Hegazkin istripuak
2018/01/10 - 10:48
Malaysiak enpresa bat kontratatu du 2014an desagertu zen hegazkina bilatzeko
Urtarrilaren erdialdean ekingo diete berriro bilaketa lanei. MH370 hegaldia Indiako Ozeanoan desagertu zen Kuala Lumpurretik atera eta 40 minutura, 239 bidaiari zeramatzala.
2017/10/30 - 14:56
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan
Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du.
2017/10/12 - 18:34
Abioi bateko gidaria hil da Albaceten, desfile militarraren ostean
Ezbeharra 12:09an izan da, Llanoseko Aire Basean (Albacete), pilotua lurreratzeko maniobrak egiten hasi denean.
2017/09/05 - 11:48
Hegazkin batek ezinbesteko lurreratzea egin behar izan du Tokion
Txori batek talka egin zuen hegazkinaren aurka, eta motor batean sartu zen, antza. Hegazkina aireratu berria zen, New Yorkerako bidean.
2017/06/20 - 20:40
Sua itzaltzen ari den hegazkinik erori ez dela esan du Portugalek
Hala ere, Babes Zibileko langileak ustezko ezbeharra gertatu den tokira joan dira, badaezpada.
2017/06/07 - 17:42
104 bidaiari zeramatzan hegazkin militar bat erori da Birmania ekialdean
Guztira 104 bidaiari zihoazen hegazkinean; horietatik 90 militarrak eta haien senideak ziren, eta gainontzeko hamalauak hegazkina gidatzeko tripulazioko langileak.
2017/05/26 - 12:08
Chapecoense futbol taldearen hegazkinak ez zuen asegururik
Azaroaren 28an gertatu zen ezbeharra. Hegazkinean 77 bidaiari zihoazen; horietatik, 71 pertsona hil eta beste sei larri zauritu ziren. Konpainiak ez zituen aseguruaren kuota guztiak ordaindu.
2017/04/30 - 01:38
Zortzi militar hil dira Kuban, hegazkin istripu batean
Ezbeharra Candelaria udalerrian gertatu da, Kubako hiriburutik 80 kilometro ingurura.
2017/04/17 - 20:15
5 hildako hegazkin txiki bat supermerkatu baten ondoan erorita, Portugalen
Abionetan zihoazen lau pertsonak eta ezbeharraren unean supermerkatuaren inguruko aparkalekuan zegoen lagun bat dira hildakoak.
2017/03/29 - 10:48
141 lagun zeramatzan hegazkinak su hartu du Perun
Peruvian Airlines konpainiako hegazkinak su hartu du Jaujako aireportuan lur hartzera zihoanean. Barruan zeramatzan 141 lagunak onik atera dira.
2017/03/24 - 13:35
Andreas Lubitzen aitaren esanetan, bere semeak ez zuen depresiorik
'Ezbeharra gertatu zen unean nire semeak ez zuen depresiorik', adierazi du Günter Lubitzek hedabideen aurrean egindako agerraldian.
2017/03/10 - 12:29
Gutxienez bost lagun hil dira Istanbulen, helikoptero istripu batean
Istanbulgo Büyükçekmece auzoan dagoen telebista-dorre bat jo du helikopteroak. Gutxienez bost lagun hil dira istripuan.
2017/02/21 - 09:57
Bost hildako, abioneta bat merkataritza-gune batean erori ostean
Bost lagun hil dira Australiako Melbourne hirian, hegazkin txiki bat merkataritza-gune batean erori denean.
2017/01/27 - 09:45
Hegazkin txiki bat ibaira erortzen den unea grabatu dute Australian
Istripuaren ondorioz bi lagun hil dira. Australiaren Eguna ospatzeko ikuskizun batean gertatu da ezbeharra, Perth hirian.
2017/01/17 - 10:06
Bertan behera, 2014an desagertu zen Malaysiako hegazkinaren bilaketa
Indiako ozeanoan desagertu zen bat-batean, 239 pertsona zeramatzala. 120.000 kilometro koadro arakatu dituzte.
2017/01/16 - 20:37
Cospedalek barkamena eskatu du Yak-42 hegazkinaren istripuagatik
Gainera, irekita jarraitzen duten zauriak ixten lagutzeko Defentsa Ministerioak ebazpen bat argitaratuko duela iragarri du.
2017/01/16 - 10:16
Dozenaka hildako Kirgizistanen izandako hegazkin istripu batean
Zama-hegazkina da istripua izan duena, Turkiakoa. Etxebizitza multzo baten aurka egin du talka, eta, hortaz, biktima gehienak hango bizilagunak dira.
2017/01/16 - 09:56
Hainbat hildako, Kirgizistanen izandako hegazkin istripuan
Gutxienez 32 lagun hil dira zama-hegazkin turkiar bat Bishkekeko auzo batean lurrera erori ostean.
2016/12/29 - 14:08
Errusiak ez du baztertzen atentatu terroristaren hipotesia hegazkinean
Errusiako agintariek zazpi bertsio ezberdin dituzte eskuartean joan den igandean 92 pertsona hildako eragin zituen istripuaren inguruan.
2016/12/27 - 14:52
Hegazkinaren lehen kutxa beltza berreskuratu dute, Itsaso Beltzean
Ikerketa amaitu arte, Errusiako agintariek bertan behera utzi ditzute Tupolev-154 motakoen hegalaldi guztiak.