Eskualde hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errepublikanoek ultraeskuina garaitu dute Frantzian, abstentzio datu historikoarekin

Marine Le Pen ultraeskuineko buruak ez du lortu Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdeko gobernua, eta RNk ez du ordezkaritzarik izango.
Renaud Muselier, garaipena iragarri duen unean
Renaud Muselier, garaipena iragarri duen unean. Argazkia: EFE

Les Republicains (LR) buru duen eskuin kontserbadoreen koalizioa gailendu da Frantziako eskualde hauteskundeetako bigarren itzulian. Marine Le Pen ultraeskuineko agintariak ez du lortu eskualde gobernurik, eta eskuineko zein ezkerreko alderdiek euren gotorlekuei eutsi diete.

Eskualde guztiak kontuan izanda, LRk bozen % 38 eskuratu ditu. Atzetik, Alderdi Sozialista (PS), ekologista eta ezkerreko beste formazioen elkargoak % 34,5eko babesa izan du, Ifop institutuaren aurreikuspenen arabera.

Rally Nacional (RN) ultraeskuineko alderdiaren porrota begi bistakoa izan da lehenengo aurreikuspenetatik. Inkesten arabera, Le Penek aukera bakarra zuen aurtengo hauteskundeetan: Proventza-Alpeak-Kosta Urdina (PACA) eskualdeko gobernua. Baina Reneud Muselierren alderdi kontserbadorea gailendu da bertan, bozen % 57 jasota. Lehenengo itzulian, Bilgune Nazionaleko Thierry Marianik lortu zuen boto gehien eskualde horretan. Oraingoan, ostera, % 43ko babesa baino ez du eskuratu.

Errepublika Martxanek, Emmanuel Macron Frantziako Gobernuko presidentearen alderdiak, ez du lortu eskualde gobernurik. Hala, Gabriel Attal bozeramaileak esan du emaitzak "etsigarriak" direla. Adituen arabera, Macronen alderdiaren gainbeherak eragina izan dezake 2022an, presidenterako hauteskundeetan.

Inoizko abstentziorik handiena

Bigarren itzuli honetan, abstentzioa % 66koa izan da. 31,5 milioi frantziar ez dira hauteslekuetara joan. Bozketaren lehen itzulikoa (% 66,72) baino datu txikiagoa bada ere, oso esanguratsua da. Lehen itzuliko parte-hartze eskasarengatik kezkatuta, ordezkari politikoek bozkatzeko eskatu zieten herritarrei, baina eskari horrek ez du aldatu hautesleen jarrera.

Hauteskundeetako bi itzuliak kontuan izanda, abstentzioa historikoa izan da aurten; izan ere, 1958tik —egungo Errepublika sortu zenetik— inoiz ez da halako daturik izan. 2015eko eskualde hauteskundeetan % 41,5ekoa izan zen abstentzioa, eta 2010ekoetan, % 48,9koa.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X