TV3-en inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ERCren eta PSCren arteko berdinketa, eta independentismoak gehiengoa areagotuko luke

GAD3k TV3 Kataluniako telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, PSCk botoen % 24,5 eta 34-36 parlamentari lortuko lituzke. ERCk % 24,3ko babesa erdietsiko luke, eta 36-38 ordezkari.
Iragarkia
18:00 - 20:00
ERCren eta PSCren arteko berdinketa, eta independentismoak gehiengoa areagotuko luke

GAD3k TV3 Kataluniako telebistarentzat egindako inkesta baten arabera, ERCren eta  PSCren arteko berdinketa izango litzateke Kataluniako hauteskundeetan, eta independentismoak bere gehiengoa aeragotuko luke Parlamentan. PSCk botoen % 24,5 lortuko lituzke. Salvador Illa sozialistaren zerrendak 34-36 parlamentari eskuratuko lituzke. ERCk % 24,3ko babesa erdietsiko luke. Beraz, Pere Aragonesen hautagaitzak 36-38 ordezkari izango lituzke Ganberan.

JxCATek bozen 20,5 % eskuratuko lituzke. Ondorioz, Laura Borras zerrendaburuaren indar politikoak 30-33 ordezkari lortuko lituzke Parlamentan.

En Comu Podemek (Jessica Albiach) botoen % 6 lortuko lituzke, eta 6-7 ordezkari.

Vox ultraeskuineko alderdiak babesen % 5,9 erdietsiko lituzke. Ignacio Garriga zerrendaburuaren indar politikoak 6-7 parlamentari izango lituzke. Beraz, Espainiako ultraeskuinak aurrenekoz ordezkaritza lortuko luke Parlamentan.

CUP (Dolors Sabater) indar independentistak boto-paperen % 5,4 erdietsiko lituzke. Beraz, 7 ordezkari eskuratuko lituzke.

Bestalde, Ciudadanosek bozen % 5,3 bereganatuko lituzke. Carlos Carrizosa buru duen alderdiak 6-7 ordezkari izango lituzke.

Beherakadarik handiena Ciudadanosek jasango luke; izan ere, 2017ko hauteskundeetan bozen % 25,4 eskuratu zituen, eta 36 parlamentari. Igoerarik handiena, aldiz, PSCk izango luke, 2017an botoen % 13,9 eta 17 eserleku lortu zituelako.

PPk botoen % 4,6 lortuko lituzke. Alejandro Fernandezen hautagaitzak 4-5 diputatu izango ditu Kataluniako Parlamentuan.

Azkenik, PDCatek bozen % 2,5 eskuratuko lituzke. Beraz, Angels Chacon zerrendaburuaren alderdiak 0-2 ordezkari izango lituzke.

Honenbestez, PNC alderdi nazionalista berriak, Marta Pascalen alderdiak, ez luke parlamentaririk lortuko, eta Ganberatik at geratuko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X