Politikarekiko desengainuak COVID-19ak baino pisu handiagoa izan du abstentzioan
Politikariekiko desengainua COVID-19ak baino pisu handiagoa izan zuen joan den uztailaren 12ko hauteskundeetan izandako abstentzioa (% 47tik gora) orain arteko hauteskunde autonomikoen artean altuena izan zedin.
Eusko Jaurlaritzak hauteskundeen ostean egin ohi duen galdeketa plazaratu du, eta, besteak beste, abstentzioaren arrazoi nagusiaz galdetu du.
% 23k politikariekin desengainatuta egoteagatik izan zela onartu du, pandemiagatik izan zela argudiatu zutenak baino 3 puntu gehiago, baina desengainua % 44ra iritsi zen hauteskunde orokorretan.
Gainera, % 12k erantzun du ezein alderdi edo politikarik ez duela konbentzitzen, % 9k uste du bozkatzeak ez duela ezertarako balio, eta % 6k hauteskunde hauek ez zitzaizkiolako interesatzen.
Halaber, murriztu egin da kanpainaren informazio politiko eta elektoralaren kontsumoa, bai telebista, egunkari, irrati, Internet edo sare sozialen bidez, bai eta hauteskundeei buruz familiarekin, lagunekin eta lankideekin hitz egiten emandako denbora ere. Gainera, botoa eskubidea baino gehiago herritarren "betebehartzat" hartzea, 2019ko azaroan % 41 izatetik gaur egun % 34 izatera igaro da.
% 48k beti gauza bera bozkatzen du
Inkestari erantzun diotenen % 48k beti alderdi berari eman ohi diote botoa ( % 65 EAJren boto-emaileen artean eta % 59 EH Bilduren boto-emaileen artean). Boto fideltasuna askoz ere handiagoa da EAEn CISek Espainiako Estatuarentzat ematen duena baino (% 18).
Botoa ez emateko erabakia berandu hartu zuten herritarrek. Kanpaina hasi aurretik % 56k erabaki bazuten ere, % 16k kanpainan zehar, % 6k hausnarketa egunean eta % 18k 12an bertan hartu zuten erabakia.
Abstenitu ziren pertsonen artean, % 19k adierazi dute, emaitzak ikusita, nahiago luketela bozkatzera joan izan balitz. Kopuru hori % 24koa da Araban eta Gipuzkoan, eta % 14koa Bizkaian.
EAEko herritarren % 91k badaki EAJ izan dela boto gehien jaso dituen alderdia, eta % 72k positibotzat jo ditu emaitzak; % 18k, berriz, negatibotzat jo ditu. Egungo emaitzen balorazioa 2012koa eta 2016koa baino positiboagoa da, % 60 eta % 68, hurrenez hurren.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.