek.
2020/07/13 - 23:22
Koalizio gobernua berriro osatzearen aldeko apustua egin dute EAJk eta PSEk
EAJk baieztatu du PSErekin gobernatzea dela bere lehentasuna eta sozialistek esan dute hitz egiten hasteko prest daudela. Bestalde, Odon Elorzak alderdiaren baitan eztabaida bat irekitzea eskatu du.
2020/07/13 - 17:28
EH Bilduk gehiengo aurrerakoiak eta subiranistak bilatuko ditu Legebiltzarrean
Datozen egunetan bilera-sorta hasiko du egungo gobernuaren alternatibak bilatzeko, izan ere, Otegiren ustez, "etorkizuna ezkerreko subiranistena da".
2020/07/13 - 16:51
Amaia Martinez Voxeko hautagaiak eserleku bat lortu du Legebiltzarrean
Alderdi ultrak 17.517 boto-txartel lortu zituen, hau da, boto guztien % 2 baino gutxiago.
2020/07/13 - 16:44
PP-Ciudadanos koalizioak boto eta eserlekuen erdiak galdu ditu
9 legebiltzarkide izatetik koalizioan 5 izatera igaroko da koalizioa. Ordezkari bana galdu dute Bizkaian eta Gipuzkoan, eta bi Araban.
2020/07/13 - 16:39
Orain arteko emaitzarik txarrenak izan ditu Elkarrekin Podemosek
Sei ordezkari izango ditu Legebiltzarrean, orain 4 urte baino 5 gutxiago. Hirugaren indarra izatetik, laguarren tokira pasadu dira.
2020/07/13 - 16:32
PSE-EEk aurreikusitakoak baino emaitza okerragoak izan ditu
9 legebiltzarkide izatetik 10 izatera pasa da PSE, Araban irabazi dute eserleku hori. Aurreikusitakoak baino emaitza okerragoak izan dituzte sozialistek.
2020/07/13 - 16:26
EH Bilduk dio etorkizuna ezker subiranista dela
Hauteskunde hauetako irabazle nagusietako bat EH Bildu izan da. 22 ordezkeri lortuta, inoizko emaitzarik onena lortu du Maddalen Iriarte buru duen hautagaitzak.