Hegazkin istripuak
2016/12/22 - 00:52
Bost pertsona hil dira Kolonbian izandako hegazkin istripu batean
Hegazkin istripuan hildakoen artean, gidaria, hegaldi laguntzailea, hegazkin teknikaria eta bi langile daude.
2016/12/07 - 17:51
Pakistango hegazkin istripuaren lehen irudiak
Pakistan International Airlines konpainiako hegazkinak 40 bidaiari zeramatzan eta istripua izan du Islamabadera iristen ari zela.
2016/12/07 - 07:53
Chapecoense taldea eraman zuen hegazkin-enpresaren burua atxilotu dute
Miguel Quiroga enpresaren beste jabea hegazkina gidatzen zuen pilotua zen, eta, gainera, auzi bat zuen martxan Boliviako Armadarekin.
2016/12/05 - 13:10
Chapecoense taldeak eskerrak eman ditu, baita euskaraz ere
Twitter sare sozialean duen kontuan bideo bat argitaratu du ezbeharra izan zenetik jasotako babesa eskertzeko.
2016/12/03 - 20:05
Brasilek azken agurra eman die hegazkin istripuko biktimei
Milaka pertsonak txalo egiten agurtu dituzte Brasilgo Chapecoense zelaian, Kolonbiako istripuko biktimak, lore, pankarta eta Brasilgo banderen artean.
2016/12/03 - 10:44
Hegazkin-istripuan hildako lagunak agurtu dituzte Kolonbian
Chapecoense Brasilgo taldeko kideak eta Lamiako tripulatzaileak euren jatorrizko herrialdeetara eraman dituzte, Medellingo aireportuan ohorezko agurra egin ostean.
2016/12/01 - 10:43
Chapecoense taldea omendu dute Medellinen
Milaka lagun bildu ziren bart Medellingo Atanasio Girardot estadioan Brasilgo Chapecoense taldeari omenaldi hunkigarri bat eskaintzeko.
2016/12/01 - 08:05
Baieztatu dute hegazkina erregairik gabe zegoela istripuaren unean
Abioiak 30 minutuz hegan egiteko erreserba izan behar zuen, behin ibilbidea bukatuta. Bestalde, 59 biktima identifikatu dituzte dagoeneko.
2016/11/30 - 21:41
Pilotua: 'Hegazkinak arazo elektrikoak ditu eta erregairik gabe dago'
Grabazio batek baieztatu egin du Chapecoenseren hegazkineko pilotuak egoeraren larritasunaz ohartarazi ziola Medellingo aireportuko kontrol-dorreari.
2016/11/30 - 10:23
Istripuaren biktima: 'Segurtasun protokoloa bete nuelako nago bizirik'
Bestalde, Medellingo alkateak omenaldia deitu du gaurko, Atanasio Girardot estadioan, biktimen alde.
2016/11/29 - 21:19
Chapecoense taldea zeraman hegazkineko kutxa beltzak topatu dituzte
Aurkikuntzak ahalbidetu egingo du istripuaren kausak argitzea. 71 pertsona hil dira.
2016/11/29 - 18:43
Hegazkin istripuan hildakoen eta erreskatatutakoen zerrenda
77 pertsona zihoazen hegazkinean, tartean Chapecoense futbol taldeko hainbat jokalari.
2016/11/29 - 15:05
71 pertsona hil dira Chapecoense taldea zeraman hegazkinaren istripuan
Sei pertsona atera dira bizirik, horietako bat istripua izan eta bost ordura topatu dute. Brasilek hiru dolu egun ezarri ditu. Kolonbiako Gobernuaren arabera, bizirik atera direnetatik bi larri daude.
2016/11/29 - 14:00
Chapecoenseko jokalarien irudiak, hegazkinera igo baino lehenago
Chapecoense taldeak bere Facebookeko orrian zuzenean kontatzen zuen gaur goizean jokalariak hegazkinera noiz igo zain zeudela.
2016/11/29 - 12:48
Chapecoensek hegaldia aldatu behar izan zuen ordu batzuk lehenago
Charter hegaldi bat hartzeko asmoa zuen, baina Brasileko Abiazio Agintaritzak hegazkin komertzial batean sartzea erabaki zuen.
2016/11/29 - 11:46
76 hildako eta 5 zauritu, Kolonbian izandako hegazkin-istripuan
Hegazkinean Brasilgo Chapecoense futbol-taldea zihoan. Guztira 76 lagun hil dira eta 5 bizirik atera dituzte.
2016/10/24 - 13:30
Bost hildako Maltan, aireratzera zihoan hegazkin batek lurra jo ostean
Frantziako bost herritar hil dira gaur goizean Maltako Nazioateko Aireportuan izandako istripuan.
2016/10/06 - 08:51
Hegazkin bat hustarazi dute Galaxy Note 7 batek su hartu ostean
Samsung Note 7aren ordezko bat izan da su hartu duena. Enpresak azaldu duenez, 994 zenbakiko bidaiariek eta langileek ibilgailutik irten behar izan dute.
2016/09/28 - 18:53
Malaysiako abioia Ukrainatik jaurtitako misil errusiar batek jo zuen
Hala dio nazioarteko ikerketa talde batek egindako txostenak. Ukrainako independentista errusiazaleek ukatu egin dute akusazioa.
2016/08/20 - 19:28
Spanairreko istripuko biktimen aldeko epaia eman dute Bartzelonan
Zortzi urte dira tragedia gertatu zela eta Bartzelonako Auzitegiak aurrekaririk gabeko sententzia kaleratu du aste honetan: biktimen familia bati arrazoi eman eta kalte-ordaina bikoiztu egin dio.