Hauteskundeak Frantzia 2024
2022/05/23 - 17:29
Bortxaketaz akusatutako ministroaren kontua epaileen gain utzita, gaitzespen politikoa saihestu du Eliseoak
Olivia Grégoire Frantziako Gobernuaren bozeramaile berriak, birmoldaketaren ondorengo lehen bileraren ostean azpimarratu du "zero tolerantzia" egongo dela "sexu delitugileentzat", eta Damien Abad Elkartasun ministroaren kasuarekin lotutako "ustezko biktimen erabateko entzutea" izango dela.
2022/05/07 - 21:17
Frantziako ezkerraren koalizio berria, Macronen aurka batuta
Jean-Luc Mélenchonen lidergo pean, frantziar ezkerreko alderdiek Herri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria (NUPES) aurkeztu dute, Macron aurkari komun hartuta.
2022/05/07 - 12:08
Macronek bigarren agintaldia abiatu du: "presidente berria herri berri baterako"
Emmanuel Macron Frantziako presidentea karguaz jabetu da, "ekiteko, maitatzeko eta zerbitzatzeko" hitza emanda. Aitortu duenez, "une larriak bizi gara", eta elkarlanerako deia egin du.
2022/05/06 - 09:05
Alderdi Sozialista Melenchonek bultzatutako ezkerreko koalizioan aurkeztuko da hauteskunde legegileetara
Alderdi Sozialistako kontseilu nazionalak babestu egin du Jean-Luc Melenchonekin (Frantzia Intsumisoa) lorturiko aurreakordioa. Bozketan, 167 aldeko boto, 101 kontrako boto eta 23 abstentzio izan dira.
2022/05/04 - 13:14
Sozialistak ezkerreko koaliziora batzeko aurreakordioa lortu dute Frantzian
Alderdi Sozialistaren zuzendaritzak berretsi behar du aurreakordioa. Baieztatuko balitz, oraingoz Frantzia Intsumisoak, Berdeek eta Alderdi Komunistak osatzen duten ezkerreko alderdien arteko koaliziora batuko litzateke.
2022/05/03 - 23:10
Alderdi Komunistak Melenchonen aliantzarekin bat egin du ekaineko hauteskunde legegileei begira
Horrela, komunistak, Frantzia Intsumisoa eta Berdeak elkarrekin aurkeztuko dira ekainaren 12ko eta 19ko bozetara; azken biek igandean akordio historikoa itxi zuten. Orain Alderdi Sozialistak koalizioarekin bat egiten duen ikusi beharko.
2022/05/02 - 16:43
Frantzia Intsumisoak eta Berdeek erdietsitako akordioa zabaldu daiteke datozen orduetan
Berdeen eta Frantzia Intsumisoaren artean adostasuna dago eta Melenchonek bultzatutako Union Popoulaire koalizioan integratuko dira ekologisten hautagaiak, Julien Bayou Berdeen buruzagiak gaur azaldu duenez.
2022/05/02 - 08:50
Frantzia Intsumisoak eta Berdeek hauteskunde legegileetara elkarrekin aurkezteko akordioa lortu dute
Ezkerreko alderdien arteko koalizio hori zabalagoa izan daiteke; izan ere, Frantzia Intsumisoak eta Berdeek negoziatzen jarraitzen dute Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Komunistarekin.
2022/05/01 - 23:54
Frantziako hauteskundeetatik astebetera, istiluak izan dira Langileen Nazioarteko Eguneko manifestazioetan
Oso jendetsuak izan dira Frantzian aurtengo maiatzaren leheneko ospakizunak. Gaurko protagonista, legegileei begira ezkerreko alderdia negoziatzen ari diren hitzarmena izan da, baita Parisen izandako manifestarien eta poliziaren arteko istilu bortitzak ere.
2022/05/01 - 22:18
Maiatzaren Lehena Frantzian, istiluen eta ezkerraren gertuko akordio baten ildotik
Langileen Nazioarteko Egunak milaka manifestari bildu ditu Frantziako hirietan, haustura sozial gorakorrak baldintzatutako giroan.
2022/05/01 - 19:55
Melénchonek iluntzerako itxi nahi du bere ezkerreko frontea
Bere asmoak iragarri eta gutxira, joan den ostiralean negoziazioak eten zituzten sozialistek berriro negoziatzen hasteko interesa agertu dute.
2022/04/30 - 17:10
Lehenbailehen ezkerreko koalizioa osatzeko eskatu die Frantzia Intsumisoak sozialistei
Batzar Nazionalerako ezkerreko fronte bat sortzeko negoziazioak bertan behera uztea erabaki zuen Alderdi Sozialistak ostiralean. Koalizioa sortzearen helburua da Emmanuel Macron presidente liberalari kontraboterea egitea.
2022/04/29 - 17:21
Alderdi Sozialistak negoziazioak "eten" ditu eta Mélenchoni "aniztasuna onartzeko" eskatu dio
Frantzia Intsumisoak (LFI) eta Alderdi Sozialistak gaur goizean bertan iragarri programa-akordio bat lortu dutela legegileei begira. Hala ere, PSk ez du ikusten LFIk bere aurkari eta bazkide potentzialen proposamenak onartzeko asmorik duenik.
2022/04/29 - 16:10
Koalizioa eratzeko aurrerapauso handia eman dute Frantziako ezkerreko alderdiek
Ekainean izango diren hauteskunde legislatiboetarako, koalizio bat eratzeko gero eta gertuago daude ezkerreko alderdiak. Negoziazioa bide onetik doa eta lau alderdi ezberdin programa amankomuna adosteko bidean dira.
2022/04/29 - 11:25
Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak programa akordioa lortu dute hauteskunde legegileei begira
Akordioak akordio, negoziatzen jarraituko dute. Izan ere, hainbat kontu dituzte oraindik adosteko, tartean, ekaineko hauteskunde legegileetara bakoitza bere aldetik ala koalizioan aurkeztuko diren.
2022/04/27 - 17:37
Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute legegileei begira
Gaurko bileraren ostean, gainditu ezin diren oztoporik ez dutela aurkitu esan dute, beraz, negoziatzen jarraituko dute.
2022/04/27 - 13:28
Maitasuna
Frantziako hauteskundeetako emaitzak aztertu dituzten aditu eta hedabide askoren iritziz, Macroni botoa eman diotenek, hoberik ez zegoelako aukeratu dute, baina ez dute presidentea maite. Ez dugu politiko bat aukeratzen, ordea, ederra, alaia edo maitagarria delako.
2022/04/26 - 10:14
Ezkerrak fronte zabala osatu nahi du hauteskunde legegileei begira eta ultraeskuinak ez du erabaki zer egin
Presidentetzarako hauteskundeen ondotik, Frantziako alderdi nagusiak hasi dira ekaineko hauteskunde legegileei begira. Frantzia Intsumisoa alderdia ezkerreko alderdiekin harremanetan jarri da. Marine Le Penen Bilgune Nazionala, ostera, Eric Zemmourrekin koalizioa osatu ala ez aztertzen ari da.
2022/04/25 - 22:30
Gixune, Le Penen alde bozkatu duen Lapurdiko herri bakarra
Dena den, Ipar Euskal Herrian ere Macronek irabazi du, eta alde handiagoarekin gainera. Ia 250.000 herritar zeuden deituta hauteskundeetara eta %75ek hartu dute parte.
2022/04/25 - 22:27
Nork eman dio botoa Macroni eta nork Le Peni? Hautesleen profila adinaren, errentaren eta ideologiaren arabera
Macroni emakume gehiagok eman diote botoa eta Le Peni, kontrakoa. Gehien bat gizonezkoek eman diote botoa. Adinari dagokionez, tarte gehienetan Macron nagusitu da, batez ere, 70 urtetik gorakoen artean. Baina 50-59 urteko taldean, Le Penen alde egin dute.