Frantzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltza Macronen hauteskunde-kanpaina ikertzen ari da

Hainbat komunikabideren arabera, Emmanuel Macronek Lyongo alkatearen laguntza izan zuen eta haren hauteskunde-kanpaina legez kanpo finantzatu zen.
Emmanuel Macron. Artxiboko argazkia: EFE
Emmanuel Macron. Artxiboko argazkia: EFE

Lyongo Fiskaltza Emmanuel Macronen hauteskunde-kanpainan irregulartasunak izan ote ziren ikertzen ari da. Frantziako hauteskunde presidentzialak 2017ko udaberrian izan ziren.

Ikerketa joan den ostiralean abiarazi zuten. Gerard Collomb garai hartan Lyongo alkate zenak –egun Barne ministroa da Frantziako Gobernuan- Macroni hauteskunde-kanpainan hainbat mesede egin zizkionaren susmoak ditu Fiskaltzak.

Besteak beste, ustez diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik eta hauteskunde-kanpaina legez kanpo finantzatzeagatik ireki dute Macronen kontrako ikerketa.

Lyongo udaletxeko Errepublikanoak alderdi eskuindarrak aurkeztu zuen salaketa ekainaren 19an.

Egun batzuk lehenago, baina, 'France Info' komunikabideak zabaldu zuen Macronek hainbat mesede jaso zituela Frantziako Gobernuko presidentetza lortzeko bidean. Mitinak eta ekitaldi publikoak egiteko alokairugatik, adibidez, ohikoak baino prezio askoz merkeagoak  ordaindu omen zituen Macronek.

Le Monde eta Medipart hedabideek ere zabaldu zuten Macronen hauteskunde-kanpainan irregulartasunak izan zirela.

Frantziako Gobernuak hasieratik esan du gastu haiek Hauteskunde-kanpainako Batzorde Nazionalak onartu zituela bere garaian, kontuak ikuskatzeko epea agortu zela eta, beraz, ikerketa bat abiarazteko eskumenik ez daukala jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X