Hauteskundeak Frantzia 2024
2022/04/15 - 21:16
Notre-Dameko lanak bisitatu ditu Macronek, sutearen hirugarren urteurrenean
Berpizten hasi da Parisko katedrala. 2014an berriro ateak ireki ahal izatea aurresikuten dute.
2022/04/15 - 16:27
Abian da Frantziako hauteskundeen bigarren itzulirako kanpaina
Le Penek ekitaldia egin zuen ostegunean, eta Macron, berriz, larunbatean egitekoa da. Datorren asteazkenean izango dute bi hautagaiek aurrez aurreko eztabaida bakarra, apirilaren 24ko hitzorduaren aurretik.
2022/04/14 - 18:50
Frantziako hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean
Frantzian, hauteskundeetako bigarren itzuliaren atarian “Ez Macron, ez Le Pen” lelopean hainbat unibertsitatetan itxialdiak egiten ari dira. Sorbonako unibertsitatean, kasu, azken orduotan poliziari entzungor eginez, gazte gehiago batu dira mobilizaziora.
2022/04/12 - 16:25
Frantzian hauteskunde kanpainan buru-belarri sartuta bigarren itzuliari begira
Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen helburua, jakina, lehen itzulian bazterrean geratu diren alderdien botoak eskuratzea da..
2022/04/11 - 22:33
Ezkerreko eta eskuineko frantziar alderdi tradizionalak, desagertzeko zorian
Alderdi Sozialistak eta errepublikano kontserbadoreek ez dute botoen % 5 ere lortu, eta finantziazio arazo larriak izango dituzte bizirauteko.
2022/04/11 - 22:24
Ezkerrean eta eskuinean ari dira boto bila Macron eta Le Pen
Frantziako Presidentetzarako bi hautagaiek bigarren itzuliko kanpainari hasiera eman diote jada.
2022/04/11 - 19:14
Frantziako bozen lehen itzuliko emaitzek utzitako sei gako garrantzitsu
Macronen eta Le Penen arteko borroka, abstentzioa, Ukraina, ezkerra eta ekologismoa, boto kontsignak eta muturrak kontuan izan beharreko faktoreak dira.
2022/04/11 - 18:04
Macronek eta Le Penek hautagai kanporatuen boto-emaileak erakartzeko borrokari ekin diote
Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek bigarren itzuliko kanpainari hasiera eman diote. Boto-asmoaren galdeketek egungo presidenteari emango liokete garaipena, baina 2017an lortutakoa baino askoz tarte txikiagoarekin.
2022/04/11 - 17:05
Macron gailendu da Frantziako Presidentetzarako hauteskundeen lehenengo itzulian, Le Penen aurretik
Frantziako presidentea eta eskuin muturreko hautagaia lehiatuko dira bigarren itzulian, hilaren 24an, botoen % 27 eta % 23 jasota, hurrenez hurren. Hirugarren Melenchon ezkertiarra izan da, eta jada eskatu du ultrari botorik ez emateko. Kanpoan geratu diren hautagai nagusiek Macronen alde egin dute.
2022/04/11 - 16:28
Ipar Euskal Herrian ere Emmanuel Macron izan da bozkatuena, baina eskuin muturrak % 10 egin du gora
Ipar Euskal Herrian botoen norabidea ezberdina izan da. Emmanuel Macronek irabazi du, Frantziar estatuan bezala, baina bigarrena ez da Le Pen izan, Melenchonen hautagaitza baizik.
2022/04/11 - 16:23
Botoen % 23rekin, lehen itzulian inoiz izandako emaitza onena lortu du Le Penek ultraeskuinarentzat
Marine Le Penek badaki eskuin muturreko hautesleen babesarekin ez dela nahikoa eta bart, eskuineko zein ezkerreko, sentsibilitate guztietako frantziarrei dei egin die bigarren itzulirako.
2022/04/11 - 16:15
Garaipena ia ospatu barik, bigarren bueltako kanpainan sartu da Macron
Atzoko garaipena pauso bat baino ez dela jakinda, bigarren bueltako kanpainan murgildu da gaur Emmanuel Macron eta ia protokolorik gabe Denain hiriko herritarrekin bildu da goizean.
2022/04/11 - 13:37
Ipar Euskal Herrian ere Macron nagusitu da
Estatuan ez bezala, bigarren postuan Jean-Luc Melenchon geratu da, Marine Le Penen aurretik.
2022/04/11 - 13:04
Bi eredu ezberdin izango dira Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian
Macronen lorpenen artean goraipatzekoa da azken 15 urteetan lortutako langabeziaren murrizketarik handiena. Enplegu osoa lortuko duela ere esan du. Bestalde, eta aurreko kanpainetan baino diskurtso moderatuago batekin, Le Penek oraingoan ez du hitzeman Frantzia Europar Batasunetik aterako duenik.
2022/04/11 - 12:35
Frantziako Alderdi Sozialista desagertzear presidentziarako hauteskundeen ondoren
Botoen % 2 lortuta, Anne Hidalgo Parisko alkate sozialistak alderdiaren historiako emaitzarik txarrena lortu du bart. Valerie Pécresse buru duen eskuin tradizionalak ere kolpe gogorra jaso du.
2022/04/11 - 12:02
Roberto Uriarte: "Hemendik gutxira ultraeskuinak agindu dezake Iparraldean"
Unidas Podemoseko diputatua oso arduratuta agertu da Frantziako hauteskundeetan hirutik batek ultraeskuinari eman diolako botoa.
2022/04/11 - 11:12
François (EM): "Macronek ez dauka garaipena ziurtatuta, eta hondamena litzateke Le Pen presidentea izatea"
Maria François Emmanuel Macronen alderdiaren euskal ordezkariak esan du jendeak "badakiela" Marine Le Penek irabaziz gero "Frantzia NATOtik eta EBtik atera eta Putinengandik hurbilago egongo litzatekeela".
2022/04/11 - 10:44
Emmanuel Macron eta Marie Le Pen Frantziako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulira igaro dira
Frantziako presidentea eta hautagai ultraeskuindarra izango dira apirilaren 24an egingo den bigarren itzulira igaroko direnak, % 27ko eta % 23ko babesarekin, hurrenez hurren. Melenchon hirugarren izan da, ia % 22rekin, eta hautagai ultrari botoa ez ematea eskatu du.
2022/04/11 - 00:58
Bigarren itzulian Le Pen geldiarazteko deia egin dute galtzaile gehienek
"Ez zaio boto bat bera ere eman behar Le Peni", adierazi du Jean-Luc Melenchon hautagai ezkertiarrak, eta ildo beretik mintzatu dira Pecresse, Jadot, Hidalgo eta Roussel.
2022/04/11 - 00:32
Iritzi ezberdinak batuko dituen "zerbait berria asmatzeko prest" agertu da Macron
Errepublika Martxan alderdiko hautagaiak esan du ez dagoela "ezer erabakita", eta "zerbait berria asmatzeko prest" dagoela bigarren itzuliari begira, "sentsibilitate ezberdinak batzeko".