Pradales: "Asko dago egiteko; bide orriak euskal agendan sakontzea dakar"
Lehendakariak agintaldiaren lehen erdiaren balantzea egin du Ajuria Enean, ekitaldi instituzional batean. Bere hitzaldian, Euskadin lantzen den egonkortasuna nabarmendu du, "oso ezegonkorra" den testuinguru globalean aurrerapena, ongizatea eta autogobernua bermatzeko faktore erabakigarri gisa.
Imanol Pradales lehendakariak agerraldia egin du gaur eguerdian Ajuria Enean, bere Gobernuaren bi urteko kudeaketaren balantzea azaltzeko. Ekitaldian, EAJ-PSE gobernu koalizioaren ibilbide-orri estrategikoa zehaztu du eta, besteak beste, Euskadiren egonkortasuna nabarmendu du, ongizatean eta autogobernuan aurrera egiteko bizi dugun mundu nahasi eta ezegonkorraren aurrean.
Lidergo partekatuan oinarritutako eredua
Pradalesek sailburuak izan ditu lagun hitzaldian, eta guztiei eskerrak emateaz gain, legegintzaldian izadako lidergo partekatua nabarmendu nahi izan du: "Gobernu baten zeregina norabidea markatzea da, baina horrek ez du esan nahi bakarrik gobernatu behar denik; erakundeekin, enpresekin, gizarte-eragileekin eta, jakina, herritarrekin batera egin beharreko lana da, denon artean indarrak batuz", adierazi du.
Gobernua osatu zenetik eta euskal gizartearen aurrean aurkeztu zenetik bi urte igaro direnean, lehendakariak aitortu du hilabete "oso trinkoak" izan direla, ziurgabetasun handikoak: "Asko erein dugu, pixkanaka uzta jaso ahal izateko", esan du. Ildo horretan, iragarri du Eusko Jaurlaritzak dagoeneko bere programaren % 80 jarri duela martxan. "Hau da gure bidea; agian ez da azkarrena izango, ezta errazena ere, baina bai zuzena", ziurtatu du, eta esan du formula magikoak eta etsipena alde batera utzi behar direla.
Ibilbide-orria hurrengo bi urteetarako
Nolanahi ere, Pradalesek ohartarazi du asko dagoela egiteko eta Gobernuak ezin duela "erritmoa jaitsi", ezta kanpoko zarata politikoarekin indarrak galdu ere. Helburu nagusia euskal agenda lehenestea izango dela adierazi du.
Hala, Gobernuak bultzada sendoa emango dio legegintza-egutegiari funtsezko proiektu berriekin; horien artean nabarmendu ditu Unibertsitateen Legea, Euskal Kultura Sistemarena, Administrazioa Bizkortu eta Sinplifikatzeko Legea, Turismorena, Nekazaritza eta Elikadura Iraunkorrarena, eta Tratu Berdintasunari eta Diskriminaziorik Ezari buruzkoari, besteak beste.
Legegintzaldiaren erronkak: etxebizitza, osasuna eta autogobernu eredu berrira
Zerbitzu publikoei dagokienez, Pradalesek Osakidetzako EPEa amaitzea, Ertzaintzan 8.000 agente lortzea eta hezkuntza-emaitzak hobetzeko zein segregazioari aurre egiteko 700 profesional txertatzea lehenetsi du.
Era berean, migrazioaren erronkari heltzea, euskararen erabilera sozialean jauzi kualitatiboa ematea eta Gernikako Estatutua osatu ostean autogobernu sistema berri baterantz aurrera egitearen alde egin du.
Lehendakariak balantzeari amaiera eman dio 15 sailburuei "erritmoa" eskatuz agintaldiaren geratzen den erdirako: "Lanaren erdia geratzen zaigu eta ezin gara despistatu".
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.