Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Brasilek azken agurra eman die hegazkin istripuko biktimei

Milaka pertsonak txalo egiten agurtu dituzte Brasilgo Chapecoense zelaian, Kolonbiako istripuko biktimak, lore, pankarta eta Brasilgo banderen artean.
Brasil EFE
Familiak jokalarien argazkiekin. EFE

Milaka pertsonek txalo egiten agurtu dituzte Brasilgo Chapecoense zelaian Kolonbian astelehenean hil ziren hegazkin istripuko biktimak.

Jarraitzaileek hainbat orduz itxaron dute euripean Arena Condako biktimei omenaldi jendetsua egiteko. 50 hilkutxa jarri dituzte, 19 jokalarirenak eta klubeko zuzendaritzako eta talde teknikoko hainbat kiderenak.

Loreak, pankartak, Brasilgo banderak, Chapecoensekoak eta baita Kolonbiakoak ere, izan dira zelaian.

“Zorionean eta nahigabean, nire urakana zu izango zara beti garaile”, irakur zitekeen zelaiko pankarta batean. “Eskerrik asko Kolonbiari”, hitzak ere irakur zitezkeen, Kolonbiako afizioak biktimei egindako agurra dela eta.

Michel Temer Brasilgo presidentea, Gianni Infantino Futboleko Nazioarteko Federazioko presidentea, Luis Figo futbol jokalari ohia, Carles Puyol eta Lucas Silva joan dira zeremoniara, besteak beste.

Istripua astelehen gauean izan zen, Medellin inguruan, eta 71 pertsona hil ziren, abioian zihoazen 77 lagunetatik. Gehienak klubeko partaideak ziren, baita Kolonbiako Atletico Nazionalaren eta Chapecoenseren arteko partidaren berri ematera zihoazen kazetariak ere.

kazetariak ere.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X