Hauteskundeak Frantzia 2024
2021/10/10 - 22:38
Martxan dira Frantziako hauteskundeak
Sei hilabete falta dira Frantziako hauteskunde presidentzialak izateko. Denbora asko izan arren, dagoeneko martxan da hautagaien estrategia. Lehiakideen izen garrantzitsuenak zeintzuk diren errepasatuko ditugu.
2021/10/09 - 20:16
Philippek, Macronen lehen ministro ohiak, Horizons alderdi berria aurkeztu du
"Emmanuel Macron presidentea berriro hautatua izatea da nire helburu politikoa 2022an", adierazi du Philippek, baina askok uste dute 2027an Eliseora iristeko prestatzen ari dela.
2021/09/12 - 19:17
Anne Hidalgok Frantziako Presidentetzarako aurrehautagaitza iragarri du
Parisko alkateak Emmanuel Macron presidentea nagusi den zundaketak gainditu beharko ditu. Hala ere, Frantziako kargu politiko nagusia bereganatzen duen lehen emakumea izan nahi du.
2021/06/28 - 00:51
Errepublikanoek ultraeskuina garaitu dute Frantzian, abstentzio datu historikoarekin
Marine Le Pen ultraeskuineko buruak ez du lortu Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko gobernua, eta RNk ez du ordezkaritzarik izango.
2021/06/27 - 22:47
Zentro-eskuina nagusi, baina EH Bai garaile Hendaiako kantonamenduan
Bigarren itzulian zentro-eskuinak 11 kantonamendu lortu ditu. Kantonamendu bakarra geratu da hortik kanpo, Hendaia-Hego Kostaldea. Bozetako protagonista nagusia abstentzio handia izan da berriro.
2021/06/27 - 19:26
Parte-hartzea zertxobait handiagoa izan da bozen bigarren itzulian
17:00etan parte-hartzea % 32,65ekoa izan da. Iragan igandean boto-emaileen % 31,37k parte hartu zuten ordu berean. Hautestontziak 08:00etan zabaldu dira, eta 18:00etan itxi dituzte.
2021/06/27 - 09:20
Abstentzioari buelta ematea helburu, hauteskundeen bigarren itzulian
Pirinio Atlantikoko nahiz Akitania Berriko eskualdeko ordezkariak hautatzeko hitzordua dute herritarrek. Ez da aliantzarik izan, ez kontsignarik eman bigarren itzuli honetarako.
2021/06/21 - 14:00
Frantziako lurralde hauteskundeetako abstentzioa, kolpea Macronentzat
Sekula izan den parte-hartze txikiena izan da, % 32koa. Macronek ez du lortu frantsesak mobilizatzea, baina, Marine Le Penen eskuin muturrak ere ez ditu lortu inkestek aurreikusten zituzten emaitzak.
2021/06/21 - 13:42
Ultraeskuina galtzaile nagusia Frantziako eskualde hauteskundeetako lehen itzulian
Eskuin kontserbadorea gailendu da lehen itzulian bozen % 29 lortuta, lehena da sei eskualdetan. Ezkerreko alderdiek, bat eginez gero, kontserbadoreen aurretik jartzeko aukera handia dute.
2021/06/20 - 12:34
Eskumenen eztabaida bete-betean dagoenean egingo dira Departamendu hauteskundeak
Egitura sakon aldatzeko asmoa du Macronek, baita horien eskumenak ere. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako 12 kantonamenduetako ipar euskal herritarrek 24 ordezkari hautatu behar dituzte.
2020/07/03 - 16:39
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak dimisioa aurkeztu du
Macron presidenteari egin nahi dituen aldaketak egiteko bidea libre utzi dio, Udal Hauteskundeetan izan ziren emaitza txarren ondorioetako bat da.
2020/06/29 - 02:52
Ezkerrak Paris mantendu du eta Berdeek Lyon eta Estrasburgo bereganatu dituzte
Gainera, ezkerrak Marseilla berreskuratu du 25 urte geroago. Ekologistak Toursen eta Besanconen ere nagusitu dira. Bestalde, Edouard Philippe lehen ministroak El Havren irabazi du.
2020/06/28 - 19:58
Parte-hartzeak behera egin du Frantziako udal hauteskundeetako bigarren itzulian
Aurreneko itzulian % 55eko abstentzioa izan zen. Macronen alderdiaren porrota iragarri dute inkestek. Ekologistek, aldiz, gora egingo dute nabarmen.
2020/06/27 - 17:55
Abstentzioa izango da gakoa Ipar Euskal Herriko herri bozen bigarren itzulian
Martxoaren 15ean egin zen lehen itzulia, COVID-19aren pandemia zabaltzen hasi berritan. 140 udal erabakita geratu ziren orduan. Orain, gainerako 18en etorkizuna dago jokoan.
2020/05/31 - 18:14
Jean Rene Etchegarayk bidea libreago du berriz ere Baionako alkate izateko
Etchegarayren aurkari nagusia Henri Etcheto sozialista da. Etcheto euskal elkargoaren eta euskara aintzat hartzearen aurka agertu izan da, eta Baiona Berdeak Etcheto ez babestea erabaki du.
2020/03/16 - 11:54
Abertzaleak nagusi Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeetan
Macronen gobernuak bilera berezia egingo du datozen orduetan udal hauteskundeen bigarren itzulia egingo den ala ez erabakitzeko.
2018/06/25 - 21:26
Fiskaltza Macronen hauteskunde-kanpaina ikertzen ari da
Hainbat komunikabideren arabera, Emmanuel Macronek Lyongo alkatearen laguntza izan zuen eta haren hauteskunde-kanpaina legez kanpo finantzatu zen.
2018/03/21 - 21:54
Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiaren galdeketa amaitu da
2007ko hauteskunde-kanpaina ustez Libiako diruarekin legez kanpo finantzatzeagatik Sarkozy 25 orduz galdekatu dute.
2017/12/11 - 15:37
Korsikako nazionalistek gehiengo absolutua lortu dute bigarren itzulian
Korsikan nazionalistek emaitza historikoak lortu dituzte hauteskundeen bigarren itzulian. Botoen % 57 eskuratu dute, eskuineko eta zentroko zerrendak atzean utzita.
2017/12/10 - 13:52
Korsikako nazionalistek lehen itzuliko garaipena indartu nahi dute gaur
Joan den igandean izandako bozketan Pè a Corsica koalizioak irabazi zuen, bozen % 46,36 lortuta.