Hauteskunde inkestak
2022/04/10 - 16:58
Macron eta Le Pen dira inkesten arabera bigarren itzulirako faboritoak
Macron izan da gaur azken hautagaia bozkatzen. kainpaina mitin bakar batera murrizteko estrategia zuzena izan den jakingo da gaur. Marine Le Pen berriro egon daiteke presidentziarako lehian bi aste barru gaur Melenchon ezkertiarrak harrapatzen ez badu. Hauteslekuak 20:00tan itxiko dituzte.
2022/04/08 - 16:40
Emmanuel Macron da inkesta guztietan buru eta Eliseoan beste bost urtez egoteko faboritoa
Emmanuel Macronen kanpaina laburra Ukrainako gerrak markatu du, bere irudia indartuz. Ez da kudeatu duen krisi bakarra. Pandemiari ere aurre egin behar izan dio agintaldian eta herritarrek horregatik ere epaituko dute.
2022/03/04 - 11:55
EAJ irabazle, EH Bilduren eta PSE-EEren gorakadarekin, Soziometroaren arabera
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, EAJk irabaziko lituzke (31), aurrekoetako eserleku kopuru berarekin. EH Bilduk (22) eta PSE-EEk (12) gora egingo lukete, eta PPk (5) Elkarrekin Podemos (4) aurreratuko luke.
2022/01/30 - 17:36
Portugaldarrak hasi dira botua ematen, Errepublikaren Biltzarreko ordezkariak aukeratzeko
Inkesten arabera, lehia oso estua dago, batez ere, bi presidentegairen artean; Antonio Costak galdu egin du Rui Riorekiko zuen hamar puntu baino gehiagoko aldea.
2022/01/30 - 16:39
Portugalgo hauteskunde inkesten arabera, hirugarren indarra bilakatu daiteke Chega! ultraeskuindarra
Aurreikuspenen arabera, sozialistak botoen %36 lortuko lituzke, eta kontserbadore moderatuak %33. Berdinketa teknikoaren mugan daude. Gauzak horrela, batak ala besteak alderdi txikiagoen babesa lortu beharko du agintzeko.
2021/12/16 - 15:49
EAJk eta PSEk gehiengo osoa mantenduko lukete; EH Bilduk bi eserleku igo, Elkarrekin Podemos-IUren kontura
Soziometroak adierazten duen eserleku mugimenduak ez dakar aldaketarik gobernagarritasunean. Jaurlaritzako alderdiek gehiengo osoari eusten diote berdin eta oposizioan dago aldaketa: EH Bilduk bi legebiltzarkide gehiago eta Elkarrekin Podemosek bi gutxiago.
2021/12/16 - 12:01
EAJ garaile eta EH Bilduk bi eserleku gehiago, Soziometroaren arabera
Hauteskundeak orain egingo balira, ordezkari kopuru bera lortuko lukete EAJk (31), PSE-EEk (10), PP+Cs-ek (6) eta Voxek (1). EH Bilduk (23) bi gehiago lortuko lituzke eta Elkarrekin Podemos-IUk(4) bi galdu.
2021/10/08 - 16:27
Euskal Soziometroa: EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta EH Bilduk eta PSE-EEk gora egingo lukete
PP+Cs-ek ordezkaritza galduko luke, baina postu bat igoko litzateke; izan ere, Elkarrekin Podemos-IU postu bat jaitsiko litzateke bi eserleku galduta.
2021/05/28 - 16:23
Jaurlaritzako alderdiek uste dute herritarren babesa adierazten duela soziometroak
Soziometroaren emaitza ikusita gobernuko alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, uste dute herritarrek euren jarduna begi onez ikusten dutela.
2021/05/28 - 16:18
EAJk eta PSEk gehiengo osoari eutsiko liokete; EH Bildu eta PP-Cs, gorantz
Aldaketa gutxi izango lirateke Gasteizko legebiltzarrean soziometroaren arabera, hauteskunde autonomikoak gaur egingo balira.
2021/05/28 - 10:00
Pandemiak ez luke ondoriorik izango EAJren eta PSE-EEren hauteskunde emaitzetan
Soziometroaren arabera, beren ordezkaritza mantenduko lukete EAJk (31), PSE-EEk (10) eta Voxek (1). EH Bilduk (22) eta PP+Cs-k (7) eserleku bana irabaziko lukete Elkarrekin Podemos-IUren (4) kaltetan.
2021/05/04 - 22:51
Ayusok (PP), gehiengo osotik gertu, agintea lortuko luke Voxekin, inkesten arabera
Botoen % 43,7 eskuratuta, 62-65 eserleku ematen dizkio GAD3k Fortarentzat egindako galdeketak. Ondoren geratuko lirateke PSOE (25-28), Mas Madrid (21-24), Vox (12-14) eta Unidas Podemos (10-11).
2021/02/14 - 21:01
ERCren eta PSCren arteko berdinketa, eta independentismoak gehiengoa areagotuko luke
GAD3k TV3 Kataluniako telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PSCk botoen % 24,5 eta 34-36 parlamentari lortuko lituzke. ERCk % 24,3ko babesa erdietsiko luke, eta 36-38 ordezkari.
2021/02/13 - 19:10
Covid-19ak eta abstentzioaren mehatxuak baldintzatutako hauteskundeak Katalunian
"Hautesleku denetan mahai guztiak osatzea posible izango da", ziurtatu du Kataluniako Gobernuak. Hala ere, ezohiko hauteskundeak izango dira.
2020/09/22 - 09:03
EAJk bederatzi batzorde zuzenduko ditu; EH Bilduk, PSE-EEk eta PP+Csek, bina
Bien bitartean, Eusko Legebiltzarreko 17 batzordeetatik bakar batean ere ez dira ez Elkarrekin Podemos-IU ez Vox batzordeburu izango.
2020/08/27 - 18:47
Koalizio-gobernua osatzeko akordioa lortu dute EAJk eta PSE-EEk
Bi alderdiek datozen orduetan egingo dute ofizial akordioa. Ekonomiari, bizikidetzari eta autogobernuari buruz zituzten desadostasunak alde batera utzi ostean adostu dute ituna.
2020/08/03 - 15:11
XII. Legealdia Eusko Legebiltzarrean
Bakartxo Tejeria jeltzalea berriro aukeratu dute astelehen honetan, hirugarren aldiz jarraian, Eusko Legebiltzarreko presidente.
2020/08/03 - 14:54
Bakartxo Tejeria aukeratu dute berriro Legebiltzarreko presidente
Bakartxo Tejeria eta Iñigo Iturrate (biak EAJkoak), Txarli Prieto (PSE-EEkoak), Eba Blanco (EH Bildu) eta Gustavo Angulo (Elkarrekin Podemos-IU) izango dira Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideak.
2020/08/03 - 14:16
Legebiltzarkideek Konstituzioari men egin behar izatea baztertu du Legebiltzarrak
PP+Cs koalizioaren eskaera atzera bota du organo horrek, argudiatuz Diputazio Iraunkorrak ezin duela "hurrengo legegintzaldiari dagozkion jarduerak baldintzatuko dituen erabakirik hartu".
2020/08/03 - 12:50
Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimen oroimenez
Joan den uztailaren 12ko hauteskundeetatik sortutako Eusko Legebiltzarrak eratze-saioari ekin dio, eta minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimen oroimenez.